Itzultzailea: Leire Madariaga

Euskal Passaren existentziagatik zoriondu nahi dugu. Gure herrialdearen iparraldea, kontinental aldea eta honen baliabide turistikoak hobeto ezagutzen lagunduko digun «City Pass» bat. Txoko zoragarriak ezagutzeko leku bikaina. Guk erabiliko dugula zin egiten dugu, gure irakurleek dakiten bezala, Euskal Herriko alde honen sutsuak gara. Gure blogeko «Ikuspuntu» atala ikusiz konturatuko zarete honetaz.

Baina zoriontasun honekin batera, benetan arduratzen gaituen ikuspuntu bat adierazi nahi dugu. Errealitate ezberdinei buruz hitz egiteko «Euskal Herria» terminoa erabiltzea, eta gainera, azken finean benetan «Euskal Herri»-ko parte diren lekuei buruz hitz egiteko, ahultasun puntu batean jartzen gaitu.

Hau ez dugu kritika bezala adierazten. «Gauza» ez da erraza. Erraza balitz, dagoeneko irtenbide bat izango genuke, eta ez dugu. Guk egunero egin behar diogu aurre, banatuta dugun herrialde honi buruz hitz egiterakoan erabili behar ditugun izenak aukeratzeko arazoari. Asko kostatzen zaigu, eta hori presio politiko, administratibo edota mediatikoak jasotzen EZ dituen erakunde ofiziala garela.


 

2012an, Baionako Merkataritza-Ganberak eginiko publizitate-kanpaina bikainagatik, momentu hartan, eta oraindik ere gaur egun guretzat amesgaizto bat denari buruz idazten genuen. Gure herrialdeak duen errealitate administratiboen banaketaz ari gara. Euskaldun askorentzat onartezina izateaz gain, Zabalketa edota Turismoarentzat garrantzitsua da eta gure herrialdera hurbiltzen direnentzat nahasgarria izan liteke edota kanpoan dugun irudia ahuldu dezake.

Gure «amesgaizto» hau biltzen duen artikulu honetan kontatzen den bezala, egoera hau argi eta garbi ikusten da, Lurraldearen parte bakoitzak «Euskal Herria» terminoa propio bezala erabiltzen duelako.

Baina ez kasu honetan bakarrik. «Nafarroa» terminoarekin ere antzeko zerbait geratzen da. Espaniako Erreinua eta frantziar Errepublika banatzen duen muga dela eta banatuta dagoen euskal lurraldea bait da, eta askotan, bi alde horietako bat, penintsularra, benetako «Nafarroa» delaren ideia zabaltzen saiatzen da askotan.

Aitortu beharra dugu, arazo honetan gure burua ere kokatzen dugula, eta «Euskal Herria – Pays Basque – Basque Country» terminoa, gure herrialdearen alde kontinentalari buruz bakarrik hitz egiteko erabiltzen dela ikusten dugunean kirrinkatzen gaitu, kasu honetan bezala.

Eta hau «gure aldean» ere gertatzen da askotan. Euskal Telebista publikoan, euskaldun guztiak (lurralde guztietakoak) informatzeko borondatea duen komunikabideak «Euskal Herria» terminoa erabiltzen du askotan Euskal Komunitate Erkidegoari buruz hitz egiteko; edo «Nafarroa», Nafarroako Foru Erkidegoari buruz hitz egiten daudenean.

Eta ez gara sartuko onartezinak eta jarraiak diren gaietan…adibidez «hiru euskal hiriburuei» buruz hitz egitea. Guk beti egiten dugu «txiste» berdina, gure herrialdeak dituen sei/zazpietako zeini buruz ari diren galdetzen diegu. Egitan, gure herrialdea gaur egun den EAEra murriztea du helburu.

2015ean, Eusko Jaurlaritzarena den Turismo Euskal Agentziak eta Comité Départamental du Tourisme del Béarn-Pays Basqueko Tourisme 64-k, alde bientzako interesgarriak ziren merkatuetan zabalketa turistiko bateratu eta kolaboratzailea egiteko lehen hitzarmena sinatu zen.

Baina hitzarmen horretan euskal errealitatea osatu gabe egoteaz gain (hala ere lehen pausu garrantzitsua izan zen), gauzak oso astiro joango dira, eta honen adierazle da gure herrialdearen zati baterako baino ez den Euskal Herrirako City Pass hau. Edota «Euskal Herri» ezberdinak aurkezten dituzten turismo webgune ofizial hau edo hau ere dira honen adierazle. Hori bai, zertxobai hobetu dugu, hauetako bakoitzean, bestera joateko esteka aurki genezake eskinatxo batean.

Gehitu beharra dugu, ausartak izan behar gara, baina bereziki, azkarrak. 2012an esaten genuen bezala (eta denbora pasa da), euskaldunok ezin gara euskaldunei lepoa ematen bizi. Ez da errentagarra, zentzu batetan ere ez.


Come Viaggiare Informati – 2019/7/28 – Italia

Un City Pass per i Paesi Baschi

I Paesi Baschi lanciano il suo pass per la città: il Pass Euskal. Dà accesso a una quarantina di siti e visite (Cité de l’Océan a Biarritz, museo basco a Bayonne, grotte di Sare, castello di Mauléon …). Totalmente dematerializzato, consiste in un codice QR che può essere stampato o scaricato direttamente nell’app Euskal Pass.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2