Itzultzailea: Leire Madariaga

Dagoeneko Newporteko portuak aurkitutako ontzi-hondakin honi buruz hitz egin dugu. Portuko hiri galiar honek, Erdi Aro garaian Europako ontzi hoberenetako bat izandako euskal ontzi merkatari baten hoberen mantendutako hondakinak izatearen sortea du.

Askotan hitz egin dugu eskolan ikasten ez diren euskaldunen historioei buruz, non gure herriaren gaitasuna ezeztua geratzen den, XVIII.mendearen amaieran gu epaitutako erreinu eta errepubliken interesen arabera.

Newport ship by David Jordan

Mendeetan zehar baleen ehizarekin Europa argitu zuten eta era berean kontinentearen elikadura-oinarritzat bakailoa ezarri zuten euskal arrantzaleei buruz hitz egin dugu.

Itsas teknologiari buruz ere hitz egin dugu, mendeetan zehar Europako buru izan dena eta gaur egun ere itsas-eraikuntza den sektore zailean aurre egiteko gai dena.

Mendeetan zehar, Terranovatik, Iparraldeko Itsasoko irla artikoetararte, euskaldunek Ipar Atlantiko osoa zeharkatzen eta kontrolatzen zutela ere aipatu dugu. Egintaldi bikainen protagonista izateko “aurkikuntzen bidaietan”, Mundua zabaldu zutenek Europaren begietan. Kolonen bidaian protagonistak izanez, edota Ozeano Barera europarren helduerarekin.

Euskal ontzi-hondakinaren irudi bat, Red Bay kostan hondoratu zen San Juan itsasontzia, UNESCOren Itsaspeko Ondare Kulturalaren programaren logoa irudikatzen duen sinboloa da.

Oraindik ere, orain dela gutxi gure artikuluetako batean biltzen genuen, tangentzial era batean, euskal enpresen, euskaldunen jabetzan eta euskaldunek tripulatutako clippersen historia bikainak, Liverpoolen oinarrituak eta XIX.mendean zehar Europa eta Ekialde Urruna lotu zutenak. Non amerikar konpainien clippersekin topo egiten zuten eta hauek, kasualitatez, euskal ondorengoen jabetzan zeuden.

Biltzen eta deskubritzen joan behar garen historia asko. Herri bezala gure ezagutza kulturalaren parte ez direnak, nahiz eta bere garrantzia handia izan.

Oraingoan phys.org webgunean bildutako informazioa biltzen dugu, Newporten hondoratutako euskal ontzi-hondakinari buruz hitz egiten dena eta bere historiaren datu garrantzitu eta interesgarriak ematen direna.

Itsasontzia berrezkuratzen ari den erakundearen webgunean jasotako itsasontziaren historia ere uzten dizuegu, eta South Wales Arguseko artikulu bat, itsasontzia nolakoa zen eta garai hartarako itsasontzi eraultzailea zela azaltzen diguna.

 phys.org – 2018/6/22 – Gran Bretaña

New discoveries about a lost ship from Britain’s real ‘Game of Thrones’

A team of maritime historians and archaeologists, led by academics at the University of Bristol, has published compelling new evidence about the remains of the largest and best-preserved late medieval ship ever discovered.

(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)


Newport Ship –  – Gales

What is the Newport Ship?

The Newport Medieval Ship is a fifteenth century merchant vessel unearthed in the heart of Newport in 2002. Work on the Riverfront arts centre was paused while excavations could take place, and the timbers have since been undergoing a lengthy conservation process so the ship can be displayed to the public.

(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)


South Wales Argus – 2013/7/2 – Gales

Drawings show scale of Newport’s medieval ship

Drawings show scale of Newport’s medieval ship
Drawings show scale of Newport’s medieval ship

Irish shipwright Pat Tanner examined the ship over a six-month period, making drawings in painstaking detail of what she would once have looked like.

(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)


Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.