Itzultzailea: Leire Madariaga
Gure irakurleetako batek, 2018an AEBko presidente batek Etxe Zurian Eusko Jaurlaritzako Lehendakari bat hartzen zuen lehen alditik 30 urte betetzen zirela gogorarazi digu.
1988ko martxoan, Ardanza lehendakariak Estatu Batuetan zehar, euskaldunek presentzi handia zuten txokoak bisitatzen jo zituen bi aste. Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek, Estatu Batuak “normaltasunez” bisitatzen zuen lehen aldia zen. Jose Antonio Aguirre, Bigarren Mundu Gerrako urte batzuetan zehar, frankista eta nazietatik ihes egin ondoren erbestean bizi izan zen herrialde hartan.
Ardanzaren bidai horretan, Estatuko Departamentuekin eta herrialde hartako Kongresuko Batzordeekin batzarrak antolatu ziren. Baina Paul Laxaltek, Nevadako gobernatzaile izandakoak eta AEBko Senatzaileak, Estatu Batuetako presidentea zen Reaganek, honen lagun mina zenak Lehendakariarekin batzartzea lortu zuen, bai Laxalt bera eta Pete Cenarrusa, Idaho estatuko idazkari eta eusko-amerikar komunitateko kide aktiboarekin eskutik. Imajinatu dezakezuen bezala, Espainiako Erreinuko autoritateei batzar honek ez zien grazia pixka bat ere egin. Urte haietan, gobernuko presidentea Felipe Gonzalez zen eta honen gobernuak batzar hau gerta ez dadin saiatu zen.
Topaketa honetako argazkiak eta bideo bat dago, Etxe Zuriko pertsonal propioak egina. 10 minutu baino gehiagoko topaketa, zeinetan lehendakariak makila oparitu zion Reagani.
AEBko historian zehar AEBko presidente eta euskaldun batzuen arteko topaketa bereziak gertatu izan dira. Hauetako batzuk gure blogean biltzen joan gara. Zalantza gabe, beste batzuk zerrenda honetatik «kanpo» geratuko dira, baina nazio txiki batek AEBko presidenteen historian izan dezakeen eragin nabarmenaren errepresentazio on bat gabe.
Lehen lotura amerikar Errepublikarren sorreran gertatu zen. John Adams, Aita Fundatzailea eta AEBko bigarren presidentea, Diego Gardoqui, AEBko Independentziarako hain garrantzitsua izan zen euskalduna ezagutuz gain, honek euskaldunen herria ere bisitatu zuen eta bere «Una defensa de las Constituciones de Gobierno de los Estados Unidos» (Estatu Batuetako Gobernuaren Konstituzioaren Babesa) liburuko kapitulu batetan, «Bizkaiko Foru Errepublikari» idatzitako bere «gutunak» bildu zituen. Europara eginiko bidaian eta Bilbora eraman zionak, John Adams bere semearekin batera zihoan, John Quincy Adamsekin, AEBko seigarren presidentea.
Guk jaso izan dugun bigarren «lotura puntua», Arana ta Goiri´tar Sabinek Theodore Roosevelt presidenteari idatzi eta bidalitako (edo behintzat bidaltzen saiatu zen) telegramak dira. Horietako lehenengoan, presidente izendatzeagatik zoriontzen zion eta New York Timesean argitaratu zen. Bigarrena, Kubako independetzia dela eta zoriontzen zion, baina Rooseveltek ez zuen inoiz jaso, Espainiko Erreinuak inoiz ez zuelako bialdu. Telegrama honek, euskal abertzale honi kartzelara eraman zion.
Anna Eleanor Rooseveltek Kerman Mirena Iriondo hartu zuen, frankismotik 8 urterekin “Habana” itsasontsian Euskadi atzean utzi behar izan zuen «Gerrateko euskal ume bat» eta lehen andreagatik semetzagatik hartua izan zela, Europan gerrateko zorigaitzak sufritzen ari ziren umeekiko bere herrialdeko gizarteak zuen konpromesua bultzatzeko.
AEBko presidentetza kanpaina bitartean, Barack Obamak Berotegi Efektuaren kausak murrizteko planen babeserako hitzaldia mantendu zuen. Gai honi buruzko hitzaldi garrantzitsuenetako bat, Gamesa euskal enpresak Pensilvanian duen fabrikatik egin zuen. Presidente honi buruz, Espelette piperra eta euskal ondorengo batek Kalifornian egindako almendrak Etxe Zurira eraman zituela gogoratu behar dugu ere.
Eta nahiz eta AEBko presidente batek bisitatu ez izan, aipatu beharra dugu Adam Paul Laxaltek urtero antolatzen duen ohiko «basque barbecue», lehen aipatu dugun Paul Laxalten semea. Honetara, presidentetza aukeraketara aurkezten diren errepublikar izangaiak gonbidatzen dira.
Nazioarteko proiekzioa, aliatuak beharrezkoak dira nazio baterako, eta batez ere estatu gabeko nazio batentzat. Ahulagoa zarenean, alboan lagun indartsuak izateak garrantzi handiagoa du. Ukaezina den errealitatea da hau. Baina administrazio edo gobernuei buruz hitz egiten dugunean, adiskidetasuna ez da erakundeekin egiten, pertsonekin baino. «Diplomazia»ren parte bat erlazio pertsonaletan datza, interes ekonomikoekin batera, hau adierazten eta zehazten duten elementu garrantzitsuak dira.
Lehendakari Agirrek eta bere gobernuak ondo ulertu zuen zerbait. Honi esker, erbestean dagoen gobernu batek bizitzen duen egoera gogor batetan izan dezakeen erlazio eta lotura politiko handia mantendu izan zuen. Eta honetan, berriz ere, munduan zehar dauden euskal komunitateek rol garrantzitsua izan zuten.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country