Itzultzailea: Leire Madariaga

Merca2.0 online mexikar aldizkaria, marketing, marketin, iragarkietan, komunikabideetan, merkatu hausnarketan, promozioan eta diseinuan berezitua dago. Astero, nabarmentu nahi dituen 10 iragarki aukeratzen ditu.

“Sormen, ejekuzio, mezu eta eragina”ren arabera ezberdintzen ditu. Merkatuak ikertzen dituzten eta publizista guztiek ikus beharrekoak”. Aste hontan Oswaldo Olivasek eginiko aukeraketan, euskal agentzi batek, euskal bezero batentzat eginiko bat aukeratu du.

 

Dimentsio donostiar agentziak, Topa Sukalderiari, Donostiakoa ere, eginiko iragarki bikainari buruz ari gara. Azken datu hau da hau aurkitzera erraztu digunak. Ziur gaude beste euskal agentzi batzuetako iragarkiak ere aukeratuak izan direla, baina “Espainia” edo “Frantzia” terminoan daudenez, ezin izan ditugu aurkitu.

Adierazi dugun bezala, iragarkia Topa Sukalderiarentzat izateak, hau aurkitzea erraztu digu. Euskal-latinoamerikar janaria eskeintzen duen jatetxeari buruz da. Beraiek adierazten duten bezala:

” euskaldunak eta latinoamerikarrak lotzen gaituzten historiaz beteriko mendeak ospatzen ditu.  Gastronomia biak topo egiten duten lekua da, eta produktuak, zaporeak, errezetak, historiak eta ohiturak partekatzen dituzte, deskubritu, disfrutatu eta ondo pasatzeko helburuarekin.”

Jatetxearen izena “Topa” izatea, eta bere esanahia bat izatea hiru hizkuntzetan: euskara, gaztelera eta gaurani.

Nahasteak elikatzen gaitu” ere gustatzen zaigu, Topa Sukalderiaren alaba-webgunea, itsasoaren beztaldetik datozen errezetak eskeintzen dituena, baina hemengo “azpia” ere duena. Gastronomi bidai oso bat, non aro bakoitzean bertoko elementuak gehitzen joan diren.

 

Zorioak Topa eta Dimentsioni iragarkiengatik. Oso ona iruditu zaigu.

Merca2.0 – 2018/4/14 –  México

IKUSI BEHARREKO ASTEKO 10 IRAGARKIAK

Azkenaldian, sormena, ejekuzioa, mezua eta eraginagatik nabarmendu diren iragarkiak ikuskatzera animatzen zaituztegu. Merkatuak ikertzen dituzten eta publizista guztiek ikus beharrekoak

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

anuncio-productos-basque-728x85-2