Itzultzailea: Leire Madariaga

South China Morning Post egunkaria, Hong Kong-eko ingeles hizkuntzan idazten den egunkaririk irakurriena da, aurretik ere aipatu duguna. Bere webguneko Post Magazine atalean Herri Kirolei buruzko artikulu zabalak “harritu” gaitu.

Artikulu hau, Zigor Aldamak sinatu du. Shanghaien bizi den euskal kazetaria, euskal egunkari ezberdinentzat eta baita El Pais egunkariarentzat lan egiten duen tokitik.

Kasu honetan “bere rola” aldatu eta Ekialde Urruneko egunkari honentzat euskaldunei buruz idatzi du. Aukeratutako gaiak, milurteko kultura, euskalduna, beste milurteko kultura baten irakurleei aurkeztera gonbidatu diote, txinatarra. Artikuluan, bisitariak gure lurraldetik gehien erakartzen dien elementuetariko bati buruz hitz egiten dute, tradizioak eta nahiz eta “Mendebaldeko Europako teknologia altuko zentruetako bat” izan, hauek mantentzeko ahalmena.

Euskal kirol tradizionalaren munduan sartzen diren kirol ezberdinak biltzen ditu. Baina, bereziki, pertsonak eta hauek bere lurraldea, tradizioak eta hauek gero eta gehiago globalizatzen den munduan integratzeko era ikusteko era aurkezten ditu.

Euskal Herriak gaur egun bizitzen ari den “momentua” adierazten duen argazkia: tradizio eta integrazioa.
Euskal Herriak gaur egun bizitzen ari den “momentua” adierazten duen argazkia: tradizio eta integrazioa.

 

Gaur eguneko Euskal Herriko lurraldea, integrazio mendeak eta gero sortu da. Gizarte txiki baten miraría da, ingurunekoengatik ezberdina den kultura duen gizartea, zeinek bere identitatea momentu eta errealitate bakoitzaren arabera aldatuz mantentzeko gai izan den.

Zigor Aldamaren textuan, eta ez dugu uste kasualitate hutsa izatea, euskaldunok dugun integrazio erronka berriaren adibide batekin egiten dugu topo: kultura eta tradizio oso ezberdinak duten inmigrante berriak hartu eta gure herrialdean integratzea. Hauen ekarpenak aprobetxatuz, eta euskaldunok euskaldun egiten gaituena mantenduz.

South China Morning Post – 26/5/2017 – China

Weighty pursuits at the ‘Basque Olympics’, where stone lifters, wood choppers and cart spinners vie for honours

Inhar Urruzuno leads a double life. Or, rather, two parallel lives. During the day he earns a living in what, as a humble man, he calls a “taller”, the Spanish term for “mechanical workshop”. “We make parts for Airbus aeroplanes and for missiles,” he explains. His is one of the many advanced manufacturing plants that make the Basque Country, in northern Spain, one of Western Europe’s top hi-tech centres.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.