The New Dailyon line” egunkari australiarra da,  2013. urte amaieran sortua xede batekin, herrialde hartako kazetaritza merkatuan lehiatzea, kalitatezko edukiak eskainiz “formatu irekian” (ordainketa harpidetzarik gabe).

Interneteko egunkari honek Anthony Colangeloren artikulu bat argitaratu du, gaia izanik bost hiriburu, zeinak nabarmentzen diren kalitate handiko gastronomia bat eskaintzeko duten gaitasunagatik, “motxiladunak” ere kontuan hartuta, izan ere hauek, diotenez, gehienetan janari azkarrarekin edo kalitate gastronomiko zalantzazkoa duenarekin etsi behar izaten baitute.

Ez da zaila asmatzea zerrenda horren buru den hiria Donostia-San Sebastián izatea eta zehazki Alde Zaharra, gai dena baliabiderik apaleneko bidaiariei era eta zapore guztietako pintxo aukera eskaintzeko, inolako inbidiarik izan gabe maila goreneko eta garestieneko sukaldaritza egiten duten jatetxeetan ateratzen dituzten platerei.

Bada gauza bat atentzioa ematen diguna. Beste lau hirietatik, Oaxaca, Napoli, Osaka eta New Orleans, bik (Oaxaca y New Orleans) izan dute aipamenik gure webgunean, euskaldunekin zerikusia duten gastronomia gaiengatik.

Bidenabar, esan dezagun oso interesgarria dela, euskal hiri honetan bisitariek aurki dezaketena azaltzen duen testua.

The New Daily – 12/4/2014 – Australia

Five of the world’s best backpacker cities for food

Backpackers, your trip diet doesn’t need to consist only of questionable communal hostel meals, two-minute noodles or getting to know the slight differences in each country’s McDonald’s. There are cities around the world where even the cheapest run-of-the-mill fare will satisfy your unreasonable foodie standards. Here are TND’s top cities where backpackers can get good grub on the cheap!

(Jarraitzen du)
Google itzultzailea. The New Daily-k ez du onartzen Googleren itzultzeko sistema automatikoa. Beharrezkoa da testua ebaki eta itzultzailearen orrialdean itsastea.
anuncio-productos-basque-728x85-2