Itzultzailea: Leire Madariaga

Ez. Ez dugu esan nahi Biarritz G7-aren batzarraren egoitza izateak, gure herrialdearen irudi ona sortuko duela. Zentzu horretan, gure ustetan abantailak baino, honek eragozpen gehiago ekarriko ditu, gune honetako biztanleriarentzat behintzat. Baina hau beste kontu bat da, guk beste historia bat kontatu nahi dugu.

AFP-ek (Agence France Press) argitaratzen dituen artikuluek nazioarteko oihartzuna dutela aipatu izan dugu hemen behin baino gehiagotan. Gure herrialdeari buruz hitz egiten dutenak biltzen joan gara eta nahiz eta askotan «astakeriak» aurkitu izan, frantziar agentzi ofizial honetatik jaso izan dugun tratua, EFE Agentziak eskeintzen diguna baino kalitate eta  «maitasun» gehiagorekin izan da.

Kasu honetan gustoko ditugun artikuluetako bat da. Eta zuzenak edo justuak izan nahi dugunez, ez dugunez txarto dagoenari buruz bakarrik hitz egin nahi, hau ere nabarmendu nahi dugu.

Honetan, irakurleek Euskal Herriari buruz ezagutu beharreko 5 gauzei buruz hitz egiten du, G7aren batzarra euskal kostako hiri batean ospatuko dela aprobetxatuz. Eta harritu egin gaitu. Gure herrialdea Pirinioen bi aldeetara zabaltzen dela adierazten du, bi Estaturengatik banandua eta zazpi lurraldek osatzen duela; antzinako kultura batetik datorrela; hizkuntza bakarra duela; Victor Hugo euskaldunen lagun ona aipatzen dute; milurteko presentzia nabarmentzen dute, gastronomia eta Irouléguyeko ardoak eta patxarana…

Hau da, artikulu honek duen luzeran, «20.000 km²-ko hiru milioi inguruko biztaneldun» gure nazio txikiari buruz gauza interesgarri eta postibo gehiago kontatzea zaila da.

Hitz gutxitan, asko gustatu zaigu.

Le Point – 2019/8/13 – Frantzia

G7 à Biarritz: cinq choses à savoir sur le Pays basque

Le Pays basque où le sommet du G7 pose ses valises, à Biarritz du 24 au 26 août, est un cas à part en Europe: un territoire à cheval sur deux pays, avec une langue ancestrale mais bien vivante et une identité culturelle toujours très marquée.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

G7 in Biarritz: five things to know about the Basque Country

The Basque Country, where the G7 summit is settling in Biarritz from 24 to 26 August, is a special case in Europe: a territory straddling two countries, with an ancestral language but still alive and a cultural identity still very marked .

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2