Itzultzailea: Leire Madariaga

Irakurri genuen berri bat da, web orrialde hau beti gomendatzen dugu. Uste dugu oso interesgarria dela artikulua eta posible den beste zabaltzea nahi dugu, hori dela eta gure blog-atik gure laguntza ematen dugu. Euskal Diasporak, Eusko Jaurlaritzak zabaldu duen liburu elektronikoen mailegura iristea du.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendariari esker, Diasporaren kideak Liburutegi Digitalean erregistratu daitezke; era honetan munduko edozein lekutatik sartzeko aukera emango da, egin beharrekoa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Hizkuntzalaritza Politikak eta Kultura Sailak eskatzen duten galdetegia osotu beharko duzu.

Euskal Liburutegi Digital honek, eLiburutegiak, Euskaraz, Gazteleraz eta hainbat hizkuntzetan dauden liburua ditu, eta etengabe zabaltzen eta eguneratzen dute. Edozein nabegatzailerekin, sistema eragilerekin edo irakurgailu digitalarekin erabili daiteke. Gainera “eskuraketa aholkuen” sekzio bat ere badu, non erabiltzaileek liburutegi digital honetan liburu berriak biltzeko iradoki ahal duten.

Gure ustez ideia bikaina da. Eta iradokizunak jasotzera irekida daudenez, hemen doa bat: Urazandi bildumaren sekzio berezi bat, Euskal Diasporaren presentzia munduan zehar kontatzen duenak eta Eusko Jaurlaritzaren web orrialdean dohainik eskeintzen dena.

informazioa uzten diegu gure irakurleei, eLiburutegiaren web orrialdearekin eta honetara sartzeko galdetegia deskargatzeko lekua.

eLiburutegia web orrialdea

Diaspora kideek eLiburutegira sartzeko bete beharreko galdetegia

 

anuncio-productos-basque-728x85-2