Itzultzailea: Leire Madariaga
Eusko Jaurlaritzako Kanpoaldeko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak, gure komunitatearen profila sortzea helburutzat duen eta mundu osoan zehar dauden euskaldun edo euskal-ondorengoei zuzendutako inkesta bat jarri du martxan.
Profil hori egitea oso garrantzitsua da, gaur egungo gure euskal komunitateari moldatutako ekintza baliagarriak martxan jartzeko.
Euskaldun edo euskal-ondorengoa bazara, mesedez bete ezazu inkesta hau, minutu gutxi batzuk eramango dizkizu eta oso lagungarria izango da. Munduko edozein txokotatik egin daiteke, beraz euskaldunen bat, edo euskal-ondorengoren bat ezagutzen baduzu, inkesta hau helarazi iezaiozu.
Inkesta lau hizkuntzetan egin daiteke: euskara, ingelesa, frantzes eta gaztelera.
Hemen bete dezakezue ENARA 2019 inkesta
![El Vasco de la Carretilla (1935)](https://i0.wp.com/aboutbasquecountry.eus/wp-content/uploads/2019/06/el_vasco_de_la_carretilla_1935-blog.jpg?resize=696%2C411&ssl=1)
“Eskorgadun euskalduna“. Munduan zehar dauden euskaldunen eredu eta adibidea. Errotxapetik argentinako heroi ezagunen panteoira. Dokumentala
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country