Itzultzailea: Leire Madariaga

Egia gure begien aurrean dugu, baina izkutatuta geratzen da, guk egia ikustea nahi ez dutenek egiten dituzten interferentzia eta distrazioengatik.

Gure web orrialdea jarraitu duzuenok, badakizue azken egunotan, logikoa denez, Gernikako Bonbardaketari atentzio asko jarri diogula. Orain, bere 75. urteurrenean ez da erreza efeméride honi buruz argitaratzen diren informazioak irakurtzea, bi arrazoirengatik: aurre egin behar diogulako bai faxistek egindako bihozgabekeriari edo eta bonbardaketaren autoreak izanikoak eta orain hauen oinorteko politikoek eta intelektualek kontatzen duten gezurrei. Azken hauek, Gernikako Bonbardaketaren garrantzia nazioarteko antifrankisten propaganda moduan erabili zutela sinestarazi nahi digute.

1937-tik gaur egun arte, Gernikan gertatutakoaren gezurrek posibilitate guztiak bete dituzte. “Lehendakari Aguirreren izenpean horda gorriek erre dute” kontatzetik, lehen urteen propaganda faxista baieztatu zuenak, “hildako gutxi izan dira, errepublikar propagandaren ikono bihurtzeko bonbardaketa izan da” kontatzera, “hondamendiaren errua Eusko Jaurlaritzarena da, suhiltzaile kuartela jarri ez izateagatik” esatetik. Gezur guzti hauek, behin eta berriz matxinatuengatik eta hauen oinorteko politikoengatik beraien komunikabideen bitartez errepikatuz, ikertzaile eta historiagile deitu izanak egiten diren batzuen sostengua lortu dute. Hauek era ez zientifiko batean, bonbardaketaren ondorioz izandako hildakoak zenbatu dituzte, Gernika ez zela hiri martir bat adierazten dituzten datuak emanez. Guzti honetaz, hitz egiten duen sarrera bat argitaratu genuen iraganean, beraz ez dugu errepikatuko.

Kazetaritzaren heroietako batez ere hitz egin dugu, honi esker baliotzat ematen den bertsioa zabaldu zen munduan zehar, faxismoaren gezurra nolabait geldituz. George L.Steer-i buruz hitz egiten ari gara, The Times eta The New York Times egunkarietan idatzitako artikuluekin eta geroago Gerra garaiko Euskadi bati buruzko liburuarekin, munduari gertatutakoa kontatu zion, kazetari honi buruz askotan aritu izan gara.

Onartu behar dugu, orain dela gutxi arte ez genuela Noel Monks-i buruz jakin, Gernikako bonbardaketaren lekuko izan zen Daily Express-eko kazetaria. Honi buruz hitz egiten digu Luis de Guezalak apirilak 21ean DEIA egunkarian argitaratutako artikulu batean, honekin batera abiazio faxistaren jarrera, bonbardaketaren ondorioak eta hildakoen zenbakia adierazi zigun:

“Belztutako hirira bueltatu nintzen egunsentian. Sua itzalita zegoen, baina hondakinak pixkanaka erretzen ari ziren. 800 hildako baino gehiago ikusi nituen. Honetaz gain, veste 300 hildako ezin zirenak hildako gorputzat eman, eskuak, besoak, buruak eta giza zatiak bakarrik zirelako. Gorpu askok hegazkinetako metrailadoreak egindako bala zauriak zituzten.”

Luis Guezalaren artikuluak oso baliagarria da eta irakurri ostean, kazetari australiarra euskaldunen lagunen taldean sartzea erabaki dugu, era argian Gernikan gertatutako adierazteagaik. Asko hunkitzen digun zerbait dago bere textuetan. Abisinako Gerran, bi bandoen ikuspuntuetatik Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerran egon ostean, ondorengoa idazten du Gernikako bonbardaketari buruz:

“Ikuskizun beldurgarri hura gogoratzen dudan bakoitzean sentitzen dudan gorrotoa ahazteko gai naizela uste dut, gerra modernoaren basakeri nagusiena, Baina momnetu honetan gorrotoa baino ez dut. Gizoank, emakumeak eta umeak hiltzen zituzten soldaduak ditut gorroto. Mandatuak ematen zituzten buruzagiak ditut gorroto. Gertatutakoa ukatzen edo era ez errealean kontatzen zuten propagandistak ditut gorroto. Baina batez ere gerra dut gorroto, guzti honen eragilea den instituzioa.”

Injustizi hau gogorarazten laguntzen gaituzten esaldi gehiago. Kasu honetan, Still de Hamesley britaniar merkataritza-ontziaren kapitainak, Noel Monks-i, Daily Express egunkariko australiar katolikoari, euskaldunei gertatzen ari zitzaien egoeraren deskribapena:

“Gerra honi buruz badago zerbait ilea lazten didanak. Munduan zehar euskaldun hauek baino jende atseginagorik, langileagorik, erlijiosoagorik eta bere herrialdea hainbat maitatzen duen veste jende talderik aurkitzeko gai izango zinateke? Eta aita santuaren bedeinkazioarekin akabatuta izaten ari dira. Gizatasunagatik dardarka ari naiz.”

Gernikan gertatutakoari buruz argitaratutako artikuluak irakurri nahi badituzue, bi aukera dituzue:

  • Daily Express-eko artxibategitik deskargatu ahal duzue, 5 liberako kostuarekin. Hemen sartu, “Simple keyword search” jartzen duen lekuan “Guernica” jarri eta “search”-en klik egin. Ez ahaztu emaitzan dataren arabera antolatzen, erosoago izan dadin.
  • Hemen Sabino Arana Fundazioko Hermes aldizkariko 41.zenbakia lortu (54-77 orrialdeak), honetan testigantza guztia argitaratu da, Joseba Aguirrek itzulia, Lehendakari Aguirreren semeak.

Irakur ezazue artikulu hau eta zabal ezazue egia. Gernikako eta nola ez gerra guztietako biktimek merezi dute.

 

Deia 21/4/2012 – Euskadi

Noel Monks: odio a la guerra y amor a la verdad

Noel Monks, a diferencia de Steer, sí sobrevivió a la II Guerra Mundial; en la foto (en la esquina superior derecha) puede vérsele en abril de 1945, en las cercanías del río Elba. (Sabino Arana Fundazioa)

Ahora que conmemoramos el 75 aniversario del bombardeo de Gernika, desde la Biblioteca de Sabino Arana Fundazioa recordamos uno de sus libros, publicado en 1940, que con el título de Nothing but Danger-Nada más que Peligro, recopila las crónicas de diez corresponsales británicos en la Guerra Civil. Uno de ellos, el que nos interesa para este artículo, fue Noel Monks, uno de los tres corresponsales británicos, junto a Steer y Holme, que estuvieron en Bizkaia en aquellos trágicos días de 1937. Menos conocido y reconocido entre nosotros que su colega George L. Steer, famoso con toda justicia por sus crónicas recopiladas en su libro El Árbol de Gernika, y a quien todos los vascos creo que debemos gratitud por su denuncia valiente y profesional de las atrocidades que los sublevados cometieron al invadir nuestro territorio.

(

Descargar (PDF, Desconocido)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2