Beti esaten dugu gauza bera, futbola ez zaigu askorik inporta. Baina bai inporta zaigu futbolaren bidez euskaldunoi buruz igortzen den irudia. Horregatik mintzo gara aldiro kirol honetaz, nahiz eta ez izan emaitzengatik, eta bai haren proiekzioagatik.

Hau da bigarren aldia aipatzen duguna Athletic-en jokalari beltz bat dagoela edo ez dagoela. Hala egin genuen Jonas Ramalho izan zitekeenean euskal futbol klubeko lehen taldeko partaide. Orduan aipatu genuen, dezepzionaturik, nola dirudien hedabide asko daudela gaia ezagutu gabe idazten dutenak (“ongi-pentsatuak” izateagatik), xede bakarra izanik irakurleak erakartzeko titularrak egitea, nahiz eta askotan edukia hau izan, zehaztugabetasun eta aurre-kontzeptu multzoa.

Baina hala izanik ere, nahiz eta jakin zein interes sortzen duen Athletic-en fitxaketa politikak, harritu egiten gaitu zein “informazio sagailoa” sortu den Athletic-en lehen taldearekin jokatuz Iñaki Williams-ek sartu duen golaz. Aipatutako gola Torino-ren aurka jokatzean lortu du, talde italiar horren etxean, Europe League-ko hamaseirenetan.

Athletic-en partida horretan Iñaki Williams-ek izan zuen presentziak, eta bereziki, haren golak, partidako lehenbizikoa izan baitzen, informazio olde bat sortu du eta hor nabarmentzen dute, interes edo garrantzirik bailuen, euskal gazte honen larruazala, jatorriz liberiarra eta ghanarra baita gaztea, beltza dela. Askotan gehitzen dute, gainera, lerro artean, klub honen jokalariak aukeratzeko politika, politika arrazista eta xenofobo baten ondorioa dela.

Ez dugu imajinatzen munduko periodikorik nabarmenduko lukeenik, esaterako, eskimal batek gol bat sartu duela futbol selekzio jakin batean. Pentsa al liteke hori orain arte egitate bat izan ez bada, horren arrazoia dela selekzio estatubatuarrak edo kanadarrak, edo etnia horretako jendea duen edozein herrialdekoak, politika arrazista duela?

Jokalari beltz batek Athletic-en gol bat sartu duelako hori historikotzat jotzea, soilik beltza delako, disparate bat da. Inork ez du egin lehen ezkertiaren gola nabarmentzeko, edo andaluzen lehen ondorengoak sartutakoa nabarmentzeko. Halakorik egin zen, bai, (batere ezagutu gabe idazten denaren beste adibide bat) Iparraldeko lehen euskaldunak jokatu zuenean, hori klub horrek arauren bat haustea balitz bezala.

Normalena da jokalari horrek partida horretan jokatu izana. Hala da, zeren Iñaki Williams-ek baldintza guztiak betetzen ditu, futbolari bat Athletic-en sartu ahal izateko dauden baldintza guztiak hain zuzen. Baldintza horiek klubeko bazkideek jartzen dituzte, haiek baitira klubaren jabeak.

Ulertzen dugu horrek harritu egingo duela jende asko. Baina ez luke izan behar larruazalaren koloreagatik. Atentzioa eman behar lukeena da, euskal gazte honek aukera duela jokatzeko talde batean, non ezin luketen gauza bera egin, ordainduko balute ere, kirol-zeruko izarrik dirdiratsuenek, baldin eta euskaldunak ez badira. Zidane-k edo Ronaldo-k sekula ezin izango dute kamiseta hori jantzi lehiaketako partida batean. Horrek, zalantzarik gabe, BAI EGITEN DU OSO BEREZI, talde honetako jokalari bakoitza.

Aurreko batean jaso genuen argitalpen vietnamdar batzuetan agertutako artikulu bat, oso ongi ulertzen baitzuen izateko modu horren benetako balioa. Izenburuak dena esaten zuen:  Otoitz egizue haien alde, mundu guztiaren aurkako guduan

Aitortzen dugu. Gu harro sentitzen gara hori gerta daitekeen gizarte batean bizitzeaz, non euskal gazte bat, jatorriz afrikar, harro dagoen euskaldun eta afrikar izateaz. Sentimendu antzekoa dugu AEBko hiritarrek, euskaldunen hirugarren belaunaldiko ondorengoek bizi-bizirik dituztelako jatorrizko aberriarekiko lotzen dituzten erroak, jaio ziren herrialdeko hiritar eredugarri izateari utzi gabe.

* Amaitzeko, aipa dezagun iragarki bat, informazio hauek guztiak irakurtzean gogora etorri zaiguna, gai honetaz dugun ikuspegia eta sentimendua islatzen duelako. Mercedes-en iragarki bat da (ez dugu kobratzen hemen sartzeagatik, argi gera bedi) eta gustatzen zaigu jasotzen duen mezuagatik eta protagonistetako batek, neskato beltzak, Nerea izena duelako (euskal izena), gure artikuluko protagonistak Iñaki duen bezala (beste euskal izen bat).

Sky Sports – 20/2/2015 – USA

Inaki Williams becomes first black Athletic Bilbao goalscorer in 117-year history

Inaki Williams became the first black player to score in Athletic Bilbao’s 117-year history after netting against Torino on Thursday night. Williams’ opener came after nine minutes of the 2-2 Europa League round-of-32 first-leg draw for the Basque side, who only field players either native to or trained in the region. Williams was born in Bilbao to a Ghanaian father and a Liberian mother and joined Athletic’s youth system at 16. The 20-year-old was handed his debut by Ernesto Valverde in December and has gone on to make three substitute appearances in La Liga. The “cantera policy” has seen the likes of Fernando Llorente, Andoni Zubizarreta and Iker Muniain progress from the youth ranks to the first team.

(Sigue) (Traducción automática)
——————————

Sports Junkies 101 – 20/2/2015 – USA

Historic: Iñaki Williams, first black man to score for Athletic Bilbao

Iñaki Williams celebrando su gol al Torino
Iñaki Williams celebrando su gol al Torino

After days talking about racism and homophobic remarks from men like Arrigo Sacchi and Fabio Capello, something remarkable and historic occurred yesterday in Torino as the first-ever black man, Iñaki Williams, played and scored for Athletic Bilbao during the Europa League fixture against Torino of the Italian Serie A.

(Sigue) (Traducción automática)
——————————

Publico – 21/2/2015 -Portugal

Iñaki Williams é basco, africano e uma promessa de goleador

São três os clubes que nunca desceram de divisão na liga espanhola. Real Madrid e Barcelona são os dois nomes óbvios desta pequena lista, o outro é um pouco mais inesperado porque não joga, por vontade própria, com as mesmas armas dos seus rivais. Não gasta dezenas de milhões em reforços estrangeiros e tem de recorrer a uma prospecção apurada e criteriosa e ao aproveitamento do que de melhor aparece nos seus escalões de formação. Sempre foi assim no Athletic Bilbau, um clube que até tem origens inglesas e que só aceita jogadores bascos.

(Sigue) (Traducción automática)
——————————

FOX ASIA – 20/2/2015 – USA

Williams first black Bilbao scorer

Williams opener came after nine minutes of the 2-2 Europa League round-of-32 first-leg draw for the Basque side, who only field players either native to or trained in the region. Williams was born in Bilbao to a Ghanaian father and a Liberian mother and joined Athletics youth system at 16.

(Sigue) (Traducción automática)
——————————

ESPN – 20/2/2015  -Brasil

En medio de la polémica del racismo, el equipo 100% Vasco – y blanco – hace primera meta negro en la historia

Turim, Itália, nove minutos de jogo. Bola pela direita, uma ótima jogada de Viguera e o cruzamento para a área. No meio, um atacante aparece livre de marcação, sozinho, de frente para o gol. O arremate até não sai como o esperado, a bola pega meio na canela, meio no joelho, mas entra perfeitamente, sem chances para o goleiro. Era apenas o primeiro gol do duelo entre Athletic Bilbao e Torino – que acabou em um empate por 2 a 2. Mas na verdade era muito mais que um gol apenas. Era um momento histórico.

(Sigue) (Traducción automática)
——————————

America Top Sports – 20/2/2015 – Africa

INAKI WILLIAMS: PREMIER JOUEUR NOIR À MARQUER POUR L’ATHLETIC BILBAO

Belle histoire jeudi en Europa league pour Inaki Williams. Le jeune attaquant est devenu le premier joueur de couleur à évoluer en Coupe d’Europe avec l’Athletic Bilbao. Et pour rentrer un peu plus dans l’histoire, Williams a inscrit le premier but du match.

(Sigue) (Traducción automática)
——————————

 

Last Updated on Urt 15, 2022 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.