Itzultzailea: Leire Madariaga
Askotan gogorarazten dugu gure herrialdetxoak munduan zehar eragiteko izan duen eta duen eragin handia. Mendeetan zehar euskaldunek “gauzak aldatzeko” erakustsi duten ahalmena, presentzia eta influentzia, bikaina da.
Era berean, hauek hartzen dituzten gizartean integratzeko ahalmena, jatorrizko herrialdearekiko sustraiak sendo mantenduz. Beti irauditu zaigu harrigarria, edonon euskal-ondorengoak aurki daitezkeela.
Guzti hau New York Timesek atzokoan, Adam Clymerek sinatua argitaratutako heriotza-oharra irakurtzean pentsatu dugu. Honetan, EEBBetara artzai moduan lan egiteko emigratu zuen euskaldun baten semeak, EEBBetako duela gutxiko historian izandako eragin bikaina deskibratzen du. Paul Laxalti buruz hitz egiten du, 96 urterekin hil berri den iparamerikar politiko eraginkorra.
Honen politika eta bizitza irakurtzeak, herrialde hartako eta munduko hainbat txokotako historian hainbat hamarkadetako ibilalditxo bat egitea da. Ronald Reaganen konfidantzazko gizona izan zen, baina era berean, bere jatorria inoiz ahaztu ez zuen euskalduna ere izan zen.
Interesgarria iruditu zaigu panamarrak ulertzeko ahalmenari buruzko erreferentziak, eta baita “botere handi batengatik estutuak” sentitu zirenean honenganako errespetuari buruzko aipamena. Euskaldun izanda, sentimendu hau ulertzen zuela ulertaraziz.
Bere anaiak Robert Laxalt, bere lan txalotuekin EEBBetan zeuden euskaldunak ikusgai egitera eta era berean euskal jatorridun aberkideen arteko komunitatearekiko partaide sentimendua indartzera lagundu zuen.
Guri asko gustatu zitzaigun Land of the Ancient Basques izenburuarekin National Geographic aldizkariak 1968ko abuztuan argitaratutako 37 orrialdedun artikulu bikaina. Robert Laxaltek idatzia eta William Albert Allarden argazkiekin.
Euskal famili batek EEBBetako eta euskaldunen historian utzitako aztarna ezabaezina.
To paraphrase what Mike Dukakis’s mother said of him at a rally for Greek American supporters in ’87- “he is not just my son but the son of Basques everywhere.” @Basque_Country
— Grant Schott (@grantschott) 2018ko abuztuak 7
Goian Bego
New York Times – 2018/8/6 – EEBB
Paul Laxalt, U.S. Senator From Nevada and Reagan Confidant, Dies at 96
Paul D. Laxalt, a United States senator and close friend of Ronald Reagan’s whose insights aided his presidential campaigns and presidency, died Monday in McLean, Va. He was 96. Mr. Laxalt’s family said the death was from natural causes.
(Jarraitu)
Google-eko itzultzailea. New York Times-ek ez du Google-en itzultzaile sistema automatikoa onartzen. Textua kopiatu eta webgunean itsastea beharrezkoa da.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country