Itzultzailea: Leire Madariaga

Argazki birekin doan informazio labur bat aurkitu dugu, Togoko Errepublikako herrialdeetan zehar Euskopilotak duen garapenari buruz. Gauza interesgarriagoak deskubritzera eraman gaituen informazioa.

Hasieratik has gaitezen. Togo 19 elkartearen webguneak, Togoko Kati herriko gazte pelotariak ikus daitezkeen artikulu labur bat argitaratu du. Irakasleen eta Brive la Gaillarde (Corrèze-Okzitania-Frantzia) eskolako togotar jatorria duen ume baten desiratik sortutako elkarteak mantentzen duen proiektuetariko bat da. TOGO 19 elkartea 2000 urtean sortu zen eta Wonougba-Seva, Akplolo-Konta, Agou-Yiboé eta Atiyi herriekin loturak sortu dituzte.

2010 : Nouveau fronton à l’école de Séva. (Togo19)
2010 : Nouveau fronton à l’école de Séva. (Togo19)

Togon Euskopilotaren ( itzulpen automatikoa) sarreraren proiektua, 2009an jarri zen martxan, Togo 19ko kideen eta Club Pilotari Briviste kideen arteko ekintza koordinatu baten ondorioz. Emaitza interesgarriak izaten ari da proiektu hau:

  • Bertako hiru herrialdeetan dago euskopilotaren ekintzak:Séva, Wutegblé  y Kati
  • 2010ean, Pauen ospatutako Munduko Txapelketara bertaratu ziren Euskopilotara jokatzen duten 8 ume
  • Afrikako Lehen Euskopilota kluba sortzearen ideia dago.
8 jóvenes togoleses pudieron asistir a los Campeonatos del Mundo de Pelota vasca celebrados en Pau (Togo19)
Pauen ospatu zen Munduko Euskopilota Txapelketara bertaratu ziren togotar 8 gazte (Togo19)

Oraindik gauza asko daude egiteko, honetaz konturatzeko frontoien lurzorua lurra dela ikustea baino ez dago. Baina proiektua bikaina da. Hau idaztean, Iparraldeko herri batean pilotara jokatzen ikusten zen pelikula bati buruzko informazioa biltzen genuen sarrera gogoratu dugu eta Frantzia 1951: Pilota Euskal Kirol Nazionala da (Bideoa) izendatzen genuen. Berdinak ez badiren, antzeko instalazioetan jokatzeko aukera izatea espero dugu.

Nabarmentzekoa den zerbait aipatu nahi dugu. Okzitaniako herri honetako Euskopilota klubaren izenaz ari gara, Frantziar Errepublikaren erdialdean kokatuta dagoena: Club Pilotari Briviste.Gure irakurleek badakite esaldi hau askotan erabiltzen dugula: Jainkoa ezaugarrietan dago. Eta honetan “ezaugarri zoragarria” “Pilotari” terminoa izango litzateke, klub honetako kideek joko honen jatorriarekiko duten errespetua adierazten du eta. Era berean, hauen webgunearen koloreetan ere ikus dezakegu errespetu honen adierazlea, “gorria-berdea-zuria” koloreak ikusten direlako, gure Ikurriñaren koloreak. Munduan zehar euskalduna dena identifikatzeko koloreak.

Brive la Gaillardeko Togo19 elkartea zoriondu baino ez dugu, parte hartzen duten ikaste eta irakasleak, Club Pilotari Brivistea, eta proiektu hau errealitate bihurtzeko lanean dauden guztiei. Kirol honekiko duten pasioa garatzen jarraitzeko laister baldintza hobeagoak dituzten frontoiak izatea espero dugu.

Togo 19 – 2015/2/8 – Togo/Frantzia

La pelote basque s’étend au Togo

Pelotaris en la población de Kati en Togo (Togo19)
Togoko Kati herrialdeko Pelotariak (Togo19)

Après les villages de Séva et de Wutegblé, c’est le village Kati, qui s’est lancé dans la pelote basque. C’est sous l’œil de Christine, de l’association “Espoir Vie Togo”, que s’est déroulée la première compétition.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2