Itzultzailea: Eneco Bihurlary
1968 urte handia izan zen euskaldunentzat. Garairik beltzenetan, edozein argi eta itxaropen printzek eguzkiak bezala egiten du dirdira. Aipatu genuen britainiar gizarte zibilaren jarrera gogoratzean milaka ta milaka haur hartu zituztenean Gernikaren bonbardaketaren ostean.
Egia da 1968 urtea, penintsulako euskaldunentzat, Franco diktadorearen oinpean pasatako urte bat gehiago zela. Terrore erregimen hark betiko zirudien eta esperantzarik gabe uzten zituela Pirinioez alde honetarako euskaldunak.
Baina urte hartan, Euskal Herriak bizirik segitzen zuela erakusten zuten gauza txiki eta handi askoren artean, bi izan ziren oihartzun berezia izan zutenak. Bata kanpoko euskaldunek sortua, eta bestea barruko euskaldunek sortua.
Lehena aipatu genuen hemen aspaldi. 1968an National Geographic aldizkarian 37 orrialdeko artikulu berebizikoa argitaratu zuen Robert Laxalt jatorri euskalduneko iparramerikar idazleak, Land of the Ancient Basques izenburuarekin.
Bigarrena hurrengo hilabetean gertatu zen. Irailean, Donostian, euskaldunentzat berebiziko garrantzia zuen beste gertakari bat izan zen. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Amalur dokumentala, Nestor Basterretxea, eta Fernando Larruquert-ena.
Dokumental horrek, milaka euskaldunen ekarpenari esker egina, tonu erromantiko epikoan agertzen ditu antzinako ohiturak, kondairak, erritoak eta ohiturak, Euskal Herrikoak. Begiratu bat alde atabikotik euskal gizarte modernoaren indarrera.
Egileen hitzetan:
“Ama Lur jendea batuta dagoenean dagoen indarraren lezio bat izan zen, film triunfalista bat, hala izan behar zuelako. Gaur ezinezkoa litzateke hura egitea, jada ez dago batasun hori, batzuen edo beste batzuen alde jarri beharko genuke”.
Pelikula hori diktadura betean filmatu zen; Euskaldunen Herrialdeko lurralde guztietako euskaldunak sartu zituen; herri-harpidetzaz egin zen; euskaraz mintzo zen; eta frankismoak nazioarteko erakusleiho bihurtu zuen ekitaldietako batean estreinatzen zen, Donostiako Zinemaldian. Zer esanik ez, Erregimenari horrek guztiak ez zion grazia zipitzik egin, eta eragotzi ahal izan ez zuenez, indargabetzen saiatu zen.
Auñamendi Entziklopediak obra horri buruz duen sarrerak argi azaltzen du:
Zentsura frankista Larruquert eta Basterretxearentzako benetako nekabide bihurtu zen. Garaiko Informazio eta Turismo Ministroa zen Manuel Fraga Iribarnek, erakusketa-baimena emateko, Luzaideko atxo-ta-tupinekinekin agertzen ziren Picassoren “Guernica”ren irudi batzuk eta elurrez jantzitako Gernikako Zuhaitzaren azken irudia ere kentzea exijitu zituen. Irudion sinbologia Francoren erregimen faxistaren ministroaren mentalitaterako iraultzailea zen. Gainera, “España” hitza hirutan gutxienez aipa zezala exijitu zuen. Euskal bizitzaren ohiko moduak zentsuratzaileei hain arrotzak begitandu zitzaizkien, non ez zuten filma espainoltzeko erarik izan.
Una película filmada en plena dictadura; que incluye a los vascos de todos los Territorios de El País de los Vascos; hecha por suscripción popular; que hablaba, en euskera; y que se estrenaba en uno de los acontecimientos que el franquismo había convertido en el escaparate internacional, el Festival de Cine de San Sebastian. Ni que decir tiene que al Régimen todo eso no le hizo ni un poco de gracia, y ya que no lo pudo evitar, intento desvirtuarla.
Amaren Egunean, oso une ona baita Euskaldunen irautean emakumeek izan duten zeregin funtsezko, isil eta gutxi aitortua balioan jartzeko, gaztelaniaz dokumental hau partekatzen dugu. Nahi genukeen euskaraz eta ingelesez ere ematea, baina ez dugu aurkitu.
Hemen duzu baita ere zine dokumentalean berezituriko Naranjas de Hiroshima webgunean agertu den artikulu bikaina, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert-en lan horri buruzkoa.
Naranjas de Hirosima – 9/2010 –
Ama Lur – Tierra Madre
Amalur nombre de origen Vasco. En euskera significa “Madre Tierra” o “Tierra Madre”. Es una diosa de la mitología vasca y creadora de la hermana luna, la hermana sol y “eguzkilore”, flor parecida al cardo muy abundante en el País Vasco y que se coloca en las puertas de las casas para ahuyentar a los genios, las brujas, las lamias y los espíritus malignos. “Ama Lur’ fue una lección de la fuerza que tiene la gente unida;
demostró que estábamos vivos”
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
——————————
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country