Itzultzailea: Leire Madariaga
Gaur otsailak 13, Irratiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta abisu eta oroigarria bat izango balitz bezala, Nazioni e Regioni italiar aldizkariko abenduko edizioan, Leyre Arrieta Alberdik, Francoren diktaduraren garaian, erbestean Eusko Jaurlaritzaren informazio eta hedapen organo bezala erabilitako Euzkadi Irratiko igorgailuaren historiari buruzko bi libururen autoreak idatziriko artikuluarekin egin dugu topo.
Orain dela urte bat,ย 1946an Erbesteko Eusko Jaurlaritzagatik Parisen sortutako Euzkadiko Prentsa Bulegoak eginiko lan zitalari buruz hitz egiten zuen informazioa biltzen genuen. Urte horretan, Bigarren Mundu Gerra eta gero instituzio hau berrantolatzen da. Bi izan ziren OPEko ekintza garrantzitsuenak. alde batetik kanpoko berriemaile eta kazetariei kasu egitea; eta bestetik, gelditu gabe 1977.urtera arte argitaratuko zen Buletinaren edizioa.
Gaurko eguna, gobernuak erbestean eta ia errekurtso ekonomikorik gabe euskadunei eta munduari, euskaldun penintsularren gobernu legitimo bakoitzaren informazio eta mezuak zabaltzeko; komunikabide frankistek zabaltzen zituzten gezur eta manipulazioei aurre egiteko; eta Euskal Herriaren Kausa babesteko izandako komunikazio estrukturaren beste “hanka” gogorarazteko egun bikaina dela uste dugu. Bolondresek, ia errekurtso ekonomiko eta tekniko gabe eginiko lan oso zaila.
Gaur egun, komunikabideek batez ere “entretenigarri” rola duten momentuan, zaila da edo izan liteke, lehenengo Iparraldean eta gero venezuelar ohianean ezkutatuta zegoen igorgailu baten irrati-uhin laburrek munduan zehar zeuden euskaldunentzat izan zezakeen garrantzia. Gobernu legitimoaren ahotsa zen, Demokrazia eta Askatasunaren ahotsa, frankismoaren opresioarenpean bizi zen herri batentzat. 1946 eta 1954 artean euskal lurraldetik (Iparraldetik) eta 1965etik 1977ra Santa Luciatik (Caracasetik 50km-tara) egindako lana.
Gaurkoa beraz, adierazi dugun bezala, egunero 8:30, 9:30 eta 10:30 (Caracaseko ordutegian), Euzkadi Irratiak, euskaldunei eta munduari askatasun mezu eta informazioak igortzea posible egin zuten guzti horiei omenaldi bat egiteko egun bikaina da. Urte guzti horietako egun bakoitzean, Euzkadi Irratiaren indikatiboa izandako euskal ereserkiaren lehen notekin eta bere izena eta lema lau hizkuntzetan adieraziz hasten zen:
Euzkadi Irratiaren indikatiboa. Euskal Erresistentziaren Indikatiboa.
Queremos compartir el artรญculo deย Leyre Arrieta Alberdi yย un artรญculo queย uno de los protagonistas de la historia de Radio Euzkadi, Iรฑaki Anasagasti, publicรณ en su blog en honor deย Guillermo Ramos, Una de las “voces” de aquรฉl “indicativo” con que se habrรญa las emisiones. Ademรกs les dejamos la secciรณn que la actual Radio Euskadi, dedicรณ a la memoria de su predecesora en el exilio, y un artรญculo publicado en Euskalkultura sobre el libro que ha escritoย Arantzazu Ametzaga (otra protagonista directa de esta historia junto con su maridoย Pello Irujo) sobreย la historia de ย “La txalupa de Radio Euzkadi“, que es como se conocรญa entre los “iniciado” a las instalaciones de la emisora en Venezuelaย . Tambiรฉn les dejamos las referencias del libro deย Leyre Arrieta Alberdi y deย Arantzazu Ametzagaย sobre esta emisora vasca en el exilio.
Nazioni e Regioni – 2014/12 – Italia
RADIO EUZKADI, LโEMITTENTE CLANDESTINA BASCA*
ย (Argitalpenaren webgunea)
—————————–
Iรฑaki Anasagastiren bloga – 22012/8/29 – Euskadi
Guillermo Ramos: This is Radio Euzkadi, the voice of the Basque underground
Lehen lerroa: Jon Mikel Olabarrieta, Santi Guruzeaga, Paul Aguirre, Guillermo Ramos eta Peru Ajuria.
Argazkia Santa Lucian, Macuton egina dago, Venezuelan, Euzkadi Irratia igortzen zen lekuan.
Lehenengo “Gora ta Gora” abestiaren lehen konpasak entzuten ziren, xilofono hori zahar batean jota. Eta gero lau hizkuntzetan eginiko aurkezpena zetorren. Hamahiru urtetan zehar, hau izan zen, gauekoย 8:30,9:30 eta 10:30etan Venezuelatik zabaltzen zen Euzkadi Irratiaren igorgailu ezkutuaren indikatiboetako bat. “Euzkadi Irratia” zen, “Euskal Erresistentziaren Ahotsa”.ย Ingeles bertsioa Guillermo Ramosek egiten zuen, frantsesez Paul Aguirrek, gazteleraz Iรฑaki Aretxabaletak eta euskaraz Xabier Leizaolak. Gainera, larunbatetan, Domeka Etxearte, Ricardo Lรญbano eta Santi Guruceagak kolaboratzen zuten. Talde handi baten lana izan zen.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
—————————————
Radio Euskadi – 15/3/2013 – Euskadi
Erbesteko ahotsa: Euzkadi Irratia Iparralden eta Venezuelan

Irratia Erbestean: Iparralde (1946-1954)
Euzkadi Irratia erbestean: Venezuela (1965-1977)
ETBย
Euskadi Irratiaren historia, Leire Arrietaren liburua
ETBย
Hitzak baino gehiago Venezuelan: irratia erbestean – apirila 2008
ETBย
Gerra Zibilaren garaian, aurrez-aurre zeuden bi bandoek, irratia informatzeko eta propaganda egiteko beharrezko arma zela baloratu zuten. Bertoko igorgailuen esperientzia eta gero, frankisten aurrera pausoak zirela eta gipuzkoar lurraldearen erortzea espero zen momentuan, Eusko Jaurlaritzak Itziarreko Getari izeneko baserrian igorgailu bat jarri zuen. Bertatik, eta hamabi egunez, lehen aldiz Euzkadi Irrati izenarekin zabaldu zen. 1937ko iraila zen…
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
———————————–
Euskalkultura – 2009/5/5 – Euskadi
Arantzazu Ametzagak ‘La txalupa de Radio Euzkadi’ko historia birsortzen du, Venezuelatik igortzen zen euskaldunen ahotsa
Euzkadi Irratia, frankismoaren garaian Venezuelan zeuden euskal erbesteratu talde batek bultzatutako ezkutuko igorgailua, Francoren erregimenak ez harrapatzeko munduan zehar nabigatzen zenbiltzala esaten zen. Pello Irujo, igorgailuaren sortzaile eta urteetan zehar igorgailuaren ahotsetako batek, “txalupa” asmatu zuen, Euskal Herrian errepresioan bizi ziren euskaldunei berriak eta gaurkotasuna eramaten zen lekua, hauek bakarrik ez zeudela jakin zezaten. Pelloren heriotza eta urte erdi geroago, bere emazteak, Arantzazu Ametzagak, ezkutuko kazetaritza haren abentura urte horiek gogoraraziko zuen liburua idatzi zuen; ‘La txalupa de Radio Euzkadi. Una semblanza de Pello Irujo Elizalde’. ‘Liburuaren aurkezpenean pertsona asko hurbildu zitzaizkidan “Ni ere txalupero izan nintzen”‘, kontatzen du hunkituta. Euskal Herriko euskaldunen artean eta Diasporan bertan abentura horrek izandakoaren islada.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
———————————–
Leyre Arrietaren liburua (Amazon)
Radio euskadi, la voz de la libertad – iparralde 1946-1954, Venezuela 1965-1977
Txalupa de Radio Euzkadi, la (Justizia, Lan Eta Gizarte)
Last Updated on Mar 23, 2023 by About Basque Country