Sumindura eta irain sentimendutik idazten dugu. El Intransigente izeneko egunkari argentinarraren efeméride sekzioa irakurri ostean egiten dugu. Gauza bat baino ez dugu leporatu nahi komunikabide honi, eta informazio zehaztasuna da. Zergatik? 1937ko apirilak 26an gertatutakoaren bere informazioa emateko, Wikipediak ematen duen azalpena erabili duelako.

Sumintzen gituenak, Gernikako bonbardaketan partikularki eta generalean Gerra Zibilean gertatutakoaren ikuspegi errebisionista inposatu nahi duenen lotsagabekeria eta miseria morala da. Azken frankisten liburuak eta internet Francisco Francoren errespontsabilitatea ukatu nahi duten textuez beteta dago; hauek diotenez, benetan gertatu zena zera da; iparraldeko nartxan estrategikoa zen zubi bat akabatu nahi zutela alemaniat eta italiar hegazkinek; Gernika, Bilboko suhiltzaileak berandu heldu zirelako erre zela eta suteak itzali gabe joan zirela; laburbilduz, denaren errua dene izan zutela, bonba haiek eta faxista italiar eta alemaniarrak gerra hartan parte hartzera gonbidatu zutenek baino, edo errepublikaren kontra altxatu zirenek baino. Hau da, hau baieztatzen dutenek, bai artikuluetan, interneten (Wikipedian ere) edo liburuetan, faxisten lanarekin jarraitzen dute, Gernika suntsitu ondoren Eusko Jaurlaritza hiribildua erretzeaz salatu zutenek. Mundua, euskaldunak gezurtiak, errudunak edo aho handiak garela sinestarazi nahi dute, garrantzi gabeko gertaera bat gerraren bihozgabekeriaren sinbolo moduan erabiltzen dugula esanez.

Hau hórrela izanik, interneten aurkitutako informazio batzuen gainean zenbait gauza zehaztu nahi ditugu:

Franco-k ez zekien ezer: Ba zer nolako buruzagia, bere tropek egiten zutena ez zekiena, are gehiago, 30 tona bonba erabilitako operazio batean. Ezin sinets genezake honek ez zekiela eta ez zuela hau ontzat eman.

Hegazkinek iparraldeko martxarentzat estrategikoa zer zubia suntsitu nahi zuten: Errenteriako zubia, 10 metro baino gutxiagoko zubia da, zein Oka ibaia zeharkatzeko erabiltzen den. Nork sinetsi dezake, ibai hau suntsitzeko 30 tona bonba behar direla? Are gutxiago, bonba horietako batzuk su-eragileak zirela jakinda eta zubia harriz egina. Xedea herria zen eta ahalik eta suntsiketa handiena egitea.

Bonbardaketaren garaiko Errenteriako zubiaren argazkia.
Bonbardaketaren garaiko Errenteriako zubiaren argazkia.

Gernika armen fabrika garrantzitsuak zituen xede garrantzitsua zen: Alemaniarrek eta italiarrek ez zuten fabrika hauek suntsitu nahi. Tropa faxistek bazekiten Gernika egun gutxitan akabatuko zela eta fabrika hauen jabeek, ideia faxistakoak, gerratea irabazten lagunduko ziela. Bilboko garrantzisko industria suntsitu ez zuten bezala, ez zuten fabrika hauek suntsituko. Hau argi eta garbi ikus daiteke suntsiketa gune kanpo geratu zirelako.

Gezurra da biztanleriaren kontra joan izan zela: Ez zegoen xede militarrik atakearen ostean, xedea hiriaren gehiengo suntsiketa lortzea zen, biktima gehien lortuz. Egindako suntsiketak, bonbardaketak eeta erabilitako bonbek hórrela diote.

Merkatu eguna bertan behera utzi zen: Errebisionisten arabera, hau datu oso garrantzitsua da, honek esan nahi duelako Gernikan ez zegoela hainbeste jende eta ez zela hainbat hildako izan. Merkatua eguerdian utzi zer bertan behera, beraz joatekotan zegoen jendea, bazegoen han jadanik. Honek esan nahi du, egun arrunt batean baino jende gehiago zegoela: merkatura zihoan jendea, gernikarrak, Bilbora heldu nahi ziren errefuxiatuak, zaurituak eta erretiratutako tropak.

Hiria suntsituta geratu zen suhiltzaileak berandu heldu zirelako: Gaur egun Bilbotik Gernikara 40 minutu daude, garai haietan, 2 ordutal ibilbide hura egitea errekor bat zen, beraz suhiltzaileek izan izan zutenean heldu ziren, bain jadanik zegoen suntsikearekin ez zegoen zer egiterik.

Beste baieztapen sinesgaitz bat, Wikipediak ematen duena da, euskal nazionalista burukideek ez zuten behartzat jotzen Gernikan suhiltzaile parke bat egotea: Eusko Jaurlaritzak, gerra garai hartan ahal izan zuen guztia egin zuen, baina ez zen possible udalerri bakoitzean suhiltzaile parke bat jartzea. Era Berean, posible da ere hauek inoiz imaginatu ez izatean Gernikak eta Durangok jasotako eraso hiltzailerik.

Ez ziren izan esaten den besteko hildakorik: Ezin izango dugu jakin. Gernika bonbardaketaren bi egun beranduago hartu zuten faxistek, herriko elizan zeuden datuak erre zituztelako, beraz, hau inoiz ez da jakingo. Zerbaitetan jakitunak izan ziren tropa haiek, hobi komunkak egiten, gaur egun erer hoietako batzuk deskubritu Gabe daude. Durangon 12 tona bonba botata (bat ere ez su-eragilea) 336 hildako izan baziren, suposatzen da Gernikan gutxienez hildako kantitate bera izango zela. Ezberdintasuna da, Durango, bonbardaketa eta hilabete bat geroago hartu zutela faxistek, Eusko Jaurlaritzak beraz, denbora izan zuen biktimen zenbaketa egiteko. Hau ez zen inoiz Gernikan egin.

Gernikak jasotako suntsiketaren argazkia (planoa gorbernu faxistak egina)
Gernikak jasotako suntsiketaren argazkia (planoa gorbernu faxistak egina)

Ez zen biztanleria metrailatu. Bai Gernikan eta bai Durangon, biztanleria metrailatu zen Legion Condor-eko hegazkinetatik, hau ezeztatzea eta Lehendakari Aguirrek Gernika erretzea agindu zuela baieztatzea berdina da: gezurra.

Gernikako batzar-etxea errespetatu zen, ez zuen kalterik izan. Kalte larririk ez izatea izan liteke, baina gobernu frankistak eginiko berreraikuntza planoetan, honen kalteak % 1-25-era katalogatzen ditu. Gernikako Arbola eta Batzar-etxea erre ez bazen, hiri-erdigunetik urrun zegoelako izan zen. Eskertzekoa da ere, matxinatuen artean Nafarroako euskaldunak zeudela eta Arbola eta Batzar-Etxea euskal sinboloekin begirunetsuak ez zirenetatik babestu zutela.

Laburbilduz, Gernikan gertatutakoaren gaineko errebisionismoagatik irainduta, nekatuta, haserretuta eta nazkatuta sentitzen gara, era berean frankismoaren oinordekoek eta jarraitzaileek, erregimen hiltzaille, kriminal eta ilegal hura sufritzen dugunontzat ez zela zerbait txarra adierazteagatik. Diktadura baten zehar bahituta izan eta gero, eskerrak ematea nahi dute gainera.

Azkeneko gauza, azkenaldian asko irakurri izan da Gerra Zibileko garaian, Fronte Nazionalak Fronte Popularraren kontra borrokatu zutela. EZ. Hori gezurra da. Errepublikato tropek, gizarteak aukeratutako gobernuaren tropek, gobernu legalak, matxinatutako militar eta hauen jarraitzaileen kontra borrokatu zuten, beraien erregimen diktatoriala ezartzeko asmoa zutelako.

Bonbardaketan gertatutakoaren eleberri interesgarri bat irakurri nahi baduzue, ez galdu hurrengo orrialdea.

El Intransigente – 26/4/2011 -Argentina

26 de Abril de 1937: Franco ordena el bombardeo de la población de Guernica

El de Guernica no fue el primer bombardeo en alfombra con el objetivo de destruir una ciudad, pues de hecho constituía un objetivo militar vital en ese momento (cortar la retirada y aprovisionamiento de las tropas del frente popular en la campaña de Vizcaya).

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
anuncio-productos-basque-728x85-2