Bahía Blancako (Argentina) La Nueva egunkariak, hiri horretako Unión Vasca Sociedad de Socorros Mutuos euskal etxeak Argentinako 2019ko Euskal Aste Nazionala antolatu behar duela adierazten duen artikulu zabal bat argitaratu du gaur.

Zentruak, bere 120. urteurrenean, Argentinako eta mundu osoko euskaldunak hartuko ditu aurretik ere aipatu izan dugun ekitaldi berezi batean. Gaur hasi eta datorren igandean, hilak 10, amaituko da ekitaldi hau.

120 años de Unión Vasca de Bahia blanca
Unión Vasca de Bahia Blancaren 120 urte

Gehiagotan esan dugun bezala, Argentinak oso pisu eta balio berezia du euskal diasporaren historian eta, oro har, euskaldunen historian. Ezin dugu ahaztu zainetan euskal odola duten herritar gehien dituen herrialdea dela. Gutxi gora behera, 4.000.000 argentinarrek, Euskaldunen Herrian dute jatorria. Edo, beste modu batera esanda, Argentinan Euskadin baino euskaldun gehiago daudela esan liteke.

Gainera, Argentina da Euskal Etxe gehien dituen munduko herrialdea. Euskaletxeak izeneko webgunean begiratzen badugu, Hego Amerikako herrialde horretan dauden zentroen kopuruari erreparatuz gero, 84 euskal etxe daude.

Urtez urte, herrialde horretako leku batean eta euskal etxe desberdin batek antolatuta, diasporako euskaldunak beren euskalduntasuna aldarrikatzeko eta ospatzeko biltzen dira. Komunitate bezala batzen dituen festa handia.

Aurkezpen-bideoa, Bahia Blancako Union Vasca webgunea eta La Nueva saioaren informazioa partekatzen ditugu.


Unión Vascaren webgunea


La Nueva – 2019/11/2 – Argentina

La Semana Nacional Vasca comienza a celebrarse hoy en nuestra ciudad

La Unión Vasca de Bahía Blanca recibe desde hoy y hasta el domingo 10 la Semana Nacional Vasca, que se celebrará con distintas actividades. Nuestra ciudad será anfitriona de centros de todo el país y más de 100 personas que llegarán desde el País Vasco.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)