Itzultzailea: Leire Madariaga

Hainbat alditan hitz egin dugu Limako Gure Ama Arantzazuren Anaitasunari buruz, 1612an Liman bizi zen Euskal Nazioaren kideek sortutako erakundea, haien artean laguntzeko helburuarekin eta baita Liman bizi ziren eta beraien laguntza beharko zuketeen denei laguntzeko.

Erakunde hau eta Limako Euskal Etxea Arantzazuk, 2017an zehar, euskaldunekin estu erlazionatuta zeuden hainbat ekintza antolatu zituzten. Lehena, izaera unibertsalarekin, Gernikako Bonbardaketaren 80 urteurrena izan zen. Bigarrena, barru-barrukoa, 1942an Agirre Lehendakariak amerikan zehar eginiko biran Peru bisitatu zuen momentuaren urteurrena.

Euskaldunen Hiri Sakratuaren bonbardaketaren aztarna mundu osoan, nabaria da. Baina Agirren Lehendakariak herrialde hartan eginiko bisitak utzitako aztarna sakona ez da hain ezagutua. Peruko euskal-ondorengo askok eta gaur arte zabaldutako aztarna.

Pasa den apirilean Lino Bolaños Baldassarik Europa bisitatu zuen, kantautore peruarra, nork oroitzapenezko ekitaldi ezberdin hauen artean abesti bat sortu zuen Gernikako Bonbardaketari zuzendua. Guk abesti hau interneti esker ezagutu genuen eta badakigu ere hainbat alditan interpretatu izan duela, eta baita El Salvadorren, Romero Monsinori eginiko omenaldian.

Ekitaldi hauen arduradunekin hitz egiten, abesti hau Gernikako Zuhaitzaren azpian grabatzea posible zen galdetu genuen. Eta esan eta egin, Bizkaiko Batzar Nagusiari beharrezko baimenak eskatu (erreztasun guztiak eskeini ziguten), eta 2018ko maiatzak 4an, Zukus teknikoaren laguntzarekin, grabaketa egin genuen.

Momentu hunkigarria izan zen. Lehenengo aldian bikain atera zen. Eguzkia ere atera zen, eta Zuhaitzaren ondotik zebilen, edtoa Gernikako Batzar-Etxea bisitatzen ari zen jendeak, grabaketa bakoitzaren ostean txalotu zuten. Linorekin izandako elkarrizketetan, gizon nagusi batekin izandakoa gogoratzen dugu. Honek hunkituta, zuhaitzaren inguruan dagoen burdin-hesiaren beste aldean itxaron zuen abestia amaitu arte zera galdetzeko: Zu ez zara hemengoa, nongoa zara? Linok zera erantzun zion, “Perukoa naiz”, eta gizonak zera esan zion, “Gora Peru!”

Abestia jaio zen kontextuan sartzeko, autorea gidatu izan zuen ispiritua bilduko zuen aurkezpen txikitxo bat egitea egokia zela iruditu zitzaigun. Gure ohiko irakurleek badakite Gernikako Bonbardaketa eta baita Agirre Lehendakariarekiko dugun zaletasunari buruz. Harro diogu “Agirristak” garela. Era berean, momentu zailenetan Demokrazia, Askatasuna eta Aberriagatik guztia eman zuten pertsonengana dugun mirespena.

Sarrera hau Peruko euskaldunei eta munduan zehar dauden euskaldun guztiei eskerrak emanez amaitu behar dugu, beraien herrialdeetako herritar ereduak izanez, jaioterriarekiko lotura mantentzeko borondateagatik. Eskertze pertsonala bihurtzen da Iñaki Bazan eta bere emaztea Isabeli, guzti hau posible egiteagatik.

Bideoa uzten dizuegu, eta 2017an Agirre Lehendakariaren bizita gogoratzeko eginiko ekintza guztiak azaltzen dituen Deiaren artikulua. Ekintza guzti hauei amaiera bikaina izan nahi izan du bideo honek.

Guk hau antolatzen, grabatzen eta entzuten asko disfrutatu izan dugu. Zuengan sentzazio berdina sentiaraztea espero dugu.

Deia -2017/8/15 – Euskadi

Peruk Agirre Lehendakariaren 75.urteurrena ospatzen du

Peruk, Jose Antonio Agirre Lehendakariak orain dela 74 urte eginiko bisita gogoratzen du. Urteurren hau dela eta Limako Gure Ama Arantzazu elkarteak ekitalde ezberdinak antolatu ditu Agirreri omenaldia egiteko asmoarekin, euskal jatorridun komunitate handia duen herrialde honetan.

(Jarraitu)


Laguntzaile

logo oiga grande solo