Itzultzailea: Ianire Renobales
“Game of Thrones” (Tronuen Jokoa) HBO telesailaren seigarren denboraldia estreinatu berri da. Asko eta asko dira istorio horren jarraitzaileak eta kapituluak filmatu diren txoko ezberdinak erromesbide bihurtu dira egun.
Asteon estreinatu berri den denboraldi honetan, eskena batzuk Nafarroako hegoaldean filmatu dira. Zehazki, Tuteran eta Bardeetan.
The Guardian-ek, sarri erabili ohi dugun egunkariak, erreportaje bikaina argitaratu du. Richard Eilers kazetariak sinaturiko artikuluak, telesail hau aitzaki hartuta,hamaika arrazoi luzatu dizkie Britainia Handiko irakurleei Euskal Herriko txoko hauek bisitatu ditzaten.
Bide batez, irakurleek arreta berezia eskaini beharko liokete kazetariak Tuterako katedralaren atariari buruz, “Epaiketaren Atea”, egin duen deskribapenari. Era berean, merezi du Bardeetan izan dituen esperientziak irakurtzeak.
Logikoa dirudi turismo gida batean inguruei telesaileko agertokiei baino garrantzia handiagoa ematea, baina ez da hala izan. Roisin Agnew-ek Lonely Planet gidarako idatzi duen artikuluan, telesailerako erabili dituzten antzeztokietan oinarritutako deskribapen zehatza sortu du, inguruetako toki interesgarrienak aipatu baino (The Guardian egunkarian alderantzizkoa gertatu da).
Paisaiak, kultura, historia eta gastronomia. Nafarroako hegoaldea bisitatzeko aitzaki nahiko dira. Aspektu hauek arrazoi nagusia estaltzen dute ordea: Tronoen Jokuko istorio erakargarriak grabatu diren agertokiak zapaltzea.
The Guardian – 24/4/2016 – Gran Bretaña
Spain, swords and sorcery: how Tudela enchanted the Game of Thrones producers
It must be difficult being a Game of Thrones writer. Difficult to find gruesome new ways to maim and kill people. The show’s millions of fans aren’t going to be kept happy with routine beheadings and disembowelments, with a penectomy thrown in for fun. So what’s a writer to do once season six rolls round?
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Lonely Planet – 27/4/2016 – USA
Game of Thrones season six unveils new amazing destination in Spain’s Navarra region
Among the many commendations you could set at the feet of the crew working behind Game Of Thrones, is that they certainly know how to find cinematic set locations. Having famously turned areas of Iceland, Morocco, and Ireland into pilgrimage destinations for die-hard fans and tourists alike, Game of Thrones, has done more than its fair share in showcasing some of the earth’s most scenic and beautiful spots worth visiting.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country