Itzultzailea: Leire Madariaga

Alzheimerrari buruzko dokumental txiletarra: “Ni ez naiz hemengoa” (Txilekoa)…Errenteriakoa baizik”

El País izeneko egunkari Costarricar batek, Maite Alberdi txiletarrak eta Giedre Zickytèque lituaniarrak egindako dokumentalari, “Ni ez naiz hemengoa”, buruzko informazioa biltzen du, memoriari buruzko dokumentala, “inoiz ahazten ez diren gauzetan hain zuzen, adibidez, norberaren jatorria”.

Bere historiarentzako protagonistaren bilaketan, argi zeukaten hau emigrante bat izango zela. Bere bizitzaren parte handia Txilen bizi izan dena, baina haurtzaroa beste leku ezberdin batean pasatu izan duena.

Bilaketan, Josebe Echeguren topatu zuten, jatorriz Errenteriakoa eta 20 urte baino gutxiago zuenean Txilera joan zen agure euskalduna. Orain 88 urterekin eta Alzheimerrarekin, nahiz eta eguneroko memoria ez izan, urruneko oroitzapenak ditu presente memorian eta obsesionatuta dago Errenteriara (Espainiako iparraldera) bueltatzearekin eta baita egoitzako kideen euskal jatorria ezagutzearekin.

Dokumentalaren autoreetako batek, Maite Alberdi Txiletarrak (abizenak ere honen familiako jatorria adierazten digu), Josebe aukeratzearen arrazoiak azaltzen dizkigu:

“Politikoki interesgarria iruditu zitzaidan bere jatorria, bere ideiak, bere herria defendatzeko pasioa eta oreka, bere pertsonalitate bakarra eta era berean euskal inmigranteen errepresentazio idiosinkratiko bat izatea Txilen”.

Tristura handia ematen digu, emakume hau, noren bizitza ziur ez dela erreza izan, bizitzako parte handiena pasatu duen herrialdearekiko deserrotua sentitzea eta bere oroitzapen bizienak, jada existitzen ez den jaioterria izatea.

Berak gogoratzen duen Errenteria ez da gaur egunekoa. Azken gordeleku bezala, haurtzaroko oroitzapenak eta bere jatorriarekiko harrotasuna ditu. Kaso honetan bikaina da Marcel Proust-en esaldia: “el verdadero paraíso perdido es la infancia” (“benetako paraisu galdua haurtzaroa da”). Emakume honetan generazio baten azken erreflexuak ikus ditzakegu, Gerra Zibilaren ondoren emigratu behar izan zutenena.

Generazio honen historia galtzen ari da, antza denez euskal gizarteak Alzheimerra jasaten ari da. Hau esatearren arrazoia, gure Historia egiten edo osatzen duten historia guzti hauek biltzeko erabakia ez delako hartu da. Historia oso interesgarriak daude, baina uste dugu historia txiki eta handi hauek gordetzeko errekurtso falta dagoela. Askotan esaten dugun bezala, beste batzuek idazten dute gure Historia, beste batzuek idatzitakoa ikasten dugu eta idatzitakoa beste batzuen interesen arabera idatzita dago.

Alzheimerra, euskaldunek ondo ezagutzen duten gaitz bat da, mutazio bat dela eta intzidentzia handiagoa duelako euskal gizartearen artean.

Egunkari Costarricarrak eta dokumentalaren trailen baten erreferentzia usten dizuegu.

El País – 1/5/2016 – Costa Rica

“Yo no soy de aquí”, la conciencia del pasado y el olvido del presente

“Soy de Rentería”, repite una y otra vez Josebe, que a sus 88 años olvida el presente pero habla con claridad de su pasado más lejano desde su vejez en Chile. Lo cuenta el cortometraje documental “Yo no soy de aquí”, un estudio de “la pérdida de la memoria pero desde el recuerdo”. Así lo define la realizadora chilena Maite Alberdi que ha realizado este corto junto a la lituana Giedre Zickytè y que se proyecta mañana y el martes dentro del festival Documenta Madrid.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.