Euronews webguneak Aurora Velezen artikulu bat argitaratu du, Europako Batasuneko Kohesio Politikak babestutako mugaz gaindiko bidegorria, Ederbidea zer den azaltzeko. Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroarekin lotzen ditu. 240 kilometro bide eta bidegorri dira, eta martxan jartzeko 9,4 milioi euroko inbertsioa egin da; horietatik %65 Europako Kohesio Politikak finantzatzen du.
Gainera, EuroVelo1 Europaz haraindiko ibilbidearen funtsezko zatia da. Norvegia eta Portugal lotzen dituzten 8.000km bidegorri ditu, eta “ardatz atlantiko” osoa hartzen du.
Istorio zoragarria iruditzen zaigu. Batetik bestera joateko alternatiba ekologiko eta segurua eskaintzen du, eta turismoa erakartzeko elementu egokia da.
Baina, era berean, gure herrialdea banatuta duten hiru administrazioek modu koordinatuan jardun dezaketelaren adibide bat iruditzen zaigu, herrialde osora zabaltzen diren eta euskal herritar guztiei mesede egiten dieten jarduerak bultzatuz. Artikuluan “mugaz gaindiko” proiektu gisa aurkezten da. Baina gure hiru lurralde egituratu eta lotzen dituen proiektua da guretzat.
Euronewsen artikulua eta proiektu honen webgunea utzi dizkiegu.
Euronews – 2021/1/6 – Europa
Ederbidea: un “camino hermoso” de 240 kilómetros en bicicleta
La bicicleta no conoce fronteras. Esta es la esencia de Ederbidea, un carril bici transfronterizo, respaldado por la Política de Cohesión de la Unión Europea. Con esta iniciativa se pretende potenciar el uso de la bici, descongestionar la circulación y mejorar la salud de todos.
(Gazteleraz) (Ingelesez) (Frantzesez)
Ederbidearen webgunea
Last Updated on Mar 23, 2021 by About Basque Country