Itzultzailea: Leire Madariaga

Gure iragana kontatzen diguten filmen sutsuak gara. Blog honetan adibidez, 60 urteetako Bilbo erakusten digun film amateur baten historioa bildu izan dugu, edota Iparraldeari buruzko beste bat. Euskal Filmotageia, XX.mendean zehar gure herrialdea nolako zen ikuspegi bat egiteko «leiho» diren altxor txikiz beteta dago.

Hau kontatzearen zergatia, gure blogean erreferentziatuta daukagun bideo bilduma txikiari, ezagutu berri dugun eta hasten joateko itxura duen bilduma on bat gehituko diogulako da.

Fabien Jansek Sud Ouest egunkarian argitaratutako artikuluari esker enteratu gara. Artikuluan Gérard Suzarte, Les Variétés de Hendaia zinemaren zuzendaria izandakoak, Pierre Bestiouk emandako filmazioak pixkanaka Youtube webgunean jartzen joango dela kontatu digu, Julien Juliarenekin batera. Guztiek erakusten digute nolabait, XX.mendearen bigarren erdialdean gure herrialdearen itxura. Era berean, hurbil eta urrun dagoen garaia.

Gérard Suzartek berreskuratutako pelikulak, Euskadiko Filmategiari emandakoak dira, ondarezko interes eta interes historikoa jaso zuen jarraian eta honek, bere digitalizazioaren ardura hartu du.

Urte batzuetako gure egunerokoa ezagutaraziko digun bilduma honengatik «bueltatxo bat» emateak merezi du. Hendaiari buruzko erreferentzi asko aurkituko ditugu, baina baita Donostia, Elantxobe, Subilia, Ezpeleta, Donibane Lohizune…eta baita antzerki labur bat, «lanperna biltzailea» bezalakoa.

Diogun bezala, ezagutu eta disfrutatu beharrezko altxorrak. Ekimen bikaina.

 

Film bilduma aurkitzeko Youtube orrialdea: qualis artifex


Sud Ouest – 2019/5/28 – Frantzia

Insolite: le passé d’Hendaye surgit sur YouTube

L’ex-responsable de la programmation des Variétés Gérard Suzarte a mis en ligne plusieurs vidéos numérisées provenant du fonds que lui a légué Pierre Bestiou.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)


Bilduma honetako bideoetariko bat

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.