Itzultzailea: Leire Madariaga

The Guardian gure egunkari gustokoenetako bat da. Beti adierazten dugu. “Euskal gaiak” errespetu handiz lantzen dituen egunkaria eta Espainiako Erreinua eta Kataluniako instituzioen artean gaur egun dauden arazoen aurrean, prozesuan zehar agertutako aspektu antidemokratikoen artean posizio kritikoa mantendu du. Hori dela eta, Iñigo Urkullu Lehendakariaren iritzi artikulua argitaratu duen egunkaria izan dela ikustean, ez digu harritu, honetan, Kataluniako errealitatea ezeztatzen duen Espainiako Erreinuaren Gobernuak sortutako iztilua konpontzeko irtenbide egokienak kontsideratzen ditu.

Artikulu hau argitaratu ahal izango lukeen beste egunkari bat New York Times (NYT) zen. Euskal eta kataluniar gertaerak, Espainiako Erreinuko eta bere lagunak diren instituzioen eraginetatik era independienteak aztertu izan dituen egunkaria.

Baina The Guardian izan da. Eta hau Europar Instituziei eta EB sortzen duten gobernu nazionalei zuzendutako mezu bat delako izan dela uste dugu. Egunkari britainiarra, Brexit prozesuan Britainia Handia Europar Batasunean jarraitzearen alde izan dena, NYT bezala, munduan zehar gehien errespetatzen eta eragin gehien duen egunkarietako bat da, europarra eta europeistarra.

Artikulua ondo irakurri ostean, Lehendakariaren mezuak irakurle guztiak ez dituela poztuko uste dugu.

“Unionistak” ez dira pozik egongo, Espainiako Erreinua, 1812an indarrez inposatutako espainiar nazioaz gain, nazio bat baino gehiagoz sortua dagoela irakurtzen dutenean, Lehendakariak gogoratzen duen bezala.

“Birjabetasunaren aldekoak” ere ez dira pozik egongo, hauek intependentismoaren aldeko mezu garbia espero izango dutelako. Erreflexio hau instituzio batek egindakoa dela eta instituzioei zuzendua dagoela ahaztuz.

Egia da, talde biek poztasun eza hori era ezberdinetan agertuko dutela eta lehenengo taldearen erak arduratzen gaitu.

155. artikulua ezartzetik pasatzen den “unionisten” erabakiak eta Kataluniako instituzioa baliogabetzen dituenak. Baina gainera, Espainiar Konstituzioa, honek antzematen dituen askatasunak gutxitzeko era pozgarria aurkitu dute, eta orain, Kataluniako egoera kritikatzen duen edonor mehatxatzera jotzen dute, haiek gobernatzen ez duten edozein autonomi (hau da, euskal edo kataluniar nazionalismoak indarra duen edozeinetan) Katalunian ezarriko diren neurri antzekoekin.

Lehendakariak europar instituzioen parte hartzea eskatzen du. Bere ustez, hauek ez badute parte hartzen, arazoa handitu egingo delako. Espainiar Erreinuko Gobernuak ezta Europar Instituzioek, ezin dute espero, arazo honen konponbidea errepresioa, ezohiko legeak eta frustrazio maila handiagoa eta katalanen iraina izango denik. Propio bezala antzematen ez duten Estatu batengatik irainduak sentitzen diren europar hiritarrak. Legea egiazkotasunik gabe, ez du balio.

Lehendakariak erreflexio honetan ematen dituen 2 elementu kontuan izan behar ditugu. Espainiako Erreinuko arazoak konpontzeko, Quebec eta Eskozian erabilitako autodeterminazio referendumen ereduen aukeraketa. Eta bestetik, erreferendumaren emaitzak kontuan izan gabe, Espainiako Erreinuan, gutxienez berdintasun eta antzemate estatu berdina lortu nahi duten hiru nazio daudela.

Amaitzeko, artikuluaren utzi baino lehen, Lehendakariak, euskal nazionalismoa, europar batasuna sortzeko prozesuak parte hartzaile garrantzitsua izan dela gogoraraztea egokia iruditu zaigu, egun hauetan “unionistak” Europari buruz hitz egiten utzi ezin dutenean.

The Guardian – 23/10/2017 – Gran Bretaña

Only political dialogue can bring stability to Catalonia – and the EU must help

I write this as the democratically elected president of the autonomous Basque region of Spain, as someone who is both strongly pro-Europe and who believes firmly in self-determination, whichever institutional form that takes.

(Jarraitzen du) (Traducción automática)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2