Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Yolanda Barcinak, Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidente izan denak, azkenean lortu du Bloomberg-eko informazio batean protagonista izatea. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan izan dituen emaitzek eragindako “amorrualdiagatik” izan da.

Nafarroak zer izan behar duen UPNk duen ikuspegia galtzaile gertatu da. Datuak eztabaidaezinak dira eta ez Barcina-ren “amorrualdiak” ez  Agencia France Press-en miopia estrainioak, alda dezakete zenbakien errealitatea.

Horregatik, arrazoiak huts egiten duenean, gezurrera jotzen da eta errealitatea antzaldatzera. Horregatik dio Nafarroa Weimar Errepublikako Alemaniaren antza izateko arriskuan dagoela, Erregimen Nazional Sozialistaren bidean.

Hori ez da hala. Izatekotan, alderatze honen elementuak erabili behar balira, gertatzen ari dena da Nazionalsozialismoaren eta Faxismoaren  lagun eta aliatuen erregimen oinordekoa bukatzen ari dela hautesleen erabakiz.

Yolanda Barcinak antza hutsarte handiak dauzka bere memoria historikoan.  Antza ez du gogoratzen zeinek eta nola fundatu zuen UPN. Nondik zetozen aita-ama puntakoak, buruak eta laguntza nagusiak. Berak gogoratzen ez badu, guk gogoraraziko diogu. Bera buru den alderdia, Alderdi Popular espainiarra bezalaxe, 40 urtez ankerki gobernatu zuen erregimen frankistako kide birmoldatuek eratu zuten. Zerbait gerta badaiteke orain Nafarroan, berak dioenaren aurkakoa da. Hau da, aldaketa politiko batek Nafarroa urruntzea erreketeen ideologiatik, eta amaitzea egoera bat, familia batzuek Nafarroa kontrolatu baitute, beren kortijoa balitz bezala, hamarkada askoan.

Ulertzen dugu berak eta beraren alderdikideek egun hauetan bizi duten etsipena. Edozeinek daki kasu horietan boterea galtzeak ekar lezakeela gezur, enganio eta borondate erosketan oinarrituriko erregimena desagertzea. Erregimen horrek Nafarroako aberastasunaren parte handi bat xahutu du (adibidez hor da Nafarroako Aurrezki Kutxarekin gertatua, non nafarrek ikusi zuten hegatzen, 3 urte baino gutxiagoan, beren ondarearen 1.000 milioi euro). Erregimen horrek iraun du honegatik, Espainiako Erreinuan ez dutelako nahi Nafarroak inolako loturarik izan dezan beste euskal lurraldeekin, “Estatu kuestioa” da eta horregatik UPNko agintariek era guztietako sostengu politiko eta ekonomikoa eskuratu dute.

Barcinak nahi badu indarkeria kondenatzen ez dutenak bilatu, asko dauzka bere inguruan. Alderdi politiko horrek ahalegin guztia egin du hobi komunak ireki eta hustu ez daitezen, Nafarroako lurralde osoan zehar baitira halakoak. Izan daiteke hobi horiek bete zituztelako, altxamendu faxistaren ondoren, alderdi horretako zuzendarien guraso politikoek eta askotan biologikoek.

Barcinak, gainera, izena txiste dirudien alderdi politiko bat presiditu du. Zeren soilik horrela defini daiteke Union del Pueblo Navarro izena izatea Nafarroa zatituta egotea onartzen eta ospatzen duen alderdia, eta Merindadetako bat, mendiz haraindikoa, ez egotea loturik gainerako nafar lurraldeari. Alderdi horrek egunero baieztatzen du Nafarroa espainiarra dela, ahaztuz Nafarroa frantses bat ere badela. Era berean ahaztua du Nafarroako alde batean eta bestean beren burujabetasuna kendu zaiela.

Zalantzarik gabe Ezker Abertzaleak osatu egin behar du oraindik bidea, behin betiko aldenduko duena indarkeriarekin izan duen harreman historiatik. Bide hori, hasia du, nekeak neke. Aldiz nafar eskuinak, oraindik ere diktadura bat ezartzeko euskal anaia-arreben aurka borrokatu zuten erreketeen oinordeko izateaz harro dagoela dirudienak, urrats bakar bat ez du egin bide horretan.

Azkenik, zuzenketa bat Maria Tadeo –ri, Bloomberg-en agertu den artikuluaren egileari. Nafarrek ez dute “baskoaren” antzeko hizkuntza hitz egiten. Nafarrena den hizkuntza, eta euskaldun guztiena, euskara da (vasco gaztelaniaz, basque ingelesez). Nafarren hizkuntza baskoaren antzekoa dela esatea, zentzugabea da, ingelesen hizkuntza AEBko amerikarrenaren antzekoa esatea bezainbat. Ez dugu ezagutzen akats horren arrazola, baina iruditzen zaigu hori ez dela nahi gabe izan.

Hemen duzue Bloomberg-eko informazioa eta Yolanda Barcina-ren elkarrizketa telebista espainiarrean, honen deklarazioekin oso pozik agertzen den elkarrizketatzaile batekin.

 

Bloomberg – 27/572015 – USA

Spanish Leader Compares Political Shifts to Hitler’s Rise

A Spanish conservative leader compared the emergence of alternative parties to the rise of Adolf Hitler in Nazi Germany, after the country’s political establishment suffered losses in Sunday’s local elections. Yolanda Barcina, acting president of the northern region of Navarre and leader of the Navarrese People’s Union, said the fragmentedelection result had created political uncertainty in Spain and allowed extremists into office as happened in Germany in the years leading up to World War II.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2