Itzultzailea: Leire Madariaga

Corriere della Sera-ren Berrikuntza sektoreak “Berrikuntza Funtsa”-ri buruzko artikulu bat argitaratu du, Bizkaiko Foru Aldundiak gizarteak berrikuntza proiektuen finantzaketan parte hartzeko asmoarekin bultzatu duen proiektua da hau. Barbara Millucci kazetariak sinatutako artikulua eta bideoa.

Ez da honi buruz hitz egiten dugun lehen aldia. Hiru alditan bildu izan dugu dagoeneko, lehendabiziak BBC World-eko programa batean erreferentziatu zen, geroago irrati batetan eta telebistan azkenik, non Foru Aldundiko arduradunek proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten. Geroago thenextweb.com-ek egindako argitalpen digitala bildu izan genuen ere.

Informazio honek nabarmentzen duen aspektua hurrengoa da; gizarteak zerga-arintzearen truke, I+D proiektuen finantzaketan laguntzeko aukera ematen duen munduko lehen lurraldea da. Euskal diputazioek, sistema fiscal propioa dutelako eta hori dela eta haiek biltzen dituzten zergak eta sistema tributarioa antolatzeko aukera dutelako egin dezakete.

Zerga-arintzearen truke, I+D proiektuen finantzaketan laguntzeko aukera ematearn ideia hau erakargarri iruditzen ari da nazioarteko komunikabideentzat. Gainera, balio gehigarria du, zeren biztanleek etorkizunerako inbertsio produktiboak egiten ari dira, maileguak arpidetzen ari diren elkarrekiko gizartearen garantiaz babestua.

Kazetariak artikuluari jarritako izenburua harrigarria iruditu zaigu, eta egia esan finantzaketa plan honek etorkizunean izango duen eragina deskribatzen duenean, arrazoi osoa duela uste dugu guk. Azken finean, Bizkaiko biztanleen 100 milioi euro, proiektu berritzaileetara zuzentzeari buruz ari gara.

Argi dirudi sektore honetan garrantzitsuena ez dela handiena izatea, baizik eta kreatibo edota era honetako erabakiak hartzeko gaitasuna izatea. Kontzertu Ekonomikoaren ideaiaren babesaren garrantzia euskaldunen artean sakontzeko beharraren beste argumentu bat.

Proiektuari buruz eta Bizkaiaren deskribapen positiboa egiten den artikulua usten dizuegu. Honetan, Ivan Jimenez, bizkaia:talent-eko Managing Director-ek Berrikuntzan egindako Inbertsioa azaltzen duen eta Unai Rementeria, Bizkaiko Diputatu Orokorrak planaren ezaugarri eta helburu garrantzitsuenak azaltzen dituen bi bideo aurki genezake.

Corriere della Sera – 24/3/2017 – Italia

I nonni che aiutano i nipoti ad avviare una startup pagano meno tasse

La Biscaglia (Paesi Baschi) è la prima regione al mondo che permette a semplici investitori di concedere prestiti alle startup in cambio di un rimborso fiscale. «Questo sarà possibile perché le provincie della comunità autonoma dei Paesi Baschi riscuotono e gestiscono le proprie tasse»

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Corriere della Sera – 24/3/2017 – Italia

In Biscaglia, dove le startup parlano solo basco

La Biscaglia (Paesi Baschi) è la prima regione al mondo che permette a semplici investitori di concedere prestiti alle startup in cambio di un rimborso fiscale. In Biscaglia, dove le startup parlano solo basco.

(Jarraitzen du)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2