Samuel L. Jackson aktore estatubatuarra, artista askorekin batera, HeadCount elkarteak antolatutako kanpainan aktiboki ari da lankidetzan, AEBetako herritarrak herrialde hartako hauteskunde-prozesuetan erregistratzera eta parte hartzera animatzeko.

Partidista ez den erakunde honek musikaren boterea erabili nahi du boto-emaileak erregistratzeko eta demokrazian parte hartzea sustatzeko. Urtero, 1.000 musika-jarduera baino gehiagotan boto-emaileak erakartzeko jarduerak antolatzen dituzte, eta 2004az geroztik 600.000 boto-emailek baino gehiagok eman dute izena.

Proiekzio publiko handiko pertsonak, sare sozialetako kanpaina batean parte hartzen ari dira #goodtovote hashtagarekin. Bertan, jarraitzaileei boto-emaile gisa izena emateko eskatzen diete, eta kopuru jakin bat lortzen badute, zerbait egiteko konpromisoa hartzen dute.

Samuel L. Jacksonen kasuan, HeadCount webguneko atalean 2.500 lagunek izena ematen bazuten, “madarikazio” bat 15 hizkuntzatan esaten irakatsiko luke.

 

Lortu du, eta ez motz ez nagi, hala egin du. 15 hizkuntzatan madarikazio jakin bat nola irakurtzen eta idazten den erakusten duen bideo bat grabatu du. Lehen hizkuntza… euskara izan da.

Egia esan, euskara erabiltzeko modu bikaina da: herritar gisa ditugun erantzukizunetan parte hartzea bultzatuz.

 

Zuek bete eta gainditu zenuten #GoodToVote-rako Boto-emaileen Ekintza Helburua. Beraz, agindutakoa zorra da: Madarikazio bat 15 hizkuntzatan! Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta ez ahaztu #bozkatu azaroaren 3an! 

Hona hemen Samuel L. Jacksonen HeadCount orria:

HeadCount –  – AEB

BE #GOODTOVOTE WITH SAMUEL L JACKSON!

Listen up – If 2500 of you click a voting action below to make sure you’re #GoodToVote, I will teach you to swear in 15 different languages.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.