Itzultzailea: Leire Madariaga

Data hauetan, gutako askok amaitu berri den urtea zer izan den errepasatzen dugu eta estreinatu berri dugun urteko helburuak, planak eta esperantzak planeatzen ditugu.

Era berean, utzi diguten pertsonek utzitako gakoa nabariagoa da, eta horregatik, hauek gogoratzeko momento ona da.

Norbaitek gu gogoratzen gaituen bitartean existitzen gara” esaldia guztiz egia da. Gure lagun eta senideak, maite ditugunak, gure memorian eta goraitzapenean bizi dira gure artean. Hori dela eta haiei buruz hitz egitea eta hauek gogoratzea ona da. Beraien goraitzapenak bizirik mantentzea. Eta horrek ez gaituzte triste jarri behar.

Agurain eskolako umeak. Gure guraso eta aiton-amonetan bihurtzen ziren belaunaliaren adibide bat.
Agurain eskolako umeak. Gure guraso eta aiton-amonetan bihurtzen ziren belaunaliaren adibide bat.

Orain dela urte asko, asko maite genuen pertsona baten hiletan, Hiponako San Agustinen poema bat entzun nuen lehenengo aldiz.

Heriotza ez da ezer, alboko gelara baino ez naiz joan.
Ni, ni naiz, zuek zuek zarete.
Bata bestearentzat garena, izaten jarraitzen dugu.
Eman beti emandako izena.
Ni buruz beti bezala hitz egin ezazue.
Ez erabili tonu ezberdinik.
Ez hartu aire triste eta serioa.
Barrea eragiten gaituenaz barre egiten jarrai ezazuea.
Otoitz, irribarre egin eta nigan pentsatu.
Nire izena beti bezala izendatu,
Inolako hanpadurarekin, itzal gabe.
Bizitza beti izan dena da.
Haria ez da ebaki.
Zer dela eta egongo nintzateke ni zuen burutik kanpo?
Zuen bizitzatik kanpo nagoelako?
Itxarongo dizuet; ez nago urrun, bidearen beste aldean baino ez.
Ikusten duzue? Dena dago ondo.

Hurrengo urterako guk egiten dugun gomendioa, maite ditugunak eta joan diren horien memoria ez galtzea da. Guk idea hori urte berrirako konpromesu bihurtu dugu eta hurrengo urteetarako ere. Azkenean, garena haiei esker garelako.

Gure pentsamendua irakurle guztiekin partekatzea erabaki dugu, guk asko maite ditugun pertsonek parte hartutako rock talde baten lehen diska entzun ondoren (Tresonrock). Beraien abestietako bat, balada bat, gure blogeko sarrera honetarako erabili dugun sarrera honetarako erabili dugun izena du. Sarrera hau idaztera eraman gaituen abestia da, badakigu, normalean erabiltzen dugun gaietatik kanpo dago.

Era berean, egia da ere, egiten dugunaren parte bat euskaldunen historia gogoratzea dela. Hauek eta beraien historia gogoratzen, beraien memoria eta gure nazioaren memoria bizirik mantentzera lagundu nahi dugu.

Gure senide eta lagunengatik. Guztiengatik. “Hemengo” eta “hangoagatik”. Bere memoria, goraitzapen eta gure artean bizirik jarraitzeagatik:

Nik nire kopa ez daudenengatik altxatzen dut.

Abestia partekatzen dut (eta diska osoa entzutera animatzen dizuegu).

 

Ez daudenengatik (Behin-behinekoa)

(Autor: Jon Ander Pérez Expósito)

Kalean ikusten zaitut
edo taberna batean sartzen
hurbil sentitzen zaitut
dena da hain erreala

Ez dut erantzunik
intuizioa baizik
elkar aurkituko gara
eguzkia jartzen den lekuan

Ez dut egia dela pentsatu nahi
nire kopa ez daudenengatik altxatzen dut

Begiak ixten baditut
lo egitera joatean
astiro hurbiltzen zara
ni zaintzen didazula badakit

Ez dut egia dela pentsatu nahi
nire kopa ez daudenengatik altxatzen dut

Hain gogorra da ez zarela egongo pentsatzea
inoiz ez dut pentsatu nahi izan gertatu zitekeela
disfrutatzeko denbora falta izan zaigu
eta gaur nire kopa altxatzen dut…ez daudenengatik

Eta egunen batean amesten dut
hona bueltatuko zarela
zure betirako irribarrearekin….
Hain gogorra da ez zarela egongo pentsatzea

inoiz ez dut pentsatu nahi izan gertatu zitekeela
disfrutatzeko denbora falta izan zaigu
eta gaur nire kopa altxatzen dut…ez daudenengatik

 

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.