Itzultzailea: Leire Madariaga

(2018/4/19an eguneratua)

Orain dela egun batzuk, gure irakurleetako batek, 2003tik martetar krater batek euskal udalerri baten izena daraman erreferentzia bidaltzen zigun: Galdakao. Egia esan, bataio honi buruzko informazioa irakurri genuen, baina gero, gure memorian gorde genuen eta ahaztu egin genuen. Bere mezuak, ez gaitu historia hau gogorarazi bakarrik, baizik eta gure Eguzki Sistemako zein leku dauden euskaldunekin erlazionatutako terminoekin bataiatuta jakiteko interesa piztu digu.

Betiko arazoarekin egin dugu topo oraingoan ere, ia beti gertatzen den bezala, pertsona, leku edo gai espainiar edo frantziarretan “ezkutatuta” agertzen gara. Zer esan gainera euskaldun horiek, euskal-ondorengoak badira eta orduan, jatorriz munduko beste leku batzuetakoak. Horregatik uste dugu, gure zerrenda osogabe dagoela, eta arrazoi beragatik partekatzen dugu, honetan egon daitezkeen hutsuneak betetzen joateko.

Harritu gaituen beste gai bat, izarra partekatzen dugun beste ilargi edo planetetako istripu geografikoei euskal esploratzaile handien izen falta izan da. Juan Sebastian Elcano edo a Andrés de Urdanetaren erreferentzirik ez aurkitzea harrigarria iruditzen zaigu.

Baina euskaldunekin erlazionatuta dauden eguzki sistemako planeta eta ilargietako istripu geografikoen zerrendan aurkitutako izenak adieraziko dizkizuegu. Gainera, izen guztiak NASAko Gazetteer of Planetary Nomenclature-n aurkitu dira.

Asteroide Javier Gorosabel (2017/2)

Iruñeako Planetarioaren eta Astronomiaren Espainiar Gizartearen erabakiaren arabera, 2017ko otsailetik, 1990 KB1 asteroideak, Javier Gorosabel (1969-2015) eibartar astrofisikoaren izena darama, era honetan, bere lan zientifiko eta hedatzaileari omenaldia emanez.

Informazio gehiago

Galdakao kraterra

Cráter Galdakao en Marte
Galdakao kraterra Marten

Marteko kraterra. Euskadi (Basque) town in Spain. (2003tik)

Informazio gehiago

Ravel kraterra

Merkurioko kraterra. Maurice; French composer (1875-1937). (1985tik)

Maurice Raveli, honen jatorriari eta euskaldun bezala bere autodefinizioari buruz, pare bat alditan hitz egin dugu.

Informazio gehiago

Benzozia Koroa

Venusen Koroa. Goddesses in World Mythology, by Martha Ann and Dorothy Myers Imel; ABC-CLIO, Inc., Santa Barbara, CA 1993.  (2006tik)

Benzozia. Euskal mitologiaren sorkuntzaren Jainkosa. Jainkosa honi buruzko informazioa (ingelesez) hemen  (itzulpen automatikoa)

Informazio gehiago

Ekhi Patera

Patera (sakonera gutxiko kraterra) Io ilargian. Goddesses in World Mythology, by Martha Ann and Dorothy Myers Imel; ABC-CLIO, Inc., Santa Barbara, CA 1993. (2000tik)

Ekhi/Eki/Eguzki (Eguzkia gazteleraz): euskal mitologian, lurraren, Amalurraren alaba da, lurpeak argitzeko Itxasgorrietatik desagertzen dena. Jainkosa honi buruzko informazio gehiago hemen (itzulpen automatikoa).


Suga Ferula

EUSKAL PRESENTZI GEHIAGO EGUZKI SISTEMAN, “SUGE FACULA” BAT MERKURION

Informazio gehiago

Adierazi dugun bezala, hau ez da zerrenda ireki bat eta gure irakurleen laguntzarekin hau zabaldu nahi dugu.

Era berean, Martha Ann and Dorothy Myers Imel -ek leku horiek euskal jainkosen izenekin jartzearen arrazoia jakiteko interesa sortu zaigu. Gai honetan zertxobait aurreratu dugu. Gai honetan zertxobait aurreratu dugu, ABC-CLIO hezkuntza eta hedapenera zuzenduta dagoen iparamerikar enpresa dela deskubritu dugulako, eta hauek, munduko mitologia ezberdinen jainkosak biltzen dituen liburua idatzi dute: Goddesses in World Mythology