Itzultzailea: Leire Madariaga

Gure irakurleek dakitenez, Euskal Herriko Unibertsitatera eginiko garrantzi handiko donazio baten berri batekin egin dugu topo, 5.000 liburu baino gehiago. Medieval News izeneko webgune batetan aurkitu dugu, eta dagoeneko gure webgunean aipatu dugu. Aipatzen dugun sarreran adierazi dugun bezala, matazatik tiratzera gindoazen webgune interesgarri batetara eraman zigun erreferentzia aurkitu genuelako. Mediavalists.net webguneari buruz ari gara, Erdi Aroari eta Errenaziomentuari buruzko informazio iturria dena eta ez du gure itxaropena desengainatu.

Garai hartako euskaldunekin erlazionatutako ikerketa eta hausnarketei buruzko bilaketa bat egitera animatu gara. Logikoa denez, “euskal” hitzak (basque) emaitza gutxi ditu. Baina gutxi izanda ere, oso interesgarri eta kuriosoak dira.

Interesgarria den kapituluan, basque bilaketan, Iparraldeko euskal emakumeek euskal kodigo legaletan zuten tratamendu bikainari buruzko ikerketa bat aurkitu dugu, eta 1200-1500 inguruan Ingalaterrak eta euskal probintziek zuten merkatal erlazioei buruz. Harrigarria den kapituluan (ez horregatik inters gutxiagokoa), Gasteizeko Santa Maria katedralean aurkitutako eskeletoek daukaten kolorazio harrigarriaren ikerketa, edota euskal-proventzal-ingeles zaldi jostailua.

Nafarroako Erreinuaren kasuan, gauza ezberdina da, euskal erreinuari buruzko artikulu erlazio zabala aurkitu dugulako. Tratatutako gai kantitatea eta zabalera ikusita, hau ikuskatzeko interesatuta daudenei usten diegu.

Lehen bustialdian aurkitu dugun bezalako altxorra aurki dezakegun informazio iturri bikaina da zalantza gabe. Medievalists, Eratlas izeneko webgune batetara eraman digu, beste gauza batzuen artean, Lesage Historical Atlas 1808aren erreprodukzioa aurkitu dugun lekua, definizio altuanAtlas historiko hau ikuskatuz, Espainia eta Portugaleko Geografia Fisiko eta Politikoaren atala aurkitu dugu. Iberiar Penintsularen mapa agertzen da. Euskal penintsularra adierazten den modua ikustea intersgarria da, Portugal edo Frantzia bezala kolorean agertzen delako (agian autorean lurralde “frantzes edo espainiarra” dela pentsa duelako) edota zabaleragatik.

Ikusi.

Medievalists –

Basque bilaketa bere datu-basean

(itzulpen automatikoa)

 

Navarre bilaketa bere datu-basean

(itzulpen automatikoa)
anuncio-productos-basque-728x85-2