Itzultzailea: Leire Madariaga

Pasa den 2016ko uztailan, ekintza harrigarri bat gertatzen zen Bilbon: indiar jatorriko bi gazte ingelesen ezkontza. Shamik eta Toralen ezkontza.

Zeremoniak 4 egun iraun zuen eta Bilboko Guggenheim Museoan eta Loizaga Dorre Jauregian ospatu zen. Zeremonia honetara, Europa, EEBB, India, Kenia eta Arabiar Emirerrietatik zetozen  400 gonbidatu joan ziren, zeintzuk Meliá eta Domine hotelek duten 356 logela hartu zituztenak.

Ezkontza, eta euskal hiri honetan gertatzea, bertoko eta nazioarteko medioengatik bildu izan zen. Baina gainera, bisitari horiek, Euskal Herri edo Bilboko informaziorik ez dutenek, gure lurraldearekin lehen kontaktua izateko baliagarria izan da. Ezagutza horri laguntzeko asmotan, sustapen turistikoa antolatu zen bisitari horientzat, Deian argitaratu zen artikuluak dioen bezala:

“Bilboko aireportuan ezkontzako bisitarientzat stand berezi bat jarri da harrera moduan, hauei informazio eta helmuga mapak emango zaizkie. Bilbao Dendak erakundeak, liburuxken diseinuan parte hartu du, honetan, moda, bitxi, arte, ardo denda eta ileapaindegien helbideak agertzen dira. Gainera, Basquetourek, (Euskal Turismo Bulegoak) aisia, pintxo ibilbideak, Donostiarako, Errioxa eta bizkaiko lurralderako irteerak eskeintzen dituen gida zabala sortu du – bisitariek libre dituzten goizetan zehar egiteko.”

Guzti hau kontatzen dizuegu, ezkongaiek kontratatutako zerbitzuen artean, Anton Uriberi ezkontzako bideoa egitea eskatu ziotelako.

Bideo hau, otsailak 8tik eskuragarri dago (honen bertsio bat gutxienez) Youtubeko webgunean (eta Vimeon), sortzaile honek duen kanalean. Leku zoragarrietan gertatzen den “Cuento de Hadas” pelikularen trailerra agertzen da orrialde honetan, gure lekuak.

Gure blogean biltzen dugu, Euskal Herriaz maiteminduak dauden ingeles-indiar gazte hauek hartutako erabakiak izan duen proiekzioa ulertzen laguntzeko asmotan (Bilbon eman zuten ezkon-hitza). Era bikainean egina dago, oso interesgarria da eta kulturen nahastea oso harrigarria. Milaka urteko kultura hauen nahaste bikaina, mundo erdiko gonbidatuak biltzean eragiten den modernitate eta eklektizismoa.

Ezkonberriak, familia kideak eta gonbidatuak Euskaldunen Herrira bueltatzea espero dugu.

Toral eta Shamiken Bilboko ezkontza indiarra, Anton Uriben eskutik, Ezkontza Indiarra

 

anuncio-productos-basque-728x85-2