Itzultzailea: Leire Madariaga

 

Eusko Jaurlaritzak erbestean duen igorgailuari buruzko artikulua

Eusko Jaurlaritzak 1946an, Bigarren Mundu Gerra ostean instituzio hau berrantolatzen den urtean, EUZKADI-EUSKO IZPAR BANAZEA-SERVICE BASQUE DE PRESSE (OPE-EPI) PRENTSA BULEGOA sortzen du. Bi izan ziren EPIaren egite garrantzitsuenak. Alde batetik, kanpotar kazetari eta berriemaileei kasu egitea; beste alde batetik, 1977 urterarte gelditu gabe argitaratuko den Buletina sortzea. Eusko Jaurlaritzaren organismo honi buruz gehiago jakin nahi izatekotan, Auñamendi Entziklopediak zuzentzen dio artikulua irakurtzea gomendatzen dizuegu.

OPE-EPIri buruz hitz egiten dizuegu, munduan dauden euskaldunei buruzko webgune interesgarrienetako bat miatzen genbiltzala, Euskaletxeak webgunea, Eusko Jaurlaritzaren organismo honek, 1947ko maiatzak 2an argitaratutako lehen zenbakitik, 1977ko uztailak 22rarte, azken zenbakirarte argitaratutako buletin guztiak ikusi ahal direla konturatu garelako. 31 urte guztiz lanpetuak eta Euskaldunon Herrian eta Euskaldunon Herriari eragiten zion guztiari buruzko informazioz beteriko 30.000 orrialde baino gehiago.

Honek duen balore historikoagatik, baina batez ere, Eusko Jaurlaritzak nahiz eta erbestean egon, bere ahotsa eta euskal demokraten ahotsa, egoera zailenetan ere bizirik mantentzeko ahalmena eta konpromesua adierazten duen dokumentazio oso garrantzitsua da. Bidean hainbat zorigaitz gertatu ziren:

  • 1952an Eusko Jaurlaritzak Marceau kalean zuen egoitzan lapurketa, frantziar Errepublikako gobernuaren hitzartzearekin Francoren Diktadurak eginikoa. Gaur egun ere irauten duen lapurketa, gaur egun Cervantes Institutuaren eta Espainiako Erreinuaren agregatutza kulturalaren egoitza delako, aurretik izandako erregimen totalitarioaren oinordeko naturala den Estatu bati dagokion bezala.
  • 1955ean, Espainiar Diktadura ONUra sartzea ahalbidetu zuten mendebaldar demokraten traizioa.
  • 1960an, Lehendakari Agirreren heriotza.

Guzti hau, kanpoan bizi ziren 40 urte baino gehiagoko erbestean eragiten duen eta “barrutik lan egiten zuten”, diktaduraren errepresioaren bihotzetik hain zuzen lan egiten zuten pertsonentzat suposatzen zuen neke naturalarekin batuz.

Gizon berezi horiengatik jaiotako miraria. Barrutik borroka bizirik mantendu zutenek; erbestetik zituzten karguez ahalbidetuz euskal demokraten ahotsa bizirik mantentzea lortu zutenek; eta munduan zehar erbestean zeudela ahots hori bizirik mantentzeko eta hauei laguntzeko esfortsu handia, oso handia egin zituztenek.

30.000 orrialde horietan, nolabait esfortsu guzti hori adierazten da. Entzuaraztearen helburu hori, frankisten uluak ito ez zezan ahots propio izateko helburua eta era berean, lo zeuden demokrazien kontzientzia eta moralak iratzartzeko gai izatea, Askatasun, Justizia eta Demokraziagatik borrokatu zuten bi belaunaldik, ia hiruk izanako konpromesua laburpen egokia da.

OPE-EPI buletinaren orrialdeetan murgiltzeak, guzti honekin topo egitea esan nahi du. Ikuskatu itzazue. Nahiz eta momentu honetan loteri moduan izan, topo egingo zaren informazioa ezagutzen ez duzulako. Egokia litzateke, buletin bakoitzaren goiburuan aurkibide-laburpenak informatizatuak izatea eta adierazten duten orrialdeetara eramango gaituen esteka bat izatea. Honek bilaketari eta orrialde hauetan murgiltzeak lagunduko liguke.

Egoera gogor horietan lan bikaina egin zutenen goraitzapenean biltzen dugu informazio hau, askori gure Historiako historia hauetan murgiltzea asko gustatuko zaizuelakoan. Gainera, hunkituta eta harro gaudela aitortu behar dugu, webgune honek, bere edukietan behintzat, Eusko Jaurlaritzako buletin honen esparruaren bidea jarraitzen ari delako. Kanpotar komunikabideek euskaldunoi buruz botatzen duten informazioak bilatu eta zuekin partekatzeari buruz ari gara.

Francoren diktadura garai osoan zeha Euskal Erresistentziaren ahotsa izandako Euzkadi Irrati igorgailuari zuzendutako sarrera bisitatzera animatzen zaituztegu.

Euskaletxeak – Euskadi

Euzkadi prentsa Bulegoa

ope-epi

“Euzkadi Prentsa Bulegoa”, Eusko Jaurlaritzaren erbesteko komunikabide ofiziala (1947-1977) argitalpenaren diitalizazioa, kanpoan euskaldunen memoria historikoaren berreskuratze iniziatiba ere bildu dugu. Lan honen bolumena 32.000 orrialde baino gehiago dira.

(Jarraitu)

 

Lehendakari Aguirre bere gobernuko kideekin Eusko Jaurlaritzak erbestean, Pariseko Marceau Etorbidea zeukan egoitzan. Euzkadi Prentsa Bulegoa bertan kokatu zen Frankistek lapurtu arte (Argazkia: Fondo María Goñi-Doroteo Ziaurriz)
Lehendakari Aguirre bere gobernuko kideekin Eusko Jaurlaritzak erbestean, Pariseko Marceau Etorbidea zeukan egoitzan. Euzkadi Prentsa Bulegoa bertan kokatu zen Frankistek lapurtu arte (Argazkia: Fondo María Goñi-Doroteo Ziaurriz)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.