Itzultzailea: Leire Madariaga

Gure herrialdeko gune hau zeharkatzean sentitzen dena azaltzea ez da batere erraza. Baina Bardeetako Natura Parkeko ibilbidea egin genuenean sentitu genuena adierazi beharko bagenu, mota honetako hitzak erabili beharko genituzke: emozioa, mirespena, poztasuna, ezustea…Blogeko ohiko irakurleek badakite azaroan Nafarroaren hegoaldea bisitatu genuela, Erribera, gure nazioaren alde horrekin genuen “zor” bat kitatzeko. Gure herrialdeko alde hortara joan garen bakoitzean, beti zentratu gara iparraldean. Pirinioak asko bisitatu ditugu, bai Goi-Nafarroa eta Behe-Nafarroaren aldean; Iruñea; San Miguel de Aralar (euskaldunentzako hain garrantzitsua den parte honi sarrera bat dedikatuko diogula agintzen dugu; edo Lizarra. Baina Erribera, bertatik pasatu garelako bakarrik ezagutzen genuen.

Beraz, Santi Llorente, “Tudelak erotzen nau” proiektuaren sortzailea ezagutzen dugunez, bere eskutik hiri nafartar hau ezagutzea erabaki genuen, eta Bardeetako Natura Parkea bisitatu. Sorte ona izan genuen, leku bi hauek bisitatu genituen eta gainera, “gehigarri” bezala, ezusteko on gehiago eman zizkigun bisita honek (aurrerago kontatuko ditugu).

Bardeetako Natura Parkea UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen. Eta bisitatuz, honek duen garrantzi eta balorea ikus daiteke. Batez ere, gune hau oso ondo ezagutzen duen gida batekin bisitatzen bada, zure kabuz joanda hainbat txoko harrigarri galduko zenituzke eta 39.273 hektareetan zehar. Guk, Alfonso Arandarekin bisitatu genuen eta bere ezagutza, pazientzia eta adeiasuna konpentsatzea zaila egingo zaigu. Gainera, bera ez da gida, beraz zorra bikoiztu egiten zaigu.

Txerri “eskueak” labean, Belen Floristanen Braseerien

Hau osotzeko, Arguedasen jaten amaitu genuen. Gomendatu behar dugun leku batean: La Brasserie de Belen Floristan. Leku bikaina, beroa zentzu guztietan (eskertzekoa izan genuen egun hotzean), eta arrazoizko preziodun menuarekin.

Beti bezala, gure visitaren bideo eta argazkiak partekatzen ditugu. Beti diogu: ez gara adituak, bisitariak baizik. Beraz, gure herrialdeko alde hau bisitatzera animatuko dizuen irudiekin batera, bisita antolatzeko informazio interesgarria eskeintzen dizuen estekak uzten dizkizuegu.

“Bardeetako Gida” webgunea ere partekatzen dugu, diogun bezala, gune hau norbaitekin bisitatzea gomendagarria delako.

Azken gomendio bat. Erribera edo Bardeak ikusi ez badituzue, aprobetxatu 2018 Nafarroako hegoaldeko txoko hauek bisitatzeko. Paiaiek, gastronomiak, herriek eta bertako jendeak harrituko zaituzte. Eta ezagutzen baduzue, aprobetxatu eta bueltatu.

Bardeetako Natura Parkearen webgunea
Bardeetako Natura Parkeko Gida Konpainia
Bardeetako Natura Parkea, wikipedia
Nafarroako Turimo webguneko Bardeetako Natura Parkeko informazioa
Erriberari buruzko Nafarroako Turismoko liburuxka (PDF)

Nahiz eta bideoari soinua jartzeko aukeratu dugun Dylanen abestia erabiltzeko eskubieak ordaindu izan, “erabiltzeko baimen” arazoak izan ditugu. Beraz, hau konpontzen dugun bitartean, arazorik emango ez digun beste abesti bat jarri dugu.


anuncio-productos-basque-728x85-2