Zenbait aldiz mintzatu gara zein garrantzizko eta ezezagun izan zen, euskaldunen  presentzia Louisianan. Presentzia horrek, logikaz, inportantea behar zuen (Louisiana Frantziako Erreinuko kolonia bat izan zen eta Iparraldeko euskaldunak itsasgizon bikainak ziren eta zoritxarrez, emigrante jendea) eta beste kasu batzuetan bezala, ezkutuan geratu da. Euskaldunen Herriko alde kontinentaleko jendearen kasuan eta  penintsulatik heldutakoen kasuan.

Biziki maite dugun historia horietako bat dakarkigu gaur. Donostiako Xabier Zatarain irakurleak bidali zigun AEBko TBko iragarki baten esteka, eta hor aipatzen da Zatarain’s seasoning (Zatarain gozagarria) Mexikoko Golkoko izkira hain tipiko horiei laguntzeko ongailua. Hau da iragarkia:

Popeyes Zatarain’s Butterfly Shrimp TV Spot 

 

Gaztelaniako bertsioa

Ez dago filologo izan beharrik abizen hori euskal abizena dela jakiteko. Mexikoko Golkoko kostaldean aurki dezakegun askotariko bat. (Floridatik Mexikoko Estatu Batu guztietaraino). Abizen horiek jaso ditu Louisiana Basque-American Society and Cultural Organization (LABASCO) erakundeak. Bai Louisianan gaur daudenak eta bai Acadiatik etorritakoak, San Lorentzoko Golkoko lurrak baitira, Frantziako Erregearen menekoek abandonatu behar izan zituztenak XVIII. mende bukaeran.

Hala, ikertzen hasi ginen. Lehen tokia, bistakoena, konpainiaren webgunea zen, orain jabetzat McCormick duena. Zatarain’s produktuen webgunean, marka horren historia konpainia matrizeak eklipsatzen du. Ez dugu askorik atera hortik.

Hurrengo urratsa Wikipedian bilatzea izan da, non zenbait gauza lortu dugun. Badakigu enpresa 1889an fundatu zuela Emile A. Zatarain, Sr jaunak. Horrek pentsarazten zigun, izena ikusirik, Zaratainen “Iparraldeko adar” bat zela. Baita ere esaten digu lehen produktua garagardo mota bat izan zuela, cerveza de raíz izenekoa eta ondoren konpainia beste produktu batzuk sortzen joan zela, gastronomia cajun-aren produktuetan espezializatu arte, baina lehenbiziko produktu hura alboratu gabe. Horrek gogora ekarri digu euskaldunek egin zuten lana mexikar garagardorik tradizionaletako bat produzitzen, Cervecería Modelo mundu osoan ezaguna denaren bitartez.

WikiTree webguneak beste daturen bat ematen digu eta eskaintzen digu konpainiaren fundatzailearen argazki bat, baina haien gurasoen daturik gabe edo familiaren jatorriaren daturik gabe.

 

Emile Zatarain-en argazkia,  Zatarain’s & Songs enpresaren fundatzailearena.
Emile Zatarain-en argazkia,  Zatarain’s & Songs enpresaren fundatzailearena.

Beraz, beste pixka bat ikertzen aritu gara eta New Orleans-eko egunkari batean,  The Times Picayune izenekoan, zerbait aurkitu dugu, inoiz mintzatu izan gara hartaz. Han, Louisianako euskal herentziari buruzko artikulu kopuru esanguratsu baten artean, bat aurkitu dugu, 1889 data gogorarazten duena, Zatarain & Songs konpainiaren abiaraztea. Eta han aurkitu dugu Emile Zatarain, fundatzailea, Lousiana-n jaioa, baina gurasoak migratzaile euskaldun penintsularrak.

 

The Times Picayune 

1889 Zatarain’s TRADEMARKED ITS FIRST PRODUCT

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.