Itzultzailea: Leire Madariaga
Guri, Aita Pasionistei buruz hitz egitea eta sentimendu ezberdinez blai ez egitea ezinezkoa zaigu: Gure herrialdetik, gure euskal komunitatetik ehun urte baino gehiagoz, egoera txarrenetan hainbat “on” egin izan zuten energiaz beteriko pertsona onak eskeini izanak harrotasunez betetzen gaitu; lan erraldoi, homeriko eta antzemate amaitezinak merezi dituen lan hori, batzutan «zirtzilkeriaren» izpiengatik itsu geratzen den eta pertsona on askok egiten duten lana, eta hauek bihotzean duten aberastasunatik ezjakin bizi den gizartean deseginda edo desagertuta geratzen dela ikusteak pena handia ematen digu; frankismoagatik jarraituak ziren guztiei laguntzeko zuten konpromesua dela eta gaztetatik sentitu dugu hauenganako mirespena; eta era berean lotsa sentitzen dugu, orain dela gutxira arte ez dugulako ezagutu Amazonian hauek egindako lan bikaina.
Azken finean, Pasiotarrei, hauen giza konpromesua eta lanagatik dugun mirespenetik jaiotako «pasio» ikuspegitik hitz egi dezakegu. Salesianoetan hezitako barakaldarrak gara, eta honek, harrotasunez diogu, Giza Justiziarekiko konpromesua eta ahularen babesean oinarritutako misio lana era berezian baloratzera garamatza.
Miguel Irizar C.P. pertsonaren heriotzaren lehen urteurrenean idatzi genuen artikulu hau. Kontzilio Vaticano II.ean jaiotako «Jesus Nazaretekoaren Eleiza»-rekin konprometitutako pasiotar eta euskaldun bikaina. 1972 eta 1989 urteen artean Yurimaguaseko Bikariatoko apezpiku izatera heldu zen, perutar Amazoniaren bihotzean kokatuta, geroago, Callaoko apezpiku izendatua, Peruko bihotz administrazioan. Deustuko (Bilbo) San Felicisimon erretiratu zen eta 2018ko abuztuaren 19an hil zen, bere oihana, eliztar eta kideak samintasunez oroituz.
Efemeride triste hau «aitzaki» bezala erabiliz artikulu hau idazten dugu, gure gizartearen historiaren zati garrantzitsu eta loriatzu hau euskal gizartearen memorian mantentzeko gure aportazio txikia egiteko helburuarekin.
Gure blogean askotan hitz egin dugu artzain, baleontzi, erbesteratuak, gudari…gaiei buruz. Errespetuz eta harrotasunez hitz egin dugu, gure herri txiki hau Historiaren protagonista bihurtu izan zuten pertsona bikain, ezagun edo ezezagun hauei buruz. Gure Aberriaren alde «hoberen» honetan, misiolari askok bizitza eman zuten, eta batzuek galdu ere egin zuten ezer ez zuten horiei laguntzeko asmoarekin. Euskal misiolariei buruz ere askotan hitz egin dugu, baina beti dugu nahikoa hitz egin ez dugunaren sentsazioa. Sentsazio hau handitu egiten da Pasiolarietan pentsatzen badugu.
Emilio Lissón, Chachapoyaseko Apezpikua buru den argazki honetako, Monsen alboan agertzen diren 12 gazte hauek begiratzean, egingo zuten lan bikainaz gain, beraien etorkizunaren errealitateaz kontsiente ziren galdetzen gara.
Euskal gazte hauek «basatiak bihurtzeko» misioa zutela uste zuten, hau da, «arimak babestea». Baina arin konturatu ziren haien misioa beste bat zela; gizarte justuagoa sortzen laguntzea, non ohianeko pertsona umil horiek osasun eta hezkuntza zerbitzuak, etxeak, giza eskubideak….izango zuten. Azken finean, gizarte bezala antzemanak eta errespetatuak izatea. Heldu ziren momentutik ulertu eta egin zuten, lan honetarako 50 urte geroago izan zen bultzada eta babesa, Kontzilio Vaticano II, non aktibuki parte hartu zuten.
Ez ziren «arrainak oparitzekoak», «arrantzan irakastekoak» baino. Hare gehiago, haiek ikasi behar izan zuten besteei irakasteko. Teilak eta ladreiluak egiten, errepideak, itsasontziak, eraikinak, tailerrak, eskolak… eraikitzen. Inprentak, telebistak, irratiak…sortu zituzten. Haien energia, eta emaitzetan ikusten den bezala asko izan zen, misio garrantzitsu batetan zentratu zen: jende horien bizimodua hobetzen, pertsona eta komunitate bezala autonomia eta baliabideak emanez.
Honek ez du esan nahi haien misiolari rola atzean utzi zutenik. Hauek zuten Fedea zabaltzen jarraitu zuten. Adibide, konpromesu, sakrifizio eta errespetutik. Nazareteko Jesusen jarraitzaile ziren 12 apostolu hauen eta hauek hasitako bidea hartu, jarraitu eta hobetu izan dutenen Fedea, euskal lurraldean errotu den atsotitza jarraitzen dutenarenak dira; «Jainkoari erreguz, beharrari mailuz»
Gainera, ez ziren ezinbesteko bihurtzeko helburuarekin joan. Hauen misio edo helburu, ez zen buruzagi izatea, kolaboratzaile baizik. Hauen helburu garrantzitsuenetako bat, haien burua kudeatzeko gai izango zen gizartea sortzeko pertsonak heztea zen. Gaur egun, euskal pasiotar komunitate hau murrizten doa perutar Amazonian. Arrazoiak argi daude: XXI. mendeko euskal gizartea, ez da orain dela 100 urte, edota 50 urte bezalakoa. Gainera, ez dago Fedearekiko konpromesu bera, edota gazte kopuru bera. Baina pasiotarren murrizte hau ez da porrotarekin lotu behar. Zergatik? Urte guzti hauetako lanari esker, lurralde horietako biztanlea dagoeneko lema hartu ahal duelako.
Hori bai, ziur gaude Pasiotar Komunitatea bertan jarraituko duela, misiolari konpromesua mantenduz eta lanean.
Eszenario berri hoentan, euskal gizartearen rola beste bat izango da: garapen proiektuak bultzatuko dituen beharrezko baliabideak emanez laguntzea. Mundu justu eta berdintasun bat eraikitzeko aktiboki eta era konprometituan kolaboratuz.
Azken finean, gaur blog honetan biltzen duguna, 100 urte baino gehiagotan Peruren iparraldeko ohianean gertatutako benetako euskal historiaren azalpen biografikoa da, Yurimaguareko Bikariatotik eginiko lana, egoitza Amazoniar Altuko probintziaren hiriburuan duena.
Gaur, gure erreflexioarekin batera, euskal Pasiotar hauen lan erraldoiaren handitasuna ikusten lagunduko gaituen alde garrantzitsu batzuk partekatu nahi ditugu.
-
- Lehenengo, Oscar Álvarez Gilaren artkulu bat, EHUko historiatzailea, euskal misiolarien lana gehien eta hoberen ikertu duen pertsona.
- 2015ean, Arantzazu Euzko Etxea Hermandadean editatutako Miguel Irizar monsinorearen liburua, «100 AÑOS DE PRESENCIA PASIONISTA EN EL PERÚ», jartzen dizuegu eskuragarri. Honetan, gertatutakoa kontatuz gain, mende luze honetan txiroen artean eginiko lan bikainaren handitasun ulertzen lagunduko digun dokumentazioa biltzen du.
- Epopeia honetara hurbiltzen gaituen balore historiko handiko hiru bideo partekatuko ditugu.
Baina garrantzitsua da adieraztea, balore neurtezineko dokumentazio hau biltzeko eta mantentzeko gai izan diren pertsonei esker egin dezakegula. Berriz ere, Limako Arantzazu Euzko Etxea Hermandadeko kideak aipatu behar ditugu. 1612tik, munduko alde hartako «euskal nazioaren kideak» biltzen ditu. Berriz ere, eta dagoeneko askotan egin izan dugu, hau sortutako konpromesua jarraituz, munduko alde hartako euskaldunen legatua ere babestu dutelako. 2013an, hauek izan ziren, lehen euskal Pasiotarren heldueraren 100.urteurrena gogoratzen zenean, euskal talde honi zuzendutako ekintza erlijiosoak, hedapena eta omenaldi akademikoak bultzatu zituztenak.
Peruko Pasiotarrak eta Irizar apezpiku bera, Peruko instituzio publiko eta komunikabideengatik isilduak eta «ahaztuak» ziren. Pasiotarrek, mende baten zehar herrialde honetako biztanleri behartsuengatik guztia eman zuten. Baliteke isiltasun horren nolabaiteko arrazoia izatea, pasiotar komunitateak ahulenengatik eginiko borroka eta konpromesuan.
Nagusikeria eta zuzengabekeri egoera hartan, Bazán-Aguilar familiak Hermandadearen ekintzak zuzendu zituen eta Irizar munsinoreari isiltasuna eta bakardadea apurtzera lagundu zioten. Hermandadea kokatuta dagoen leku guztietan zehar Mendeurrenaren oroipenerako ekintza akademikoak eta dibulgatzaileak eginez eta zabalduz lagundu zuten. Perun eginez gain, New York, Atlanta, San Francisco, Los Ángeles, Washington, Boston, Bilbo, Santiago de Compostela… Nazioarteko proiekzio horrek azkenean, Mendeurreneko ekintza horiek Perun bertan ondorio esanguratsuak izatea eragin zuen. Hori bai, batzuetan informazio guneak erosten ere, oroitzen denaren garrantzia dela eta txertatze publizitarioaren prezioaren arabera.
Hasieran aitortu genuen bezala, euskal Pasiotar horiekin zorretan gaudela aitortu behar dugu berriz ere. Leku gogorrenak justu egitera zihoazen misio horietan, eta gerratea ondorengo urte gogorrenetan, frankismoaren mounstroak indartsuago «jotzen» zuenean, diktaduraren jarraituek hauen atzaparretatik ihes egitera laguntzen zien. Zorretan gaude. Ezin izango dugu inoiz ordainketa egin, baina kitatu egin nahi dugu, heroi, martir eta batez ere pertsona onetan eta jarraitzen duten fedearen printziopio duinenen jarraitzaile egokienen konpromesua gogoratuz.
Gaur, abuztuak 19an, Miguel Irizarren heriotzaren lehen urtean, Arantzazu Amaren Hermandadeak eta Limako Arantzazu Euzko Etxeak, perutar Amazonian aztarna sakona utzi zuen euskal pasiotar honi zuzendutako omenaldi ekintzak egingo dituzte. Omenaldiak ekintza ezberdinak bilduko ditu; alde batetik ekintza akademiko bat Liman, eta gogoratze ekintza ezberdinak Amerikan zehar: New York, Atlanta, San Francisco, Los Ángeles, Washington, edo Boston.
Oscar Álvarez-Gilak, EHUko ikertzaile eta Historia doktoreak, momentu honetarako ikuspegi historiko bat eskeintzen digu artikulu honetan. Aurrerago adierazten dugun liburua (PDF bertsioan) berak eginiko aurkezpen testu bikaina du ere.
EUSKAL PASIOTARRAK: DEUSTUTIK AMERIKAKO AZKEN TXOKORARTE. EHUN URTEKO HISTORIAREN IKUSPEGI BATERATUA
Óscar Álvarez Gila Euskal Herriko Unibertsitatean Historia doktorea da, eta gaur egun, Amerikako Historia irakasle bezala lan egiten du. 2008-2009 kurtsoan, Oxford Unibertsitateko Ikasketa Europarren Zentruan Visiting Fellow izan zen. Bi urte beranduago, Nevada-Reno Unibertsitatean W. Douglass Distinguished Visiting Scholar. 2013-2014ean Elena Díaz-Verson Amos Eminent Scholar izan zen Amerikar-Latindar Ikasketetan, Columbus State University (Estatu Batuak). 2016-2017 kurtsoan zehar, azkenik, Estocolmoko Unibertsitatean ikerketa egonaldia egin du Magnus Mörner Memorial Professor bezala. Honen ikerketa batez ere XIX eta XX mendeen artean gertatutako nazioarteko migrazioetan zentratzen da, batez ere Euskal Herritik Frantziara, Argentinara, Uruguayra, Brasilera eta Kubara eginikoak. Lan honi esker, emigrazio eta erlijioaren, emigranteen komunitateen instituzionalizazioa eta baita kulturaren eta diasporako komunitateetako identitate sorreren arteko loturak ikertu ahal izan ditu. Gainera, migrazioari edota klima aldaketari eta oraintsu genetika eta historiaren arteko lotura bezalako gaiei buruzko proiektu eta diziplinarteko ikerketetan kolaboratu du ere.
Pasiotarrak Euskadin
XVIII.mendean Pablo Francisco Daneik (San Pablo de la Cruz) Italian sortua, ofizialki “Congregación de Clérigos Descalzos de la Santísima Cruz y Pasión de Nuestro Señor” izendatua, herritarren artean “Aita Pasiotarrak” bezala ezagutuak, 1870.hamarkadaren amaieran Iberiar Penintsulara bueltatzea erabaki zuten. Hasierako kudeaketa horiengatik kokatu zen Deustuko aldirietan, Bizkaian, lehen komentua. Denbora gutxitara, 1880ko uztailaren 2ko Errege-Mandatuaren bitartez gobernuko baimena jasoko zuen. Komentua jaio zen, gero santutegia eta beranduago San Felizisimo parrokia.
Lehen Gerra Karlistaren amaiera eta gero, erlijio mandatuak sekularizatzeko eta desamortizatzeko prozesua eman zenetik, hauek debekatuak izan ziren Espainiar lurraldean. Fraide eta monjeek klaustroak utzi behar izan zituzten eta kasu batzuetan apaiz normaletan bihurtu ziren, eta beste batzuetan, erbestera joan ziren komentuko bizitza mantentzeko nahian. Orduantxe izan zen, Kuba, Puerto Rico eta Filipinetako gobernatzaile kolonialek ikaratuta zera aldarrikatu zutenean: “erlijio-ordenik gabe, lurralde hauek galdu egingo dira”. Orduan, erlijio-mandatuak metropolian legez kanpo zeuden bitartean, kolonietan bizirik iraun zuten. Metropoli osoan? Ez, arau honek utzitako zirrikitu legal bati esker “itsasoz bestaldeko misioen eskolak” irekitzea erraztu zuen, era horretan, ozeanoaren beste aldera bialduko ziren fededunak prestatuko zituzten.
Lehen hamarkadetan, misio eskola hauek izateko hiru mandatu erlijioso onartu ziren. Hala ere 1853ko konkordatua eta gero, arau hau beste kongrezaio eta orden batzuetara zabaldu zen, eta modu honetan izan zen sekularizatutako fededunek eta deuseztatutako ordenek legera bueltatu ziren zirrikitu batengatik. Hurrengo hamarkadetan komentu berriak ireki zituzten, baina hauek ez ziren aurreko komentuak bezalakoak, “misio eskola” ederrak baizik.
Eta hementxe egiten dugu Aita Pasiotarrekin topo berriz ere. Araudiak ezarritakoa ezagutuz, lehen komentua, edo hobeto esanda, misio eskola non ireki erabakitzeko helburuarekin lehen espedizioa bidali zuten. Eta ez zuten ikusi euskal probintziak baino leku hobeagorik. Orduantxe europar testuinguruan Eleiza katolikoaren bokaziozko garautegi hoberenak bezala nabarmentzen ziren. “Euskaldun, fededun” atsotitz zahar hura, XIX.mendearen azken hamarkadan, ez zen gehiegikeri bat, errealitate bat baizik. 1950. urtean oraindik, Bilbao Athleticen delegazio baten bisita jaso zuenean, Pio XII Aita Santuak, Eleizarentzat hainbat bokazio sortzen zuen “Jainkoak bedeinkatutako” lurraldearen bisitariak jasotzeagatik sentitu zuen alaitasuna adierazi zien. Oraindik urte batzuk falta ziren euskaldunen jainkozaletasunak Vaticanoko II Elizbatzarraren eraginagatik izandako eraldatze sakona izateko eta 70. urteak eta gero euskal gizateak izandako sekularizazio prozesu azkarra gertatzeko.
Ameriketako hasiera
Modu honetan, 1887an pasiotarren hedapena espainiar Estatutan hain zabala zen, ordenaren arduradunek mugaketa propio bat sortzeko erabakia hartu zutela, “Sagrado Corazón de Jesúsen pasiotarren probintzia” izenarekin. Probintzia honetan, euskal lurraldean bildutako lehen pasiotarrek, misiolari bezala Amerikako herrialde ezberdinetan sortzen hasi ziren komentuak bildu ziren. Euskal bokazio berri asko hurbiltzen joan ziren probintzia honetako gune nagusia, komentu zaharrenean kokatu zen, Deustuko San Felicisimon. Hemendik, euskal pasiotarrek Latinoamerikatik urrun zeuden guneetan zeukaten presentzia kudeatuko zute mende baten zehar.
Hasiera, legeak zioen bezala Kuban hasiko zen, oraindik espainiar kolonia.“Itsasoz bestaldeko misiolari” bezala antzemate ofiziala jaso zuten, honek Amerikara mugitzeko espainiar gobernuaren laguntza ekonomiko eta materiala esan nahi zuen. Hau jaso eta gero, probintziako nagusia izan zen karibear irlara joan zena Santa Clara hirian lehen amerikar komentua irekitzeko.
Hala ere, hau ez zen Amerikako lehen pasiotar fundazioa. Aurretik Estatu Batuetan kokatuak zeuden eta gainera, hauek zuten presentzi indartsuari esker, ordena Latinoamerikatik zehar zabaldu ahal izan zuten, Mexikon (1856), Argentinan eta Txilen (1890) fundazioak izanik. Baina Antonio Artolak Deustuko pasiotarren ehunkadaren historian onartzen duen bezala, latindar eta anglosaxoien arteko pentsamoduaren ezberdintasunek hauen moldaketa zaildu zuten. Euskaldunek, lurralde horiekin izandako eta zuten loturagatik komentu horiek hobeto kudeatuko zuketela uste zen. Ez alferrik, garai hartan, Argentina edo Txile bezalako herrialdeetara zihoan euskal emigrazioa garatzen zegoen. Era honetan, bapatean, euskal pasiotarrak “bateratutako Kuba-Mexiko-Txile Komisariotza Handia” izendatutakoaren ardurapean ikusi zuten beraien burua, hiru herrialdekin eta hauen artean milaka kilometroko distantziarekin. 1891 urterako, lehen euskal pasiotarrak Txilera heldu ziren. Hemen, Viña del Marren nobiziotegi bat eta Ñuñoan, Santiago, hiriburuaren alboko herrian egoitza bat ireki zuten. Txiletar esperimentua baikorra izan zen Erromako buruentzat, 1893an Deustun bildutako pasiotarrek, Mexikoko, zehazki Tolucan kokatutako ordenaren etxe bakarraz arduratzeko agindua jaso zuten eta. Indarrak geografía zabalean zehar sakabanatu behar ziren. Pasiotar kongregazioaren ekintza ezaugarriena (Europan garatzen ari zena), misioak aldarrikatzea zen, eta momento honetan izan zen hiru herrialde hauetan egindako lehena. Dedikazio nagusi hau, komentuko kaperetan egiten zen atentzio publikoarekin tartekatzen zuten. Gainera, Mexiko eta Kuban, pasiotarrentzat ohikoa zen ekintzetatik guztiz ezberdina zen lan bat hasi zuten: “herriaren hezkuntza kristauan eragiteko” eskola katolikoak ireki zituzten, era honetan, hezkuntza sekularra indargabetuko zuten; eta 1904an Kaibarienen (Kuba) lehen parroquia lortu zuten.
Baina atsotitzak esaten duen bezala “soberan hartzen duenak, gaizik tinkatzen”. 1905 urterako, pasiotar ordenaren buruentzat, bateratutako komisariotzaren zabalera neurrigabea begibistakoa zen. Honek, behar bezalako ekintzak egitea ia ezinezko egiten zuen. Beraz, konponbide ezberdinak pentsatu eta gero, pasiotarrek Txilen zuten delegazioaren gunea murriztea erabaki zen. Momentu hartan, nahiz eta izen hori izan, Perun sortu berriko fundazioak ere biltzen zituen. Oraindik ez zekiten, baina azkenean herrialde hau izango zen euskal pasiotarren ekintza misiolariarekin lotura zuzena izaten jarraituko zuen herrialdea.
Pasiotarrak Petun eta Yurimaguareko prefektura apostolikoa
Izan ere, 1910 eta 1920 bitartean, Txilen eta Perun pasiotar presentzia, komentu berriak irekiz eta ekintza pastoralak areagotuz (Ebanjelioa zabaltzeko misioak, ariketa ispiritualak, eta bereziki, erakunde, kofradia eta debozio ezberdinen zabaltzea) sendotzen zen bitartean, Europan banaketaren germena sortzen zihoan. Hasiera batean nahiz eta pasiotar bokazioak bereziki Euskal Herritik lortu, espainiar lurraldean zabaltzen joan zen eta honen presentzia nagusitzen joan zen, probintzi berean gaztelar fededun asko izanik. Bokazioaren hazkuntzak, Europa eta Amerikako komentuen igoerak, eta ezberdintasun kulturalek, 1923an benetazko pasiotar probintzia banandu zuen. Deustun jatorria mantendu zuen “Sagrado Corazón” probintziak, euskal lurraldea bakarrik izango zuen. Eta Amerikaren kasuan, Txile gaztelar probintzi berriaren pean geratuko zen, euskal pasiotarrak Perura mugituz. Leakualdaketa arina izan zen: 1926rako aurretik Txilen zeuden euskal pasiotar guztiak Limara joanak ziren.
Hala ere, euskal pasiotar hauek 1910 urtetik Perun nola moldatzen zihoazen aztertzeko atzera egin behar dugu denboran. Chachapoyaseko perutar elizbarrutiko apezpikua, Erromarako bidaian, pasiotar kuria orokorrari, bere parrokia batzuentzat fededun batzuk eskatu zizkion eta ordenaren nagusiak Bilbora helarazi zion. Elkarrizketa batzuen ondorioz, 1913an, Sagrado Corazoneko lehen pasiotarrak Huallaga ibaiaren ertzean kokatutako Juanjuí, Tarapoto, Saposoa eta Moyobamba herrietara, San Martinen departamentua, heldu ziren. Hau da, “mendiko bekaina” bezala ezagutuan, Peruko eskualde amazonikoaren hasieran. Momentu hartan, erabili gabeko lurraldea, komunikabideetatik aldendua, euskal pasiotarren hauen jatorrian ezagutzen zuten klima eta giza ezaugarrietatik guztiz ezberdinak ziren ingurunean.
Hori dela eta, ez da zaila imajinatzea, hauen lehenengo urteak zailak izan zirela. Hain zailak, euskal pasiotarren nagusiak “ahal bezain pronto (…) Misioaren langileak leku hobeagoetara, Errepublika bereko kostara” mugitzearen beharraren uste osoan zeudela. Chachapoyaseko apezpiku zaharra, ordurako Limako artzapezpiku bihurturik, bere azken karta jokatu zuen: 1923ko kudeaketak eta gero, Egoitza Santauk perutar oihanean prefektura apostolikoa sortzen zuen, egoitza Yurimaguas (Loreto) herrian izanik eta Bilboko pasiotarri honen ardura emanda, dagoeneko kokatuta zeuden herrialde batengatik hurbil zegoen eskualdea. Prefektura apostolikoa elizbarruti baten hasiera zen, baina misio lurralde batean. Honen prefekto bezala Celestino Jaúregui bizkaitarra izendatu zen.
Prefekturaren lehen pausua, lurraldeko eliza-azpiegitura sortzea da. Kapera eta tenplu ezberdinak sortu ziren prefekturaren ibai bietan barrena, Huallaga eta Marañon, 1928 eta 1931 urteen bitartean Yurimaguaseko eliza nagusiaren eraikuntza nabarmenduz. Honen langileen artean gainera, gero eta euskaldun gehiago izanik: 1923an espainiar probintzietako pertsonek lan egiten bazuten pasiotar misioan, 1931 urterako ia guztiak euskaldunak ziren. Gainera, kontratu hasieratik giza sustapen lanak mantendu behar zutela sinatu zuten misiolariek. Urteak pasa ahala, prefektura berriko misiolariei eskakizun ezberdinak zituzten gutunak heltzen joan zitzaizkien, adibidez, “Apezpiku Jaun txit prestuak, Aitek nekazaritza oinarrizko eskola bertan kokatzea nahiko luke eta honetarako Peruko Gobernuaren babesa jasotzea”; edo antzekoak. Hezkuntzak, pasiotarren eginbeharrean protagonismo handia izan zuen. Juan Cruz Irizarren esanetan, “Amazonas Altuko eskola guztiak, misiolari eskolak izan ziren hasiera batean, eta gutxinaka eskola ofizial edo estataletan bihurtzen joan ziren”. Kontsultategi edo anbulategi ezberdinak eraiki zituzten gero, eta berrogeita hamarreko hamarkadatik euskal Misiolari Sekularrek hartu zuten hauen ardura. Biztanleria indigenari dagokionez (aguarunar eta huambisar indioak bereziki), sistema tradizionala jarraitu zen: misiolarien bidalketa.
“Eliza bat, egoitza edota ospitale bat baino premiazkoa, txalupa arin bat da niretzat”, aitortu zuen Celestino Jaúreguik Bizkaira eginiko bidaietako batean. Amazonaseko ibaiadarrak ziren, bide eta errepide gabeko eskualde baten komunikabide bakarrak. Euskal erantzuna arin batean heldu zen: 1920 hamarkadako Gasteizeko Misioen Idazkariak, euskal fededunen opariekin ordaindu zuen prefekturako lehen txalupa, eta honi “Begoñako Andre Maria” izena jarri zitzaion. Gero, nekazaritza guneak sortzen saiatu ziren prefekturaren ibaietan barrena kokatutako kaperen ondoan. Aldaketa urteak heldu ziren, eta misiolarien ekintzetan“ezjakintasunaren eta bertoko baloreen babesa”ri garrantzi gehiago eman zitzaien, Gregorio Olazar, Yurimaguaseko bigarren bikariaren ardura izanik.
Euskal pasiotar parrokiak perutar kostan
Yurimaguaseko prefekturak herrialdeko hiriburuan ordezkari bat izatearen beharrak 1926an Limako lehen pasiotar etxea irekitzea azaltzen du (beste gauza batzuen artean). Irekitze honen behin-behinekotasuna konpontzeko, Lissón atzapezpikuak Limako eta inguruko parrokien kudeaketa ematea lortzen dute: Lince, Santa Beatriz eta Chorrillos. Erromako autorizazio zuzena eta gero Bilboko pasiotarren onartzen dutela nabarmendu behar dugu, parrokiar ministerioa, ordenaren arauen kontrakoa bait zen. 1930ean, probintziako kuriak fundazio berriak onartzen ditu, baina dagoeneko misioaren prokuradiretza baino, probintziako ekimenetarako. Era honetan, euskal pasiotarrak kosta perutarrean agertzen hasten dira. 1935ean, Sullanako parrokia hartzen dute. Hemendik, Piura eta Tumbesetik Ebanjelioa zabaltzeko ibilbidea egiten dute. Baina nahiz eta 1952ean parrokia hau atzean utzi, ez zuten bertan egiten zituzten misioak utzi eta garai handia bizi izan zuten 1954 eta 1960 urteen artean
La prelatura nullius de Moyobamba
1913an pasiotarrek Chachapoyaseko elizbarrutiko parroki horien ardura hartu eta urteetan zehar jarraitu zuten, baina 1948an, hauek erabiltzen zituzten pasiolariak egindako eliza-jurisdikzio propio batean bildu zituzten. Sagrado Corazoneko probintzial zahar bat izendatzen da Moyobambako lehen artzain, Fulgencio Elorza gipuzkoarra. Arrazoi politikoengatik, ez dira prefektura edo bikariato apostoliko bihurtzen, Egoitza Santua eraikitako lurralde misiolarien lege propioaren irudia dena; honen ordez, irudi arraro bat aukeratu zen, “nullius prelatutza”, “inoren apezpikutza” bezala itzul dezakeguna: apezpiku kargua duen norbait jartzen den baina elizbarruti batena ere ez den lurraldea.
Prelatutzaren sorrera praktikan ez zuen euskal pasiotarren ekintzetan aldaketa handirik eragin, egoitza berriaren sorreragatik eta hauen artean apezpikua izateagatik lortutako autonomia (eta ospea) salbu. Apezpikuaren lehen urteetako helburua, Eleizaren hobekuntza izan zen bai gizakiari dagokionez eta baita materialari, orduantxe hamaika apaizen arduran izan ziren. Lehendabizi, fededunak erakartzen saiatu ziren, eta 1956. urtetik aurrera helburu hau lortzen zihoazen, eta apaiz sekular batzuk ere lortu nahi zituzten, eta 1958rako, hasieran izandakoen bikoitzak zituzten. Gero, beroko bokazioak lortzen joango ziren, 1962an oraindik ere hasiberri bezala zegoela. Elorza apezpikuak Moyobambarentzat lortutako bokazioen artean, euskal politika eta kulturako pertsonai garrantzitsu bat zegoela nabarmendu nahi dugu: Jon Andoni Irazusta, Errepublika garaian Euzko Alderdi Jeltzalearen Gorteetako diputatu izanikoa, geroago amerikar lurraldeetara erbesteratu zuenak, lehenengo Kolonbiara eta gero Argentinara. Bertan bi eleberri garrantzitsu idatzi zituen euskaraz: Bizitza garratza da y Joañixio, bi herrialdeetan berak izaniko esperientziak adierazten ditu. Zahartzaroan, Moyobambako apezpikuak apaiz bezala onartu zuen eta honen bizitzako azken urtean pasiotar apezpikuaren mandatupean lan egin zuen.
Pasiotarrak Kolonbian
Azkenik, euskal pasiotarrek Amerikan eginiko lana ikusi dugun bezala bereziki Perun izan zen, baina honen alboko herrialde batetan ere lan garrantzitsua egin izan dute, Kolonbian.
1926an heldu ziren Kolonbiara, Bogotako artzapezkikuaren eskariz, Liman lehen komentua ireki zuten urte berean. Era honetan kolonbiar hiriburuan kokatu ziren, batez ere misio herrikoietan zentratuz. Pasiotarrek Kolonbian urteak pasa ahala, “pasiotarrak gehien bat izaniko gune eta eskualdeak Boyacá, Cundinamarca, Caldas, Valle, Tolima, Huilla, Santander, Quindio, Risaralda eta Antioquia izan dira”, hau da, ia Andeetako arku osoa.
Denbora gutxira, Cundinamarcaco departamentuan parrokia batzuen ardura hartzen dute: “Magdalena Altuko misio” bezala izendatua, bere izenak eta kokapenagatik, “Prefektura Apostoliko izateko helburua” zuen. Baina 1936an, bide honen ezintasuna baieztatu zen eta Bogotako artzapezpikuarekin kontratu bat eginez gune hau atzean utziz gain, ordurako, Bilboko pasiotarrak errepublikako beste gune batzuetara hedatuak ziren: Santa Marta (1931), Bogota (1947), Medellín (1951).
Beste alde batetik, aurreko urtean, kokapenaren bilaketa prozesu luze bat eta gero, bertoko bokazioen lehen apaizgaitegia ireki zuten Bogotatik hurbil, amerikar pasiotarrak hezteko helburuarekin. Antzeko prozesua Perun ere egingo zen. Herrialde bien kasuan, zertxobait kostatu zen bokazioak erakartzea, baina heldu ziren. Momentu horretan izan zen euskal pasiotarrek bai Kolonbian, eta beranduago Perun zuten izatean atzerapausu bat hasi izan zuten momentua. Baina hau, beste historia bat da.
Balore historiko handia duten hiru bideo hauek, Pasiotarrek eginiko lanari buruzko hiru bertsio erakusten dizkigute 50 urte biltzen dituen kontakizun batean. 1963an, Victor Belaúnderen telebistaz eta irratiz emandako hitzalditik, 2013an Irizar Munsinoreari eginiko elkarrizketara. 60.urteetan pasiotar misiolariek grabatutako dokumentaletik pasatuz, non haien bizitza eta lana erakusten dizkiguten.
Víctor Belaúnde pasiotarrak Perura heldu zireneko 50 urteurrenean
Amazoniako misiolari Pasiotarren Dokumentala
(Narratzailearen ahotsa: Miguel Irizar munsinorea)
Miguel Irizar Munsinorearen elkarrizketa «El Puenten» 2013
Liburu hau Miguel Irizar munsinoreak idatzi zuen eta Arantzazu Amaren Hermandadeari eman zion honek zabal zezan. Blog honetatik interes handiz kolaboratzen dugun lana.
Liburua
100 AÑOS DE PRESENCIA PASIONISTA EN EL PERÚ
Laguntzaile:
Last Updated on Ots 27, 2021 by About Basque Country