Itzultzailea: Leire Madariaga

Pasa den larunbatean “taxista” lana egin behar izan genuen senide bat Tolosara eramateko. Konkretuki Gipuzkoa Encounterrean parte hartzeko konkretuki. Joan beharra genuenez, Gipuzkoako bihotzean dagoen herri honetan egun lasai bat disfrutatzeko aprobetxatu genuen.

Beti adierazten dugu gure “Ikuspuntuak” atalean egiten ditugun sarrerak ez daudela gida bezala erabiltzeko pentsatuak. Gure helburua, gustatzen zaizkigun lekuak erakustea da, honekin batera partekatzen dugun informazioarekin batera, edota apartekoak aurkitu ahal dituzuenekin, leku hauek bisitatzera animatzeko. Beti esaten dugun bezala, gure nazioak, bisitatzea merezi duen hainbat lekuz beterik dagoelako.

Ez ginen Tolosara joan bere baliabide turistiko nabarmenenak ezagutzeko asmoarekin. Bere kaleetan zehar ibiltzera eta giroa disfrutatzera joan ginen. Eta norabide gabe kaleetan zehar ibiltzetik irten da bideo hau.

Larunbatetako merkatua disfrutatzeko berandu heldu ginen, jan eta gero hasi genuelako ibilaldia. Sausta jatetxean jan genuen, oso ondo eta prezio onera (TripAdvisor erabiliz aukeratu genuen hau). Momentu hortatik, eta txofer lana bukatzeko itxaroten genuela, Tolosaz disfrutatu genuen.

Historia, bizitza, merkataritza eta kafetegiz beteriko kaleetan zehar ibili ginen. Gure iritiziz energia eta ekintzaz beteriko hiria da.

Bideoa uzten dizuegu eta hiri honetaz disfrutatzeko ikuskatu dezakezuen dokumentazio gomendagarria.

 

Tolosari buruzko informazio turistikoa:

Tolosako Udaletxearen webgunea

Tolosaldeko Turismoa

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

Tolosaldeko turismoaren liburuxka

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.