Itzultzailea: Leire Madariaga

Blogak gutxi esango du berak bakarrik, Munduak euskaldunak nola ikusten duen, edo hobeto esanda, munduan zehar dauden komunikabideek gure Herrialdearen errealitatea nola adierazten duen bilduko du. Honen sorreraren arrazoia hauxe da: guk geuk, euskaldunok (gizarteak, instituzioek eta enpresek) ez dakigu Munduak asko hitz egiten duela guri buruz. Gainera, ematen den informazioa, gehienetan ez dator bat gure errealitatearekin, espainiar edo frantziar agentzi edo komunikabide handien ikuspegitik ematen direlako.

Hori dela eta, honetan “espainiar” eta “frantziar” komunikabideek presentzi txikia izango dute, arrazoi sinple batengatik, ez zaigulako interesatzen. Hala ere, Espainiar Erreinuko edota Frantziar Errepublikako komunikabide askotan ematen diren “informazioak” ikuskatu ondoren, hauen autoreek hausnarketa psikologiko bat izan behar luketeela aitortu behar dugu.

anuncio-productos-basque-728x85-2