Blog honen ezaugarriengatik, oso gutxitan jotzen dugu Frantziako Errepublikan edo Espainiako Erresuman argitaratzen diren egunkarietara. Eta are gutxiago euskal lurraldeetan ohikoak diren egunkarietara jotzen dugunean.
Gaur, salbuespen horiek areagotuko ditugu, Sud Ouest egunkariaren argazki-erreportai hau jasoz. Zergatik? gure ustez, kalera ateratzea benetako luxua den garai honetan, Iratiko oihana bezalako leku hain zoragarrira joatea, argazkian bada ere, opari bat delako.
Bertrand Lapègue argazkilaria da honen egilea. Leku magiko horren edertasuna bildu eta gure etxeetara ekartzeko gai izan da.
Ez da asko falta leku berezi horretaz zuzenean gozatzeko.
Goza ezazue!!!
Sud Ouest – 2020/4/16 – Frantzia
En images. Iraty en plein confinement, la vallée bercée par le printemps
Entre Soule et Basse Navarre, notre photographe, Bertrand Lapègue, a sillonné la vallée d’Iraty, jusqu’aux chalets, au sommet, à 1300 mètres. En plein confinement, ils ont fermé pour la première fois depuis cinquante ans. Nos images.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Goiburuko argazkia: Clair obscur, au petit matin, en montant au sommet © Crédit photo : Bertrand Lapègue
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country