Itzultzailea: Leire Madariaga
Pozarren gaude. The Guardian Euskadira bueltatu da bere irakurleei (globalei) gure nazioko bitxiak kontatzeko. Sorrel Downer, egunkari britaniar honetan guri buruzko erreportai bikainak idazteagatik gure blogeko ezagun zaharra izan da oraingoan ere, hau kontatzeko arduraduna.
Oso pozik gaude, The Guardianen honelako artikulu bakoitzak, munduaren aurrean gure herrialdearen irudirik hoberena jartzen duelako. Beti adierazten dugu komunikabide hau, gure “medio gogokoenen” zerrendan dagoela, eta ez da beti “ondo hitz egiten duelako” guri buruz (hori ez litzateke ez ona ez justua izango). Gogokoena da, kriterio propioarekin egiten duelako.
Era berean, gaia planteatzeko modua originala da, eta ziur gaude irakurle askorentzat erakargarria izango dela. Bizkaiko Gokoa eta Arabar Errioxaren arteko ibilbidea, paisai liluragarrietan bertoko produktu tradizionalekin picnic baten bat egiteko geldituz.
Guzti hau nahikoa izango litzateke gu alaitzeko. Baina “plus” bat dauka. The Guardian komunikabide serioa denez, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo sailak bultzatzen dituen artikuluak adierazten ditu. Zer dela eta iruditu zaigu hori plus bat? Bizkaian zentratzen ez den eta hare gehiago, Arabara heltzen den artikulu batekin egin dugulako topo. Gehitu eta kolaboratzearen ideia garrantzitsua iruditzen zaigu. Instituzioak argi izan behar dute gure kulturaren, egoeraren, turismoaren, gastronomiaren….errealitatea “saltzeko” gai bagina, gure herrialdea muga gabe saltzeko gai bagina, danok irabaziko genuke.
Instituzioentzat energia, esfortsua gehitzeko era izango litzateke eta aukerak ez galtzeko era ere. Guretzat, guzti horretaz gain, herrialdea indartuko lukeen kolaborazioak sortzea izango litzateke, eta gainera, munduaren aurrean (eta gure aurrean ere) gure nazioa elkartua dagoelaren irudia sortzeko aukera.
Eta ez zaigu izenburuaren hitzen jokoa ahaztu «Bilbao Baggings», Tolkien-en sagako protagonistaren izena «Bilbo Baggings» gogorarazi digunak. Guztiok dakitu «ertainek» bizi onari eta elkarrizketa luzeekin jositako maha honenganako interesa. Hori dela eta sentitu dugu, honen autoreak ulertarazi nahi digula, hobbits taldea asko interesatuko litzatekeela ibilbide honetan.
Gainera, erlazio hori baliteke izenen soinuen antzekotasunetik haratago joatea. Tolkienen borondatean lotura hori egon izana posible delako, nahiz eta honetan, janariak rol garrantzitsurik izan ez.
The Guardian – 2018/9/14 – Britainia Handia
Bilbao baggings: the ultimate picnic road trip
Price aside, eating at a one of the Basque country’s many Michelin-starred restaurants and sitting on a sea wall with a picnic have more in common than you’d imagine. The region’s greatest chefs – including Eneko Atxa, Elena Arzak, Andoni Luis Aduriz of Mugaritz, and Victor Arguinzoniz of Asador Etxebarri – all say the fertile land and seas, fresh produce, independent artisans (cheesemakers, winemakers, bakers), plus a culture with food at its heart, make for a transcendent gastronomic experience. It’s this holistic convergence that made Bilbao the destination of choice for the World’s 50 Best Restaurants event this summer.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Fotografía: Basque it … ‘The independent artisans and a culture with food at its heart, make for a transcendent gastronomic experience.’ Photograph: Alamy and Getty Images composite
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country