National Geographic aldizkariaren ingelesezko edizioak mundu osoko 25 helmuga gomendatu ditu 2021ean bisitatzeko leku gisa, berriro ere normaltasunez joan ahal izango garenerako.

Helmuga horiek argitalpenaren bidaia-editoreek aukeratu dituzte, eta bost kategoriatan sailkatuta daude: Abentura, Kultura eta Historia, Natura, Familia eta Jasangarritasuna. Argitalpenak berak azaltzen duenez, «leku superlatibo horiek komunitate erresilienteak, kontserbazio-ahalegin berritzaileak eta etorkizuneko esplorazioetarako aukera zirraragarriak aipatzen dituzte».

Mundu osoko leku zoragarri horien artean dago Gasteiz. «Kultura eta Historia» kategorian sartuta, eta zerrenda hori Europako beste 6 destinorekin partekatuz.

Urte hauetan zehar, euskal hiri honi buruzko nazioarteko erreferentzia ugari bildu ditugu. Arabako Errioxan bezala, gastronomiaren eta enologiaren zaleentzat oso interesgarria da. Baina beti iruditzen zaigu gure herrialdearen zati hori oraindik asko hazi behar dela turismo-arloan. Hori bai, esentziei eutsiz, eta «parke tematiko» bihurtu barik.

Herrialde txiki eta liluragarria gara. Nazioarteko bisitariak ohituta daude kilometro asko egitera. Egunero, lanaren eta etxearen artean mugitzeko. Herrialdea bere osotasunean saltzeko gai izan behar dugu. Batez ere, kalitatezko turismoa nahi badugu, eta honek gure artean denbora pasa dadin.

Gasteiz, 2021ean bisitatu beharreko lekuen zerrenda hau aurkitu dezakezuen National Geographic-en artikulua uzten dizuegu. Aldizkari honen gaztelaniazko webguneko artikulu bat ere gehitu dugu, non Javier Zori del Amok euskal hiriburua zerrenda horretan agertzearen zergatia azaltzen da.

 

National Geographic – 2020/11 – AEB

BEST OF THE WORLD. Destinations on the rise for 2021

THE WORLD IS full of wonders—even if they’re hard to reach. While the pandemic has brought our journeys to a standstill, it has not quieted our curiosity. Ahead of a new year—with the promise of a return to travel—we are eager to share these 25 timely tales of timeless places that will define our future itineraries. Reported by the global editors of National Geographic Travel and framed by five categories (Adventure, Culture and History, Nature, Family, Sustainability), these superlative destinations speak of resilient communities, innovative conservation efforts, and thrilling opportunities for future explorations.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

National Geographic – 2020/11/17 – AEB

POR QUÉ VITORIA ES UNO DE LOS DESTINOS BEST OF THE WORLD DE VIAJES NATIONAL GEOGRAPHIC

Seleccionada por la redacción Viajes National Geographic en la categoría de Cultura & Historia, esta urbe lleva años destacando por su forma de entender la sostenibilidad, pero también por haber sido capaz de dotar su urbanismo verde con muchas obras de arte y con una programación cultural a la altura de las grandes metrópolis del país.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)