Itzultzailea: Eneco Bihurlary

Aurreko sarrera batean galdetzen genuen: Zer dute komunean 2015eko Txekiar errepublikak eta 2016ko Euskadik? Hona hemen erantzuna:

Donostia/San Sebastián euskal hiriaren eta Pilsen hiri txekiarraren artean, Google Maps-en arabera, 1.765 km daude eta 16 ordu eta gehiagoko bidaia. Bata Bizkaiko Golkoko ertzean dago, bestea, itsasotik urrun, lau ibaien bateragunean, Pilseneko sakonunea deiturikoan.

Hasiera batean badirudi antz handirik ez dutela, baina egia esan badira antzekotasunak, biztanle kopuru antzekoa izateaz harago.

Hiri bien fundazioek apenas dute 100 urteko aldea. Donostia 1180 inguruan eta Pilsen 1295 inguruan, eta biak jaio ziren merkatalgune estrategiko gisa. Bai batak eta bai besteak jasan dituzte gerrak, setioak eta inbasioak. Biek ala biek jasan zituzten zenbait sute suntsitzaile. Horietako bi, ia aldi berean: Donostiak 1489an eta Pilsen-ek 1507an sua ezagutu zuten eta kiskalita geratu ziren, errauts eginda. Kasu guztietan, biak atera ziren indar handiagoarekin.

Era askotako kointzidentziak, are hau ere: aktiboki aurre egiten zieten herritarrek erregimen totalitarioei, XX. mendeko hamarkada askotan.

Gastronomian ere bada antzekotasunik. Edo hobeki esan, nazioartean gastronomiak duen pisuan. Kasu horretan, kointzidentziez baino gehiago, osagarritasunaz mintza gintezke.

  •  Pilsen esatea, garagardoa esatea da, izan ere bere garagardotako batek izena eman baitio garagardo mota bati, mundu osoan ezagun: Pilsener garagardoa. 
  • Donostia, edo San Sebastián esatea maila goreneko gastronomia esatea da, eta baita pintxoak  esatea ere.

Ez dugu irudikatzen anaitasun hoberik (maridaje hoberik) bi hirien artean, arlo horretako ezagutza trukea baino.

Baina bada gauza bat oso berezia bi hiri hauek batzen dituena, 1.700 km-k bereizten dituena eta borondate europazaleak batzen. Biak aukeratu dituzte, eskubide osoz, Europako Kultura Hiriburu.

  • Pilsen ari da izaten 2015ean, jardun kultural handi batekin, eta aldatzeko borondate sakon batekin, sormenak bultzaturik eta garapen iraunkorrari begira.  Proiektu oso ederrak ditu, esaterako erleentzat abegikorra den hiri bat eratzea.
  • Donostia 2016an izango da. Gako ardatza izanik kultura eta elkarrizketa, helburu asmo handikoak aurkeztuko ditu: Teknologiaren ezagutza eta erabilera bultzatzea, sormen prozesuetan artekaritza bultzatzea, aniztasun linguistikoa bultzatzea, herritarren partaidetza erraztea, eta pentsamendu kritikoa sustatzea.

Donostia euskal hiriak erreleboa jaso arte, Pilsen hiri txekiarrak aukera ezin hobea eskaintzen du Europako Kultura Hiriburu batek eskaintzen duen gauzarik onena aurkitzeko. Kultura, historia, berrikuntza, energia, eta munduko garagardorik onenetako batzuk. Gainera, hiriburutik, Pragatik, 80 km besterik ez dago haraino.

Egia da, 16 ordu bidaian autoan edo autobusean, ordu asko dira. Baina Euskadi eta Praga arteko lotura udatiarrari esker,  Txekiar Errepublika ia “etxeko ate ondoan” dago. Horrek euskaldunei aukera ona ematen die herrialde bikain hori ezagutzeko, 2015eko Europako Kultura Hiriburua ezagutzeko aitzakiarekin.

Zer eskaintzen digu herrialde honek? Czech Turisme –eko webguneak aurrerapen bikaina eskaintzen digu. Bada informazioa gaztelaniaz honi buruz  Pilsen, Europako Kultura Hiriburua.

———————————-

Hau da bigarren entrega idatzi duguna, Bilbo eta Praga arteko aireko zuzeneko konexioaren aurkezpena dela eta, eta herrialde horrek eskaintzen dituen aberastasun kultural, turistiko eta gastronomikoak direla eta.  Aurkezpen bikaina Markéta Lehecková-ren eskutik, CzechTourism –en zuzendaria baita Iberiar penintsularako, Blog on Brands taldeak lagunduta, Bilboko txoko batean antolatu zuen ekitaldi dibertigarri, desberdin eta magiaz betean. Izena #txokotxeko jarri diote.

 

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2