Jaialdira joateko suertea baldin baduzue eta gainera bidaia proposamen hauetakoren batekin egiten baduzue: ez ahaztu agentziari jakinaraztea haiengana About Basque Country-ren bidez iritsi zaretela. Eta ez ahaztu guri mezu bat bidaltzea abisatuz. Horrekin orrialde hau mantentzen laguntzen ari zarete.
Boiseko Jaialdia gure Herrialdetik kanpo egiten den euskal agerraldi kultural handienetakoa da. Euskal kulturaren nazioarteko jaialdi hau bost urtero egiten da Boisen, eta 2015eko edizio hau uztailaren 28tik abuztuaren 2ra egingo da. Ekitaldi honetan, aurreko ekitaldietan bezala Estatu batuetako euskal komunitatearen parte esanguratsu bat bilduko da. Baina ez ditu ekitaldi honek Iparramerikako euskaldunak bakarrik erakartzen, munduko parte horretako euskal kulturaren zaleak alegia. Hego Amerikako eta Euskadiko gero eta euskaldun gehiago lotzen zaizkio euskal espiritua darion ospakizun honi.
Ekitaldi honetaz gozatu nahi balu inork, nahi dugu gure irakurleek jakin dezaten euskal diaspora ondo ezagutzen duten hiru euskaldun hauek prestatutako bidaia aukerak zeintzuk diren: Iña Martinez, Centro Vasco de Chino-koa (Los Angeles), Karlos Agirre, San Nicolás-eko Euskal Etxeako kidea (Argentina) eta Julian Iantzi, Kalifornian jaioa eta ETBrako AEBko euskaldunei buruzko dokumental sail baten egilea.
Talde profesional eskarmentudun honek “bere soinean” ezagutu du diaspora zer den. Horregatik, gaude, lau bidaia aukerak, Itsaslur Bidaiak dela medio, onak direla Boiseko Jaialdi zirraragarria zuzenean bizi nahi dutenentzat. Lau bidaia horiek lau aukera eskaintzen dituzte, non Euskal Jai hau ardatz nagusia den. Horietako bik, gainera, Julian bera izango dute espedizio buru.
Gure oparia
Gainera, About Basque Countrytik, lagundu egin nahi dugu, Itsaslur Bidaiak-en aukera hauetakoren batekin joango direnek guztia jakin dezaten, edo ia guztia, Boise eta Idaho-ko euskaldunen historiari buruz.
Horretarako, haiekin hitz egitean edo Itsaslur Bidaiak bidaia-erreserbako “iruzkinen” atalean aipatzen dutenek bidaia About Basque Country-ren bidez ezagutu dutela eta mezu bat idatzita jakinarazten badigute, liburu bat eskuratuko diegu (inprimatua) Mark eta John Bieter Garmedia-k idatzia: Un legado que perdura. La historia de los vascos en Idaho. Bere garaian azaldu genuenez, liburu hau doan eskura daiteke PDF formatuan, baina guk baditugu ale batzuk eskuragai inprimaturik, eta horiexek erabiliko ditugu promozio honetan (liburuak agortu arte).
Liburu hori bizi-bizia da lehen orrialdetik, eta bertan esaten zaigu sekretua, zergatik mendebalde urrunean bizi diren hirugarren eta laugarren belaunaldiko euskaldunak, oraindik ere euskaldun sentitzen diren. Liburu honetan kontatzen zaigunak balio digu munduko edozein zokotakoa ulertzeko, non euskaldun talde batek lortu duen bere zuztarrei eustea edo bere zuztarrak berriz aurkitzea.
Hori izango da gure ekarpena, bidaia berebiziko horren prestaketan, About Basque Country-ren proposamenaren bitartez egitea erabakitzen dutenentzat.
Bidaiak
Itsaslur Bidaiak-ek proposatzen dizkigun lau bidaia aukerak hauek dira:
BOISE – 8 egun
2014/7/28tik 2014/8/4ra – Prezioak 2.340€-tik aurrera
Boise-Idaho-ko Jaialdia Euskal kulturako munduko ospakizunik handiena da. Lehen aldiz 1987an egin zen, asteburuko ekitaldi gisa, euskal kulturako publikoarentzat. Jaialdi ’87k 30.000 bisitari inguru erakarri zuen ekitaldiaz gozatzera. Jaialdia hain izan zen jendetsua, ezen Cecil Andrus gobernadoreak bertako euskal komunitateari eskatu baitzion laguntza Idahoren mendeurrena ospatzeko 1990ean.
Boiseko Jaialdia bost urtero ospatzen da, uztaileko azken asteburuan, eta bat etortzen da Boiseko Euskal komunitateak bere zaindariaren eguna, Loiolako Inazioren eguna, ospatzearekin. Egun batzuetan Euskal Diasporaren hiriburu bihurtzen da Boise, eta Euskal Herritik hainbat lagun iristen da. Giroa berebizikoa izan ohi da eta hitzordu hori euskal kulturaren ospakizun izan ohi da, tartean musika, dantzak, kontzertuak eta dibertsiorako gogo bizia.
Argibide gehiago Erreserba
————————
NEW YORK eta BOISE – 10 egun
2015/7/26tik 2015/8/4ra – Prezioak 2.820€-tik aurrera
Estatu batuetako ekialdeko kostaldean euskaldunek egin zituzten lehen asentamenduen ondoren etorri ziren trenbide transkontinentala eraikitzea eta azken lotunea Utah-n 1869an.
1897 eta 1902 bitartean, euskal abizeneko 636 pertsona sartu ziren herrialdera New York-eko immigrazio bulegoen bitartez. % 86 gizonezkoak ziren eta % 77 ezkongaiak. Oso litekeena da, beste euskaldun asko ere sartzea, erroldan jarri ez zituztenak, abizenak hain begi-bistakoak ez zirelako. Valentin Aguirre izan zen aitzindarietako bat New York-eko hirira iristen. Bizkaitik iritsi zen 1895ean. Berak eta emazteak, Benita Orbe-k, zortzi seme-alaba izan zituzten eta euskal ostatua jarri zuten, ezagutua Hotel Santa Lucia eta Restaurante Jai-Alai izenekin.
Jatorrizko Euskal komunitateak zuztarrak egin zituen Brooklyn-eko zubiaren oinetan, Cherry Street eta Water Street kaleen moiletan. Jaki-denda eta jatetxe euskaldunak zeuden, ardo enpresak eta garagardo banaketa.
Boise-Idaho-ko Jaialdia euskal kulturaren munduko ospakizunik handiena da. Lehen aldiz ospatu zen 1987an, asteburuko ekitaldi gisa, euskal kulturako publikoarentzat.
Jaialdi ’87k 30.000 bisitari inguru erakarri zuen ekitaldiaz gozatzera. Jaialdia hain izan zen jendetsua, ezen Cecil Andrus gobernadoreak bertako euskal komunitateari eskatu baitzion laguntza Idahoren mendeurrena ospatzeko 1990ean.
Boiseko Jaialdia bost urtero ospatzen da, uztaileko azken asteburuan, eta bat etortzen da Boiseko Euskal komunitateak bere zaindariaren eguna, Loiolako Inazioren eguna, ospatzearekin. Egun batzuetan Euskal Diasporaren hiriburu bihurtzen da Boise, eta Euskal Herritik hainbat lagun iristen da. Giroa berebizikoa izan ohi da eta hitzordu hori euskal kulturaren ospakizun izan ohi da, tartean musika, dantzak, kontzertuak eta dibertsiorako gogo bizia.
Argibide gehiago Erreserba
————————
ARTZAINAK, KALIFORNIATIK IDAHO-RA – 12 egun
(Julian Iantzi-ren eskutik)
2015/7/24tik 2015/8/4ra – Prezioak 3.080€-tik aurrera
Joan den urtean, Julianek bidaia batean parte hartu zuen Kaliforniara 41 euskal artzainekin (nafarrak eta Iparraldekoak) eta haien senitartekoekin. Haren arreba Laura Igantzi izan zen antolatzaileetako bat eta esperientzia berebiziko bat bizi izan zuten. ETB1erako 2 dokumental grabatu ziren eta audientzia handia lortu zuten. Egiaz bidaia atsegina izan zen, berezia, bakarra, emozioz betea, oroitzapenez betea,… gure artzainek negar egin zuten, barre, hunkitu ziren, kirioak airean izan zituzten… berriz bizi izan zuten lehen bizitakoa, izan ere umeak zirela sartu ziren abentura hartan: beren lantokiak bisitatu zituzten, beren Euskal Etxeak, beren senideekin elkartu ziren… eta mintzatu ziren, barre egin zuten, negar eta gozatu zuten mahai baten inguruan… azken batean, gozatu zuten gogotik!!
Aurkezten dizkizuegun bidaietan gauza bera egin nahi dugu, baina artzain bizkaitarrekin eta Boiseko jaialdira joanez. Estatu honetara, Idaho-ra joan ziren artzainak herrialde horretakoak dira gehienbat eta aukera hori eman nahi diegu. Nahi dugu itzul daitezen beren lantokietara, bisita ditzaten Euskal Etxeak, bil daitezen beren senitarteko eta lagunekin,… eta goza dezaten Euskal Jai berebiziko horrekin. Hau da, berriz egin nahi dugu bidaia berezia, hunkigarria, bakarra,… barrua mugituko dien bidaia!
Boiseko Jaialdia euskal kulturaren munduko ospakizunik handiena da. Lehen aldiz ospatu zen Idahoko Estatuko Penitenciaría-n, euskal kulturako publikoarentzat, asteburu batean. Jaialdi ’87k 30.000 bisitari inguru erakarri zuen ekitaldiaz gozatzera. Egun batzuetan Euskal Diasporaren hiriburu bihurtzen da Boise, eta Euskal Herritik hainbat lagun iristen da. Giroa berebizikoa izan ohi da eta hitzordu hori euskal kulturaren ospakizun izan ohi da, tartean musika, dantzak, kontzertuak eta dibertsiorako gogo bizia.
Argibide gehiago Erreserba
————————
IDAHO, UTAH, NATURA BIZIA – 12 egun
(Julian Iantzi-ren eskutik)
2015/7/29tik 2015/8/9ra – Prezioak 3.390€-tik aurrera
Utah-n, Idaho, Nevada, Kalifornia, Wyoming eta Montana-n bezala, “artzain” hitza “euskaldun” hitzaren sinonimo izan zen. Utah-ko biztanlerik gehienak euskal jatorrikoak dira, baina jadanik ez dira artzaintzatik bizi. Baina batzuk Utah-ko rantxoetan artzain lanean ziharduten bitartean, gehienak kobreko meatzera eta beste industria batzuetara joan ziren lanera.
Utah-ra eta mendebaldeko beste estatu batzuetara bide egin zuten euskal immigranteentzat, tokiko euskal kulturaren zutabetako bat Vasco hotela zen. Egoitza horiek izan ziren Salt Lake City, Ogden, Bingham Canyon eta Park City-n. Las Vegas-eko El Centro Vasco Lagun Onak 1980. urtean sortu zen eta 1983. urtean irabazi asmorik gabeko erakunde izatera pasa zen. Jatorrian, taldearen muina, Jai Alaiko jokalari ohiek eratzen zuten, Las Vegas-era joanak baitziren MGM Hotel zaharrean jokatzeko, eta bertako beste euskaldun gutxi batzuek.
Munduko zazpi mirarietako bat izanik, Coloradoko Kainoi Handia mendeetan Colorado Ibaiak zulatutako sakon malkartsua da. Lurraren historiako 2000 milioi urteko historia gizakiaren bistan agertu da hango haitz formazioetan. Formazio horietan metatu ziren sedimentuak, eta beranduago, plaka tektonikoen talkak itsas mailatik ia 3000 metro gora altxatu zuen.
Kainoi Handiaren sakonean doan Colorado Ibaia nabarmen lagundu zuen hura formatzen, higatu egin baitzuen milaka urtez hainbat sedimentu geruza, Coloradoko Kainoi Handia eratuz, gaur ezagutzen dugun bezala.
Argibide gehiago Erreserba
————————
Garrantzizkoa: Prezioak eta ibilbideak gutxi gorabeherakoak dira. Konfirmatu bidaia agentziarekin prezioak eta behin betiko ibilbidea.
Itsaslur Bidaiak
C/Sangüesa 31 Bajo – Zangoza K. 31 Behea
31005 Pamplona-Iruñea
Tel.: (+34) 948 150361
Faxa: (+34) 948 150275
[email protected]