National Geographic-ek bere izate urteetan zehar askotan hitz egin izan du euskaldunei buruz. Guk horieako batzuk batu izan ditugu gure blogean. Orain arte, bere herrialde propioan bizi diren euskaldunei buruz hitz egin izan du, baina oraingoan, jatorriko aberritik kanpo, Idahon bizi den euskal talde bati zuzendutako artikulu berezia dakargu.
National Geographic-ek Idahoko «euskal arima» esploratzen du ustetan, National Geographic-etik batu izan ditugun erreferentzi guztietatik, hau garrantzitsuenetako bat da, 1968an, euskal jatorria duen Robert Laxalt iparramaerikar idazleak egindako Land of the Ancient Basques izenburuarekin eta William Albert Allarden argazkiekin argitaratutakoa eta gero.
Artikulua, «Looking for Basque country in Idaho? Just follow the sheep» izenburuarekin, Alex Schechterek idatzi du eta Sofía Jaramilloren argazkiak ditu. Egia esan, AEBko gune horretan, ardi eta euskaldunen arteko mundua gero eta banatuago dago, baina orain dela gutxi argitaratutako eta blogean bildutako artikulu bitan (hau y hau) ikus dezakegun bezala, munduko alde hartako aberkideen irudia, animali hauen hazkuntzari erlazionatuta dago.
Artikulu honetarako National Geographicek erabilitako «aitzakia», Idahoko hegoaldean ospatzen den ekitaldi bat da. Honetan, ardiak eta artzainak izango dira protagonista eta aldizkariaren arabera, AEBn udazkenean ospatzen den ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, «The Trailing of the Sheep».
Blogean ekitaldi honi buruz pare bat alditan hitz egin dugu. Oraingo artikulu honetan, harrigarria iruditu zaigu penintsulako erreferentzi bezala, Madril erdiko «Cañada Real» zeharkatzen duten ardien pasoa adieraztea, eta ez euskal lurralean gertatzen dena. SanMigeladari buruz ari gara, irailean Pirinio nafartarreko Salazar eta Erronkaritik Bardenetara egiten den ibilaldia.
Artikuluan kulturari buruzko erreferentziak aurki ditzakegu; mantentzen diren edo euskaldunek bertan sortutako ohiturak (The Authentic Cuisine of the Intermountain West bezala izendatua izan den Far Westeko euskal gastronomia partikularra); munduko parte hartako makaletan beraien historia idatzi zuten euskal artzainek erabilitako Arboglifoak.
AEBko alde hartan ditugun aberkideen argazki bikaina.
National Geographic – 2019/10 – AEB
Looking for Basque country in Idaho? Just follow the sheep
IDAHO’S PUBLIC LANDS are seemingly infinite, like one boundless playground. Hidden hot springs, rolling ranchland, and crystal rivers conspire to create a feeling of endless discovery. Drive south on Highway 75, with the jagged Sawtooth Mountains as a backdrop, and you can plan a beach day at Redfish Lake or go hunting for ghosts in the abandoned towns surrounding Stanley. It’s not a place to rush through.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country