Itzultzailea: Leire Madariaga

Ez da, Oregoi edota gainerako AEBn «euskal estilodun» sagardoarenganako dagoen interesa eta honek leku hartan duen presentziari buruz hitz egiten dugun lehen aldia. Gainera, New York Times edota CBS bezalako medioek, Esker-emate jai-egun tradizionala sagardoarekin ospatzeko gomendioa ere eman izan dute.

"Sagardo" is the Basque word for cider.
“Sagardo” is the Basque word for cider.

Gaurkoan, AEBko Pazifiko kostako iparraldean estilo honetako sagardoaren presentziari buruzko berri berria dakargu, Son of Man, zein, sagarraren produktu hau maite duen herrialde haren alda hartara eramandako euskal sagardoaren moldatze bezala aurkezten da. Hori bai, herrialde hartan sagardo ezberdinetara ohituta daude, artikuluak zehar sagardoa deskribatzean ikusi dezakegun bezala «Woodchuck edo Strongbow markekin konparatuz oso ezberdina da: sagar oso garratza eta zikuaren sagardoa da, zein ardo lur-zuria eta iparmendebaldeko garagardo garratzaren estiloaren arteko zaporea du».

Sagardo honen sortzailea, Jasper Smith, gipuzkoar sagardoan eta esperientzietan oinarritu zen bere produktua sortzeko. Bere botilak dekoratzeko aukeratutako irudia «Basajaun» bat da, «euskal “gizon basati” mitikoa». Makailu tortila eta txuletoia baino ez da falta.

 

Michael Albertek The Oregonianentzat idatziriko informazioan, guzti hau eta Oregoi eta euskal tradizioen arteko erlazioei buruz askoz ere gehiago kontatzen du, baina bitxikeri bat ere adierazten du, «Basajuan» izendatzen dute gure pertsonai mitologikoa.

AEBn arrakasta izaten ari den «euskal estilodun» sagardoaren historia interesgarria nabarmentzen duen ezaugarri txikiak. Zer pentsatuko zuketeen XV.mendeko euskal bale-ehiztariek, Ternuara eginiko bidaietan eskorbutotik babestu zituzten edaria, sei mende geroago Iparamerikako «joera» izango zela ikustean?

The Oregonian – 2019/2/13 – AEB

Son of Man is the first cidery in the Pacific Northwest to specialize in Basque-style cider, and its first batch will be released at an open house in late February. After one sip all I can ask is, “What took so long?”

(Jarraitu) (Traducción automática)

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2