Esan genizun, errepikatu eta orain eutsi egiten diogu: New York Timesek maitasun pixka bat digu. Sinesten ez baduzue, berrikus ezazue blog hau, eta ikusiko duzue askotan hitz egiten dutela (eta ondo) guri buruz.

Oraingoan sagardoari tokatu zaio. AEBn tradizio bat dago: azaroaren lauan egiten den Esker Emate Eguneko afari familiarrean sagardoa da edaria. New York Timesek sagarretatik sortutako edari honi buruz Eric Asimovek idatziriko artikulu bat argitaratu du gaur bere gastronomia atalean. Bada, aurki daitezkeen sagardo onenez hitz egitean, euskal sagardoei erreparatzen die, eta gure herrialdean, mundu osoan aurki daitezkeen sagardorik onenak eta ezohikoenetako batzuk sortzen direla esaten du hemen. Zehazki, bi: Isastegi eta Bereziartua. Zorionak!!!

Presta daitezen euskal sagardo-ekoizleak, NY Times-ek horrelako artikulu bat argitaratzeak, AEBko merkatuan produktu horren eskaria nabarmen handitzea eragingo duelako, seguru asko. Eta bereziki aipatutako bi produkzio-etxeak presta daitezela. Bere merkatua automatikoki handitu da.

Zoritxarrez, gu ere prestatu beharko gara, tokiko kontsumitzaileok. Izan ere, badakizue, eskaintzaren eta eskariaren legeaz, eskaintza berarekin eskaria handitzen bada… produktua garestitu edo desagertu egiten da. Baina….gure kupeletako sagardoaren ordez coca cola ligth ez jartzea, eta yankiak, berriz, gure sagar-nektarra ez edatea espero dut.

 

New York Times – 2010/11/15 – AEB

A Cider a Day Enlivens Autumn

 

Drew Anthony Smith for The New York Times

YOU might say I’ve developed a good case of cider-for-brains. That can happen this time of year, when the scent of a roaring fire and the sound of leaves crunching underfoot prompts a Pavlovian desire for all manifestations of the apple. (jarraitu)

Google Itzultzailea. Kasu konkretuetan, NY Times bezala, beharrezkoa da testua kopiatu eta Google Itzultzailearen webgunean itsastea

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.