Imanol Mujika-k Vimeo –ko bere kontuan partekatu du time-lapse benetan bikaina. Edertasun berebizikoa du. Hain da eder, ezen gure irakurle guztiekin partekatzea erabaki baitugu, Bizkaiko Golkoko irudi aparta hauekin goza dezazuen. Oraingoan ez dugu “aitzakia” bat behar, nazioarteko hedabideren batean azaldu dela alegia, albiste hori gurean jasotzeko. Gure irakurleek bideoa ikusten dutenean, ulertuko dute.

3:12 minutu, bideo hauen atzean dagoen lan guztia ulertu ahal izateko, hona hemen egilearen beraren azalpena.

Lanean ia bederatzi hilabete eman ostean, Time lapse bat egiteko, udan argazkiak ateratzen hasi nintzenetik,  40.000 fotografia inguru prozesatu (140 plano)eta hautaketa txiki bat egin ostean, azkenean eman diezazueket lan honen guztiaren aurrerapen bat.
Goiz-esnatze asko izan dira, arratsaldeak ilunabarrei begira, gauak izarrei begira, ekaitzak, hotza, beroa, euria, baina azkenean emaitzaren zati bat ikusten hasten zarenean, ontzat ematen duzu hartan pasatako denbora guztia.
Zuen gustukoa izango ahal da!!!!
Lokalizaziorik gehienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldekoak dira. Bermeo, Getaria, Mundaka, Bakio, Azkorri,  Jata mendia, Barrika, Gaztelugatxe eta Matxitxako.

Gu berba barik  utzi gaitu. Egiaz, ez ezazue gal, hiru minutu loriatsu dira eta. Sarrera hau ilustratzen duen fotograma aukeratzea ere kosta egin zaigu, ez irudi estatikoak berebizikoak ez direlako. Izan ere, ezinezkoa baita jasotzea, fotografia segida hauek mugimendu bihurturik lortu duen edertasun guztia.

Imanol Mujika. Zorionak lan bikain honengatik.

Hemen duzu bideoa eta erreferentzia bat, argazkilari berebiziko honen lan bikainaren adibide batzuk dituela.

Summer time 2015 – Imanol Mujika

Summer time 2015 (FINAL EDITION) from Imanol Mujika on Vimeo.

Web de presentación del fotógrafo Imanol Mujika

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2