Itzultzailea: Leire Madariaga

Atlantica Editions, Biarritzen oinarrituta dagoen argitaletxe bat da. Nahiz eta Akitaniarantz begiratu, Pirinio iparraldean kokatzen den gure herrialdearen parteari ere atentzio berezi bat jartzen dion. Oso erakargarria den liburu bilduma bat du. Adibidez, sarrera hau egitean, bere liburuetako bati esker, euskal arkitektu bi deskubritu ditugu, Benjamin & Louis Gomez, gerra-arteko garaian, “Euskal estiloa” eta “Art Deco”a era liluragarrian lotzeko gai izan zirenak.

Muga hori, gurea ez dena eta Orson Wellesek, The Land of the Basques dokumentalaren hasieran ziurtatzen zuena alde batera utzita, alde bietako euskaldunak mendeetan zehar banatu ditu. Erregeei lehenengo eta gero Estatu ezberdinei zerbitzatzeak, alde ezberdinetako euskaldunak aurrez-aurre jarri ditu. Estatu horiek euskal izate sentimendu hori desagertarazteko eta Espainiar edo Frantziar izate sentimendua sortzeko eginiko esfortsuaz gain.

Guzti honetaz gain, lotzen gaituzten puntuak asko eta indartsuak dira. Maurice Ravel, euskal konpositoreak, 1920an azaltzen zuen, hau da, Lehen Gerra Mundiala ostean, momento hartararte existitu ez zen “nazio sentimendua” sortu zen frantsezen aurrean:

“NIre aberkide bat, zeren jakin behar duzu euskaldunok aberri bi ditugula, Aita Donostia, bere lanak erakusteko eta aholkua eskatzen hurbildu zait…”

Argitaletxe honek Euskal Herri Penintsularraren gida bat argitaratu duelako egin dugu erreflexio hau. Publiko frankofonoari zuzendua zalantza gabe, baina iparraldeko euskaldunei ere.

Bere aurkezpenean nabarmentzen den zerbait. Alde bietako euskaldunei buruz “besteen muga” bezala adierazten duenean:

Dans l’esprit des gens d’ici (les euskaldun, ceux qui parlent basque), il n’y a toutefois qu’un Pays basque, Euskal herria, celui des sept provinces (« zazpiak bat », les sept [font] un) : Labourd, Basse-Navarre et Soule, côté français, s’ajoutant aux quatre précitées.

Hemengo euskaldunen ispirituan (euskaldunak, euskaraz hitz egiten dutenak), Euskal Herria bat bakarrik dago, Euskal Herria, zazpi probintziak (“Zazpiak bat”): Labourd, Basse-Navarre et Soule, frantziar aldean aurretik aipatutako laurak lotzek dira (Gipuzkoa, Biscaye, Alava et la Navarre).

Atzerriko komunikabide batek ere ez du Christophe Berliocchi honen gida aipatu (Euskal Herriak idatzia, editatua eta inprimatua, azalean harrotasunez nabarmentzen duten bezala). Hau aipatu behar izan dugu. Mendeetan zehar apurtua izan den bidea lotzeko zubi edo bide baten eraikitze nahia txalotua izan behar da gure ustetan.

Aipatu beharra, prezioa ere erakargarria dela: 13 euro.

Atlantica Editorial – 8/2017 – Euskadi

Pays basque sud : passez la frontière !

Imágenes de la guía de Atlantica Editions sobre el País Vasco peninsular
Imágenes de la guía de Atlantica Editions sobre el País Vasco peninsular

Allons de l’autre côté ! Passons la frontière ! Franchissons le pont d’Hendaye, qui enjambe la Bidassoa, pour partir à la découverte d’un « autre » Pays basque, un univers différent, où tout est plus grand et plus imposant que de ce côté-ci (de la frontière) !

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.