Demna Gvasalia diseinatzaile georgiarrak bere gain hartu du Balentziagako goi-mailako joskintza berriro martxan jartzeko ardura handia. Moda eta diseinu frantsesaren sormenaren alderdi gorena irudikatzen duen sinadura, Cristobal Balenciaga Getariako euskaldun baten sormenetik sortua, eta Donostian izan zuen lehen denda.

Balenciaga Coutureren berpizkundearen unea Parisko Modaren Asteko uztaileko ekitaldian izan zen, 2021-2022 udazkeneko/neguko bildumak aurkeztean. Erantzukizun handia izan dela esaten genuen, ez baitugu ahaztu behar Cristobal Balenciaga 1968an erretiratu zenetik ez zela Balenciaga bilduma alturik izan. Hau da, 53 urte kanpoan eman ondoren itzultzea da. Apustua arrakastatsua izan zen, eta Balenciaga bere argiarekin distiratu zuen.

Orain dela bi egun, 2022ko udaberriko bildumaren aurkezpenean, Balenciagak arrakasta berezia izan du: bere bilduma aurkeztu duten modeloak Los Simpsons filmeko protagonistak izan dira.

10 minutuko saio bereziarekin; Springfieldeko jendea Parisa joan da modaren aste honetako ibiltokitik Balenciagaren modeloekin ibiltzeko.

Mundu osoko hedabideek apustu horren arrakastaz hitz egiten dute, Simpson-ak ez baitira telesail bat bakarrik, historia baitira, Cristobal Balenciaga euskaldunaren sinadura bezala.

Askotan hitz egin izan dugu Belenciagaz eta euskal jatorri eta eraginaz. Egia da, diseinatzaile georgiar batek egindako bilduma honetan ezin dela euskal modaz hitz egin, euskal jostunaren eraginetan oinarritu bada ere. Baina ezin da ukatu, Balenciaga moda-etxea euskaldun batek sortutako modako etxea dela. Euskal Herrian jaio zen 1917an Donostian lehen denda irekitzean, eta 20 urte geroago Parisen kokatu zen.

Givenchy bere lagunak Paris Mach-en zioenez:

Il avait une vision différente de la mode…Une vision forte, à l’image du Pays Basque –avec une personnalité très basque
(Modaren irudi desberdina zuen… Euskal Herriaren moduko ikuspegi sendoa, nortasun oso euskalduna)

Baina, hala eta guztiz ere, ez Simpsondarren atalak, ez bilduma honi buruz hitz egiten duten artikulu gehienek eta hura aurkezteko modu originalak ez dute aipatzen sinaduraren euskal jatorria. Informazioak errepasatu ondoren, Picassori buruz hitz eginez, «Malagan jaiotako artista frantziar» gisa definitzen zuen aldizkari frantses bateko artikulu hartaz gogoratu gara. AnOther Magazine hedabide britainiarra da hori egiten duten bakarretako bat.

AnOther – 2021/10/4 – Britainia Handia

Inside Demna Gvasalia’s Revival of Balenciaga Couture

Fear.” The designer Demna Gvasalia is talking about the emotions, namely his own, triggered by the daunting task of presenting his first couture collection. It’s May 2021 – the show is in July. “This is a little bit like a therapy session,” he’ll later add, laughing. His feelings are heightened because this couture collection is not just for himself, but for the august, austere house of Balenciaga, where couture – arguably – was raised from applied to pure art at the hands of its founder, Cristóbal Balenciaga, a legend in his own lifetime, deified since. He retired in 1968 and died in 1972.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)