Itzultzailea: Leire Madariaga
Kilimangiaro, italiar telebistako RAI3 kate publikoaren programak, Bilbo eta Erriozari buruzko ikuspegi nahastua arukezten duen erreportaia egin du. Erritmo eta aurkezpen “ezberdina” duen bideoa, arina eta erakargarria iruditu zaigu. Era berean, asko gustatu zaigun zerbait dagoela aitortu behar dugu. Hau da, proposatzen duten bisita ez da Bilbon bakarrik zentratzen, edota bere ingurune hurbilenean, baizik eta kalitatezko eta interes handiko beste leku batekin lotzen du: Arabar-Errioxa.
Gure ohiko irakurleek badakite, gure herrialdea osotasunean eta helmuga turistiko koordinatu bezala aurkeztearen babesleak garela. Gure herrialdera datozen bisitarien egonaldia bi gau baino gehiago izatea nahi badugu, hori da bide bakarra. Donostia, Bilbo, Biarritz edo Panplona, adabide batzuk jartzearren, “asteburuko” helmugak dira. Askoz gehiago dugu erakusteko.
Gainera, Arabar-Errioxaren sutsuak gara. Egia esan, herrialdearen barnealde guztiko sutsuak gara. Gure bisitariak liluratuko luketeen altxorrez beterik dagoen leku dela uste dugu.
Bideoa RAI webgunean ikuskatu daiteke (izenpetu beharra dago) edo MSN IT, guk aurkitu dugun lekuan.
RAI – 2/2018 – Italia
Bilbao: la città visionaria
Nel paesaggio basco tutto sembra essere a portata di mano e fatto su misura per l’uomo che vi abita e lo anima
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country