Sid Lowe aspaldiko ezaguna da blogean. Komunikabide ezberdinetarako futbolari buruz idazten du ingelesez, eta, nahiz eta hori egin, futbolaz idatzi, askotan sartu dugu gure blogean. Izan ere, emaitzetatik haratago doazen alderdiei erreparatzen die.

Oraingoan ere sartu dugu, ESPNren edizio britainiarrean artikulu berezi bat argitaratu baitu Real eta Athleticek apirilaren 18an Sevillan jokatuko duten gizonezkoen Kopako finalari buruz.

Euskal talde horiek hain berezi egiten dituzten gauzez hitz egiten du. Euskal Herri penintsularrean lehen mailako ekipoen kontzentraziotik hasita: 5 talde, hau da, zerrenda osoaren %25.

Sevillan jokatuko duten bi euskal taldeen arteko lehia ere aipatu du. Lehia izugarria da, eta zelaitik kanpo, zaletasunen arteko anaitasun bihurtu da: zelaian etsai, kalean anai. Adierazten dugun bezala, nahiz eta batzuek, errealitate hori okerrera aldatu nahi duten: etsai, bai zelai eta kalean. Behin eta berriz errepikatuko dugu, batzuk, komunikabide batzuk bereziki, futbola, «euskal nazionaltasunarekin akabatzeko» tresna bezala erabitzen dute.

Sid Lowek ez du zalantzarik. Sevilla hiru koloreko jaia izango da. Ez bakarrik zuria, urdina eta gorria. Bestela, eta batez ere, gorria, berdea eta zuria. Eta, ziur gaude une batzuetan «oso ozena» ere.

Guri ez litzaiguke harrituko «koronabirusaren krisia» (krisi oso mediatikoa) ateak itxita jokatzeko arrazoi bezala erabiltzea. Horrek, gure herrialdean aspalditik oso ohikoa izan dena entzutea saihestuko luke: Espainiako Erresumako agintari gorenekin kidetasun gutxi erakustea. Egon, edo ez, «erregeordean»… Denbora kontua.

Azken batean, irakurtzea merezi duen artikulu handi bat, euskal futbolean zer den garrantzizkoa gogorarazten baitigu. Hori guztia artikulu honen amaieran ageri da:

Earlier in the season, Garitano — Athletic manager, Real Sociedad shareholder, a former player at both clubs and at Eibar and Alaves too — said that the Basque derby is always the biggest game of the season. This Basque derby is the biggest game of any season, ever.
(Denboraldiaren hasieran, Garitanok, Athleticeko entrenatzaileak, Errealiko akziodunak, jokalari ohia bi klubetan eta baita Eibarren eta Alaves Klubean, euskal derbia denboraldiko jokorik garrantzitsuena dela beti esan zuen. Euskal derbi hau edozein denboraldiko jokorik handiena da.)

ESPN – 2020/3/6 – Britainia Handia

Copa del Rey final a Basque derby that will be bigger than any game in Spain this year

The Basque Country accounts for 1.4% of Spain’s territory, 4.9% of its population and 20% of its first-division teams. Twenty-five percent if you count Osasuna, which you probably should. It also accounts for 100% of its Copa del Rey finalists. The best cup there has ever been has a final there has never been, a unique occasion unmatched anywhere. And, no, that really is no exaggeration. This is as good as it gets. There may be no words to fully express what it means, maybe not even for the street poets that compete as fiercely as their football teams do.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Advertsiement