Itzultzailea: Leire Madariaga

Hilabete batzuk generamatzan irakurleei “ikuspuntu” berririk ekarri gabe. Askotan adierazten dugun bezala, ezin dugu guztira heldu, eta urte hau bereziki zaila izan da guretzat.

Baina ez genuen urtea sarrera berri bat egin gabe amaitu nahi. Eta mundu guztian zehar lekuak duen magiagatik ezaguna den gure nazioko txoko bat aukeratu dugu. Otzarretako Pagadiari buruz ari gara, Gorbeiako Parke Naturalean dagoen bertako baso irla bat.

Gure ohiko irakurleek gogoratuko dutenez, orain dela gutxi partekatu genuen bizitzan zehar bisitatu beharreko 19 basoen zerrendan sartzen da gure herrialdeko txoko hau.

Hayedo de Otzarreta
Otzarretako Pagadia

Gainera, leku honi buruzko erreferentzi edo argazkiren bat partekatzen dugun bakoitzean, leku honi buruz hitz egiten duten hainbat komentario jasotzen ditugu. Beraz, abendukoa baino, apirilekoa zirudien igandeko goiz honetan, leku hau bisitatu dugu eta bisita honen emaitza partekatzen dugu zuekin.

Leku honetan zehar iraun izan dugun denboran egindako argazkien aukeraketa eta bideoa uzten dizuegu. Eta Bizkaiko basoetan zehar «galtzen» garen bakoitzean pentsatzen dugun bezala…noiz izango ote gara gai gure herrialdeko alde honi bere baso autoktonoak bueltatzeko.

Inork ezin izango du gure Herrialdearen basoak, ustiapenak eragindako deforestazioaren gaitzetik babestu izan dituen pinudi handi hauek kritikatu. Baina gure ezjakintasunen ikuspuntutik, gure instituzioek orain dela mende bat baino gehiago gure mendiak babesteko bultzatu izan zuten mugimendua hasteko gai izan ziren bezala, gure baso autoktonoak errekuperatzeko mugimendua bultzatu ahalko zutela uste dugu. Gure hilobek haritz, pago edota arte basoetan zehar paseatu daitezen. Hauen jabeentzat errentagarriak izan behar diren basoak, eta era berean, gure herrialdeko gune honetako ekosistema propioa mantentzeko gai izatea. Eukaliptoengan dugun iritzia guretzat gordetzea erabaki dugu, itsusiegia da eta.

Otzarretako Pagadira bueltatuz, hau bisitatzeko aukera izatekotan, zalantza gabe joan. Ez pentsa leku ezezaguna eta aldendua bisitatuko duzuela. Normalean jende asko dabil inguruan. Baina pago motz hauen basoa bisitatzeak merezi du. Gure herrialdeko ikazkin eta egurketariek moldatutako geografia, leku bikain eta magikoak sortuz. Gure itsasontzi egile edota olagizonak bezala, gure historiaren memoria biziak direnak.


Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.